Defentsan sendo, baina atzean sartu gabe

Nastic-Osasuna (Ekainak 11, larunbata, 19:00, Nou Estadi)| Sadar futbol zelaian lortutatko bi goleko errenta paregabea alde du Osasunak, gaur, Tarragonan, play offetako lehendabiziko kanporaketan aurrera egiteko. Gorritxoek azken bi partidetan erakutsi duten intentsitatea eta joko ona mantenduz gero aukera handiak izango dituzte dena ematera eta kanporaketa goitik behera iraultzera aterako den Nastic talde arrikutsuaren kontra. Ninok ez du asteazkenetik entrenatu Valentzian jarraitzen duelako eta ez dago ziur deialdian sartuko den edo ez.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

osasuna-nastic-segunda-080616_qpl0emukwdtw16x6g1241fu8q

Bi goleko errenta paregabea da, baina Osasuna ezin da erlaxatu aurrean talde arrikutsua duelako. Sadarren jokatutako partidan ikusi zen bi taldeek aukera dezente izan zituztela, eta aurrealdeko jokalari arrikutsuak dituztela batak zein besteak. Errenta defenditzera irten beharko du talde nafarrak, baina atzean sartu gabe. Azken bi partidetan jokatu beharko du, bost defentsarekin zein laurekin, partida irabaztera atera baloiaren jabetza erabiliz eta dituen aukerak aprobetxatuz.

Enrike Martin Monreal Osasunako entrenatzaileak esan du amorratuta dagoela Nasticek Sadarren eskuratutako golak sortu duen negatibotasunarekin. Osasunak entrenatzaileak adierazi du hiru eta bateko emaitzarekin oso pozik egoteko arrazoiak daude. Era berean, Arrizabalagakoak esan du irabazi egin behar dutela asteazkeneko neurketan pentsatu gabe eta larunbateakoa asteazkeneko partidaren antzekoa izango dela. Beldurrik gabe eta azken partidetako intetsitatearekin joaktu behar dutela ere aipatu du Osasunako entrenatzaileak eta Tarragonan gol bat sartzearen garrantzia nabarmendu du.

Hamaikakoari dagokionez, asteazkenean hasieratik jokatu zuten hamaika jokalariak espero dira hasierako hamaikakoan Nou Estadi futbol zelaian. Dena den, Ninori begira ere badaude klubean. Arazo familiarrengatik azken unean deialditik at geratu ostean, Ninok Valentzian jarraitzen du eta ez da gainontzeko jokalariekin entrenatu. Deialdian sartzea oraindik ez dago baztertuta. Gauzak horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake gaur arrtsaldean Enrike Martinek: Nauzet; Oier, Tano, M.Flaño, D.Garcia, J.Flaño; Manuel, Merino, Roberto Torres; De las Cuevas eta Kenan Kodro.

Esperantza galdu gabe

Jean Luc-en golari esker Tarragonan kanporaketa gainditzeko esperantza mantentzen dute. Kanporaketa gainditzeko etxeko taldeak gutxienez bi gol egin beharko ditu eta euren atea hutsean utzi, enpresa zaila Osasunak erakutsi duen defentsa irmotasunari erreparatuz gero, baina ez da ezinezko markagailu bat ere. Hogei egun atzera elkarren artean jokatu zuten bi taldeek eta Nasticek Naranjoren gol bati esker irabazi bazuen ere, Osasuna izan zen neurketa dominatu zuen taldea. Dena den, jokoak baino orain emaitzak behar dira. Gaur arratsalderako partidarako ondorengo hamaikakoa zelairatuko du Nasticek Diari de Tarragonaren arabera; Reina; Gerard V, Molina, Suzuki, Mossa; Madinda, Tejera, Arbujania; Lobato, Emana eta Naranjo.

Azken unean promozioan sartu ondoren finalean sartzeko aukera paregabea dauka Osasunak, galdu ezin daitekeen aukera horietako bat. Igoera urrats bat gertuago izango dute gorritxoek gaur kanporaketa irabazten badute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s