Jarrai dezala festak

Osasuna-Girona (Asteazkena, 20:00, Sadar futbol zelaia)| Nafarrek eta katalanek gaur arratsaldean jokatuko dute promozioko finaleko joaneko partida. Sadarreko harmailak jendez mukuru beteko dira, sarrera guztiak goiz bakarrean agortu ondotik. Ez da gutxiagorako, talde gorritxoa igoeraren ametsa errealitate bihurtzetik pauso bakarrera baitago.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

2016060821452757547.jpg

Ilusioa eta poza. Poza eta ilusioa. Horixe da zale gorritxoek uneon sentitzen dutena. Ez da harritzekoa, Osasuna Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketara iritsi baita. Eta nola iritsi, gainera: promoziorako azken unean sailkatu ondotik, lehen kanporaketan Nastic ahaltsuaren gainetik igaro ziren, joaneko zein etorriko partidak irabazita. Bereziki gogoangarria izan zen Tarragonan eman zuten erakustaldia, ginda bezala Javier Flañoren gol ikusgarria izan zuena (urteko gola, ezbairik gabe). Orain azken kolpea ematea dagokie,  Gironaren aurka. Joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, leporaino beteko den Sadarren. Astelehenean 4.000 sarrera jarri ziren salgai, eta hegan egin zuten, lau orduren buruan agortuta baitziren. Egun handietako Sadar izango da: harmailak gorriz tindatuta, eta festa giroa nagusi.

Nolanahi, zaleak euforia egoeran diren arren, Martinen jokalariei zuhurtziaz aritzea komeni zaie. Orain arte egin dutena handia da oso, baina Gironak ez die ezertxo ere oparituko. Hau ere moralez gainezka dator, Cordobaren aurkako kanporaketari buelta eman ostean. Iragan urtean igoerak gutxigatik egin zion ihes, eta aurten  ez du hutsik egin nahi. Talde oso arriskutsua da, defentsa ikaragarri sendoa izateaz gain (Nasticena baino dezente sendoagoa, batik bat geldikako jokaldietan), erasoan kalitate handiko jokalariak dituena (Mata, Cristian Herrera eta Jairo Morillas, besteak beste).

Zuhurtzia, beraz, derrigorrezkoa izango da gorritxoentzat, igoera lortu nahi badute bederen. Dena den, horrek ez du esan nahi beldurrez jokatu behar dutenik. Ezta gutxiago ere. Martinen jokalariak sekulako sasoi puntuan iritsi dira denboraldiko unerik erabakigarrienera. Nortasun handiz ari dira jokatzen. Eraldaketa bat eman da entrenatzaile zein jokalarien mentalitatean, eta hori batez ere taldeak orain golak sartzeko duen erraztasunean somatzen da. Izan ere, ligako jardunaldi askotan zehar gola egin ezinik ibili ziren bitartean, azken hiru partidatan hamaika gol sartu dituzte. Konfiantzaz beterik dira, beraz, Gironaren aurka beldurrak ez luke lekurik izan beharko. Azken partidetako nortasuna mantentzea funtsezkoa izango da, beti ere zuhurtzia alboratu gabe.

Hamaikakoari dagokionez, gaurko partidarako Martinek ziurrenik azken neurketetan erabilitako hamaikakoaren alde eginen du apustu. Horrela, atepean Nauzet arituko litzateke, defentsan Oier, Tano, Miguel Flaño, David García eta Javi Flaño, zelai erdian Manuel Sanchez, Merino, Torres eta De las Cuevas, eta aurrelari bezala Kenan Kodro. Honen ordez Arrizabalagakoak Nino zelaira lezake, baina badirudi hasieratik hasteko aukera gehien donostiarrak dituela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s