Sadarreko debutean, Realaren aurkako derbia

Osasuna-Reala (Larunbata 18.15, Sadar Futbol Zelaia. Euskalerria Irratia FM 98.3)| Lehenengo mailara itzuli den urtean, etxeko estreineko partida Realaren kontra jokatuko du Osasunak. Donostiarrak Real Madrilen kontra huts eta hiru galtzetik datoz eta nafarrek puntu bat ekarri zuten Malagatik. Sadarren elkarren aurka jokatu zuten azken neurketan, 2014ko martxoan, bana berdindu zuten Chory Castro eta Oriol Rieraren golekin.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_oriolriera_6de368a5

Realaren aurkako derbia biziko du Sadar futbol zelaiak lehenengo mailara bueltatu den lehen urteko neurketan. Bi urte beranduago elkarren aurka jokatuko dute berriro ere Sadarren Osasunak eta Realak, eta partida hartako emaitza hobetu nahiko dute bi taldeek; bat eta batekoarekin amaitu zen partida Chory Castrok eta Oriol Rierak -Osasunan egon zen lehendabiziko etapan- eskuratutako golen ondoren.

Bi taldeak asko aldatu dira egun hartatik hamaikakoei erreparatuko bagenie; Osasunari dagokionez, hamaikako hau zelairatu zuen Javi Graciak; Andres Fernandez, Bertran, Arribas, Loties, Damia, Silva, Loe, Cejudo, Armenteros, R.Torres eta Oriol Riera. Hori horrela, partida hartako hamaikako jokalari batek bakarrik errepikatu dezake Roberto Torres bajad ela kontuan hartuta; Oriol Rierak. Deialdia hartan eta taldean jarraizten dute beste hiruk; Oier Sanjurjok, Miguel Flañok eta Miguel De Las Cuevasek.

Realari dagokionez, hamaikako 18 jokalariko deialdi hartatik bederatzik baino ez dute taldean jarriatzen egun; Vela, Agirretxe, Zurutuza, Bergara, Iñigo Martinez, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Canales eta Ruben Pardo. Entrenatzailera ere ez da berbera Realen; Jagoba Arrasate eta David Moyes pasatu dira eta egun Eusebio Sacristan da entrenatzailea.

Jokamoldea aldatuta

Osasunak jokamoldea eta jokalari asko aldatu baditu ere, Reala ere asko aldatu da ordudanik. Eusebio Sacristan Bartzelonako jokalari ohiak ikasi zuen filosofia ezarri nahi izan du Donostiako taldean; baloiaren jabetza mantendu eta talde guztia horren arabera mugitu, barrualdetik jende asko sartuz eta hegaletan jende azkarra eta treba erabiliz. Diferentzia nabarmenena, akaso, aurrelariarena da; Realak, Bartzelonak ez bezala, aurrelari erreferentzieekin jokatu duelako; Agirretxe, Jonathas eta aurten Willian Jose izan daiteke paper hori egin dezakeena. Txuri urdinak Real Madrilen aurka hiru eta hust galtzetik datoz eta Sadarreko partidarako aldaketak aurreikusten dira Sacristanen hamaikakoan; Willian Jose eta Aritz Elustondo sartu daitezke David Concha eta Mikel Gonzalezen ordez. Gauzak horrela ondorengo hamaikakoa aurkeztu dezakete gipuzkoarrek: Rulli, Zaldua, Elustondo, I.Martinez, Yuri, Bergara, Illarramendi, Juanmi, Zurutuza, Oiartzabal eta Willian Jose.

Osasunak, bitartean, landutako puntu bat eskuratu zuen La Rosaledan Malagaren aurka. Puntu polita kon gorritxoek aukera gutxi izan zituztela eta Malagak partida kontrolatu zuela kontuan hartuta. Asteko lan saioei erreparatuz gero, hamaikakoan aldaketaren bat edo best egin dezake Enrike Martin Monrealek, horietako bat, gutxienez, behartuta, Fuentes min hartuta dagoelako. Horrenbestez, hauxe izan liteke biharko partidarako, Sadarren jokatuko den estreineko partidarako hamaikakoa; Nauzet, J.Flaño, Unai Garcia, Miguel Flaño, David Garcia, Clerc, Fausto Tienza, Oier, De Las Cuevas, Fran Merida eta Oriol Riera.

Derbi honekin baita ere Euskal Herriko futbol txapelketari hasiera emango zaio. Euskal Herria Kirola elkarteak antolatutako txapeleketa lehenengo mailako bost euskal taldeek joaktuko dute eta denboraldian euren artean jokatuko dituzten hogei derbietan puntu gehien lortzen duten bi taldeek datorren urteko abuztuan finala jokatuko dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s