Malagara, lehen puntuen bila

Malaga-Osasuna (20:45, Rosaleda futbol zelaia)| Malagan hasiko dute denboraldia gorritxoek, ilusioz eta anbizioz beterik. Sasoi-aurrean emaitza eskasak lortu dituzte, baina lehen jardunaldian bestelako itxura bat emateko konfiantzaz dira. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

2016071609053399380.jpg

Atzean gelditu da Bigarren Maila. Atzean igoera. Denboraldi berria jada hemen da. Osasunak gaur gauean ekingo dio Lehen Mailako ibilbideari, Malagaren kontra. Liga hiru punturekin hastea dute amets gorritxoek, baina badakite oso zail izanen dutela, bai arerioa oso sasoiko dagoelako, eta baita eurak oraindik puntu-puntuan ez daudelako. Hori sasoi-aurrean emandako mailatik ondorioztatu daiteke: zazpi partidatatik bost galdu dituzte. Lagunarteko hutsak besterik ez dira izan, punturik ez da jokoan izan, baina nafarrak euren maila onenetik oso urruti ibili dira.

Enrike Martinek garrantzia kendu nahi izan die denboraldi-aurreko emaitzei, adieraziz lagunartekoak probak egiteko erabili dituela, eta egiaren unea Malagaren kontra hasten dela. Bere esanetan, Osasuna prest iritsiko da gaur gaueko neurketara, hiru puntuak lortu asmoz. “Arerioa errespetuz hartuko dugu, baina gure balioak mahai gainean jartzen saiatuko gara, eta hiru puntuak lortzeko lan eginen dugu”, adierazi du Arrizabalagakoak. Gaineratu duenez, atea hutsean uztearen ideia alde batera utziko du: “Ideia hori aspaldi kendu nuen burutik, eta ondo joan zitzaigun”.

Hortaz, liga anbizio handiz hasiko dute gorritxoek, partidaren bila irtengo baitira. Horretarako, 5-3-2 marrazki klasikoa erabiliko dute, iragan sasoian emaitza apartak eman zizkiena. Atepean Nauzet arituko da; bosteko defentsa Javi Flañok, Unai Garciak, David Garciak, Miguel Flañok eta berriki fitxaturiko Juan Fuentesek osatutko dute -hau ezker hegalean arituko da, eskuin hegala Noaingoari utziz-; zelaierdian Oier, Fausto Tienza eta Miguel De las Cuevas jardungo dira; eta aurrelari lanetan aritzea Kenan Kodrori eta Oriol Rierari egokituko zaie. Hortaz, lehengo urteko ia talde bera erabiliko du talde nafarrak, Fuentes eta Rieraren salbuespenekin.

Malaga, denboraldi-aurrean porrotik ezagutu gabe

Gaur gauean nafarren aurkari izanen den Malagak itxura bikaina eman du prestaketa-partidetan. Osasunaren antitesia izan da, jokatu dituen hamabi partidetatik hamar irabazi baititu -beste biak berdindu egin ditu-. Javi Gracia Rubien Kazanera joan ostean, proiektu berria eraiki du klub andaluziarrak. Aulkirako Juande Ramos fitxatu du, eta berdegunerako kalitatezko hainbat jokalari, besteak beste, Keko, Jony, Llorente eta Sandro. Berriz ere Europara iristea du helburu, eta horretarako etxean irabazita ekin nahiko dio ligari. Hori ekiditeko gogor lan egin beharko du Osasunak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s