Oriol Riera fitxatzeko negoziazioak hoztu egin dira

Nafar eta galiziarren artean oraindik akordiorik ez dagoela nabarmendu du Deportivoko presidenteak. Bere esanetan, beste talde batzuek ere Rierarekiko interesa erakutsi dute, eta orain horietako bakoitza aztertuko dute. 

1457012482_115249_1457012637_noticia_grande

Coruñako Deportivok Oriol Riera beste nonbaitera joatea nahi du, utzita. Osasunak Vic-eko aurrelaria atzera ere elastiko gorriz jantzi nahi du. Eta Rierak berak Sadarren jokatu nahiko luke hastear den denboraldian. Aldagai guztiak betetzen dira kataluniarraren fitxaketa gauza dadin. Arazo bakarra dago: gorritxoek ez dute Rieraren soldata osorik beren gain hartu nahi; Deportivok (honek jarraituko luke aurrelariaren jabetza izaten) ere zati bat ordaintzea nahi dute. Talde bakoitzak ordaindu beharreko soldataren ehunekoan ados jarrita, fitxaketa ixtear izan dira. Alabaina, azken orduetan aldaketak izan dira negoziazioetan. Izan ere, Lehen Mailako beste zenbait taldek eskaintza erakargarriagoak egin dizkiote Deportivori, eta galiziarrek nafarrekin zuten akordioa apurtu dute.

Deportivoko presidente Tino Fernandezek berak azaldu du uneon ez dagoela akordiorik. Bere esanetan, beste zenbait taldek ere Rierarekiko interesa erakutsi dute, eta orain mahai gainean duten eskaintza bakoitza aztertzea omen dagokie. “Osasunarekin akordiora iristea guretzat onuragarria bada, aurrera. Onuragarria ez bada, ordea, ez da akordiorik izanen”, nabarmendu du Fernandezek.  Galiziako prentsak jaso duenez, Alaves, Leganes eta Las Palmasek ere aurrelariagatik galdegin diote Deportivori. Hiru talde hauen eskaintzak ekonomikoki Osasunarena baino erakargarriagoak dira. Horren ondorioa da azken orduetan nafar eta galiziarren arteko negoziaketak hoztu izana.

Horrez gain, kontuan hartzekoa da Deportivoko aurrelari izar Lucas Perezen etorkizuna ez dagoela batere garbi, hainbat talde ahaltsuk (tartean Ingalaterrako txapeldun Leicesterrek) galiziarra fitxatzeko asmoa baitute. Hartara, gerta daiteke Deportivok Perezen egoera argitu arte itxaron nahi izatea Rieraren egoeraren gainean erabaki bat hartzeko. Horrela balitz, negoziaketak gehiegi luzatuko litzaizkioke Osasunari. Gehiegi, Ligari ekiteko hamar egun baino ez baitzaizkio gelditzen.

Ezker hegaleko zuloa bete dute

Azkenean Osasunak ezker hegalerako jokalari bat aurkitu du: Juan Fuentes, azken hiru denboraldietan Espanyolen aritu dena. Carrusel Deportivo Navarrak jakitera eman duenez, akordioa jada itxita dago. Horrenbestez, talde iruindarrak ezker hegalean zeukan hutsunea betetzat eman daiteke. Oroitu behar da iragan denboraldian Javi Flaño aritu zela postu horretan, nahiz eta bere postu naturala eskuin hegalariarena izan. Noaingoa ongi egokitu da ezker hegalera, baina orain Martinek aukera izango du, hala nahi izan ezkero, bertan ezker hegalari peto bat erabiltzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s