Azken ukituen zain

Lau fitxaketa egin ditu orain arte Osasunak, baina oraindik ez du taldea itxi. Maila oneko golegile bat ekartzea du lehentasun. Hainbat hautagai ditu eskuartean; besteak beste, Sergio Leon, Quique Gonzalez, Mariano Diaz eta Oriol Riera. 

14533034032845.jpg

Amaiera ezinhobea izan zuen 2015/2016 denboraldiak Osasunarentzat. Playoffeko bi kanporaketetan jaun eta jabe izan ondotik, Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Lorpen ikaragarria, historikoa, batik bat kontuan hartuta protagonista nagusiak etxeko jokalariak izan zirela. Futbolaren gurpil zoroak, baina, ez du etenik, eta erdietsitako balentria ospatzeko asti handirik gabe, datorren sasoiari begira jarri behar izan da talde nafarra.

Denboraldi zaila izanen da gorritxoentzat, Lehen Mailak exigentzia maila oso handia baitu. Koska handia dago zilarrezko futbolaren eta elitekoaren artean, nagusiki kalitate eta maila tekniko aldetik. Hori dela-eta, Pedja Vasiljevic eta bere lan taldeak ohi baino lehenago ekin behar izan dio lanari, kalitate jauzi hori leunduko duten fitxaketak egiteko. Momentuz lau jokalari ekarri dituzte: Fausto Tienza, Goran Causic, Fran Merida eta Jaime Romero. Lehenengo hiruek Mikel Merinok utzitako hutsunea betetzeko zeregina izanen dute, Romero gorrien jokoari bertikaltasuna ematen saiatuko den bitartean.

Orain aurrelari baten bila dabiltza. Maila oneko golegile bat nahi dute. Lehen Mailan gutxienez 10 gol sartuko dituen bat. Hautagai nagusia uneon Elx-eko Sergio Leon da. Gorritxoak jada akordiora iritsi dira jokalariarekin, baina taldearen oniritzia behar dute fitxaketa ixteko. Alacanteko taldeak bi milioi eskatzen ditu aurrelariaren truke, eta nafarrak ez daude kopuru hori ordaintzeko prest. Dena den, badirudi mataza aurki askatuko dela, Elx-eko entrenatzaileak Leonen irteera ziurtzat jo baitu.

Azken asteetan aipatu diren beste hautagaietako bi Quique Gonzalez eta Mariano Diaz dira. Lehenengoa, iragan denboraldian Almeriako golegile nagusia izan zena,  Iruñeara etortzeko pronto dago, baina talde andaluziarrak lau milioi eskatzen dizkio Osasunari, beraz, ez dirudi negoziazioek aurrera egin ahalko dutenik -ez, bederen, baldintza horietan. Marianori dagokionez, etortzekotan utzita etorriko litzateke, Real Madridek ez baitu aurrelari gaztea saldu nahi. Talde madrildarraren intentzioa Mariano lehen mailako talde bati uztea da, aurrelariak partiden %70 jokatzeko baldintzarekin.

Aipaturiko izen horiei Oriol Rierarena gehitu behar zaie. Izan ere, Galizian Deportivoko aurrelaria berriz ere Osasunarekin erlazionatzen dute. Rierak aurretik ditu Lucas Perez eta Florin Andone, eta taldeak irteera bat aurkitu nahi dio (utzita irtengo litzateke). Interesa erakutsi duten taldeak, besteak beste, Sporting eta Osasuna bera lirateke. Rierak 2013/14 denboraldian Osasunako elastikoa jantzi zuen, eta maila apartean jardun zen. Talde nafarra bigarren mailara jaitsi zen, baina aurrelari kataluniarrak 13 gol sartu zituen. Sadar aldean estimu handia diote.

Ezker hegalerako, Clerc

Osasunak sendotzeke daukan beste postuetako bat ezker hegalariarena da. Talde gorritxoak soa atzera ere Espayoleko Clerc-en paratu du. Uda hasieran ekin zieten negoziaketei, baina talde kataluniarrak argi utzi zuen ez zuela ezker hegalaria libre utzi nahi. Hori ikusirik, Vasiljevic beste aukera batzuk aztertzen hasi zen. Haatik, beste aukerek ere ez dute aurrera egin, eta Osasunak berriz ere Clerc fitxatzen saiatzea erabaki du. Espanyolek lehen denboraldiaren ostean jokalaria berrerosteko aukera izatea jarri du baldintza gisa, eta nafarrek ez dute halakorik nahi. Negoziatzen jarraitu beharko dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s