Ezustean harrapatu nahi ditu

Osasuna-Espanyol (Osteguna 20.00, Sadar futbol zelaia. Euskalerria Irratia 98.3FM)| Enrike Martin Monrealek sistema aldaketa posible bat airean utzi du, eta Roberto Torresek hasieratik jokatuko duela baieztatu. Espanyol Real Madrilen aurka huts eta bi galtzetik dator etxean. Osasunak ez du garaipeneik lortu lehenengo lau jardunaldietan.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

9_23802_11.jpg

Irabazteko zerbait aldatu beharko du Osasunak. Eta badirudi Enrike Martin Monrealek jokalariak ez ezik, sistema aldaketa ere baliatu nahi duela Espanyol jokoz kanpo harrapatu eta denboraldiko lehendabiziko garaipena lortzeko. Jokatzeko modua moldatu, eta aurkaria ezustean harrapatu. Denboraldi hasieran puntu premiaren ideia aipatzen ez bada ere, orain lortu ez dena azken partidetan lortu behar izaten da. Eta ez dira lanak azken momenturako utzi behar; ongi ikasita du Osasunak hori.

Dena den, denboraldiaz eta lehenengo mailako esprientziaz “gozatu” egin behar dutela errepikatzeaz ez da nekatu Osasunako entrenatzailea. Gozatea komeni, baina partidarik irabazi gabe ez dute gozatu ez zaleek ezta jokalariek ere. Sadarren golik abestu gabe jarraitzen dute zaleek eta bertan jokatu diren bi partidetan taldeak eman duen irudia ere ez da batere ona.

Espanyol, ordea, ez da iazko berbera. Batetik, Quique Sanchez Floresek Galkak baino esprientzia gehiago duelako aulkietan eta Espainiako ligan. Eta, bestetik, Txinatik dirua sartu dutelako aurten talde kataluniarrean eta fitxaketa dotoreak egiteko gaitasuna lortu dutelako; Diego Lopez eta Roberto atezainak, Leo Baptistao, Reyes, Javi Fuego, Piatti edo Alvaro Vazquez, besteak beste. Hala eta guztiz ere, eta Osasunak bezalaxe, garaipen gosez etorriko dira Sanchez Floresen mutilak Sadarrera, lehenengo lau jardunaldietan ez dutelako garaipenik lortu; bi berdinketa eta bi porrot.

Roberto Torres, hamaikakoan

Argi eta garbi utzi du Enrike Martinek partida aurreko prentsaurrekoan arreko jokalaria hamaikakoan izango dela: “Bere maila onena berreskuratzeko falta zaio oraindik, baina bihar hamaikakoan jarriko dut, ondorioak ondorio”.  Sistema aldaketa ere airean utzi du entrenatzaile gorritxoak, eta esan du ez dagoela inongo sistemarekin -bost defentsako sistemarekin, alegia- “obsesionatuta”.

Roberto Torresen aldaketa alde batera, beste jokalari batzuek ere izan dezakete aukera hasierako haimakoan tokia egiteko. Alex Berenguer eta Miguel Olavideren, kasurako. Ate azpian nor jarriko duen ez du argitu. Beraz, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Enrike Martin Monrealek: Mario; Buñuel, D.Garcia, Unai G, Fuentes; Oier, Clerc, Torres, De Las Cuevas; Jaime eta Oriol Riera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s