Irabazteko premia, geroz eta handiagoa

Espanyolen aurka erasoan suspertu egin zen Osasuna, baina defentsan akats larriegiak egin zituen. Katalanen aurka esku hutsik gelditu ondotik, Vila-realen zelaian jokatuko du gaur (18:00, ‘Bein Laliga’, 47. diala), sasoiko estreinako garaipena lortzeko intentzioz. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

Aquino-en-el-partido-entre-el-Villarreal-y-el-Osasuna..jpg

Celtaren aurka Osasunak zalantza franko sortu zituen. Defentsan nola edo hala arerioari eutsi zion, baina erasoan ez zuen taxuzko ezer egin. Kezka bereziki horrexek eragin zuen: jokoa eraikitzerakoan taldeak erakutsitako ideia faltak. Espanyolen aurka, zalantza horiek uxatu egin zituzten nafarrek, erasokor aritu baitziren, gol abagune saldoa sortuz. Alabaina, erasoko jokoaren inguruko kezkak desagertu ziren bezala, beste berri batzuk sortu ziren. Izan ere, defentsa lanetan gorritxoek oso makal jardun zuten. Atzean zulo handiegiak utzi zituzten, eta Espanyolek ez zien barkatu. Horrela, bada, Nafarroako taldeak garaipenik gabe segitzen du. Azken putz da sailkapenean, bi puntu eskasekin. Estreinako garaipena lortzea zenbat eta gehiago kostatu, orduan eta handiagoa izango da jokalarien presioa. Beraz, ahal den lasterren puntuak hirunaka batzen hastea komeni zaie gorritxoei.

Gaur garaipen preziatu hori lortzeko abagunea dute, Vila-realen aurka. Erronkak, ordea, asko du zailetik, bi taldeen dinamika justu kontrakoa baita: gorritxoak emaitza eskasak lortzen ari diren bitartean, Herrialde Katalanetako taldeak sendo ekin dio ligari, oraindik porrot bakar bat ere jaso gabe. Fran Escribaren jokalariek bana berdindu zuten Bernabeun azken jardunaldian; hortaz, sasoiko, eta moralez gainezka iritsiko dira gaurko norgehiagokara. Gauzak horrela, Osasunak bere bertsiorik onena erakutsi beharko du Madrigalen puntuak patrikaratu nahi ezkero. Erasoan joan zen ostegunean erakutsitako hobekuntzari jarraipena eman beharko lioke, eta atzeko lerroan askoz ere sendoago aritu. Atzekaldean egindako akatsak errepikatuz gero, jai izango du Vila-realen aurka.

Gorritxoen hamaikakoari dagokionez, badirudi Enrique Martin Monrealek 4-4-2 sistema erabiliko duela. Espanyolen kontra hala jokatu zuten bigarren zatian, eta erasoan txukun aritu ziren –gola sistema honekin egin zuten–. Defentsan marrazki taktiko honek ez zuen hobekuntzarik ekarri, baina jokoa eta abaguneak sortzeko orduan bai, eta horrek konbentzitu egin zuen Arrizabalagako entrenatzailea. Atzoko entrenamenduan honako hamaikakoarekin egin zuen proba: Mario; Tano, Miguel Flaño, David Garcia, Fuentes; Roberto Torres, Merida, Clerc, Oier; Oriol Riera eta Sergio Leon.  Dena den, Martinek aldaketak egitea ezin daiteke baztertu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s