Kanporaketari kolpe galanta eman dio Osasunak

Osasuna 3-1 Nastic| Hurrengo kanporaketa lehiatzeko pausu galanta eman zuen atzo Osasunak Sadarren. Aukerez jositako neurketa batean, gorritxoek bi goleko errenta lortu zuten larunbatean Tarragonan jokatuko duten itzulerako partidarako. Nasticek lortutako golak euforia apaldu zuen eta kanporaketa bideratuta egon arren, ez dago itxita, inondik inora ez. Mikel Merinoren partida ikusgarria: bi gol eta joko antolaketan zein defentsa lanean taldeko onena izan zen harrobiko jokalari gaztea.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

osasuna-nastic-piña.jpg

Denboraldi osoan taldearen akats nabarmena izan den gol faltaren arrastorik ere ez dago azken bi partidetan. Oviedoren aurka huts eta bost irabazi eta promozioan sartu ostean, azto ere balentria galanta egin zuten Enrike Martin Monrealen mutilek. Bi goleko alderarekin ezin esan daiteke kanporaketa itxita dagoenik, baina argi dago gorritxoek kanporaketa ondo bideratuta dutela; larunbatean, arratsaldeko zazpiretan, Tarragonan errematea ematea baino ez da falta. Eta hori asko esatea da, promozioan azken orduan sartu ondoren eta Nasticken kontra duela bi aste galdu ostean. Luis Sabalza presidenteak partidaren atarian aipatu zuen indarrak orekatuta zeudela, eta Osasuna ez zela bere aurretik promoziorako sailkatu diren taldeak baino gutxiago. Taldea arduratu zen presidentearen hitzak frogatzeaz.

Aldaketa gutxi iragarrita zeuden baina azkenean Enrike Martin Monrealek zenbait pieza aldatzera behartuta ikusi zuen bere burua. Bost defentsako sistema berreskuratu zuen Enrike Martinek, Oier hegalera bidaliz eta Tano atzeko lerroan sartuz. Merinok eta Manuelek osatu zuten zelai erdiko bikotea eta Torres eta De las Cuevas zelai erditik aurrera ibili ziren, barrutik zein hegaletik. Azken orduan arazo familiarrengatik Nino deialditik kanpo geratu zen eta Kenan Kodro izan zen taldeko erreferentzia bakarra.

Neurketak hasiera frenetekikoa izan zuen, Nasticen aldetik zein Osasunarenetik. Denboraldiko partida askotan ez bezala, bosteko defentsa ezarri arren, Enrike Martinek ez zuen lehenengo zatiarekin espekulatu eta hori ere Nasticek min egiteko baliatu zuen. Tarragonan gola sartu zuen Naranjo aurrelariak izan zuen lehen zatiko Nasticen aukera garbieneteako bat: sakonean sartutako baloi bat jaso zuen, Osasunako jokalariak erabat geratu ziren jokoz kanpokoa eskatzen baina marrazinak ez zuen imintziorik ere egin. Naranjo ate aurrean geratu zen baina baloia gora bidali zuen. De las Cuevasena izan zen golen aurretik etxeko taldeka izan zuen aukera garbiena, bat Roberto Torresekin bat-bikoa egin ondoren, baina bere errematea gutxigatik joan zen kanpora. Kataluniarrek ere izan zuten beste aukera garbi bat lehenengo zatian, sareetara zihoan Muñizen errematea, ordea, David Garciak atepetik atera zuen.

Geldikako jokaldietan egin zuen berezeiki min Osasunak lehenengo zatian. Merinok egin zuen aratsaldeko lehen gola; korner baten aldaratze batean erdilaria oso azkar ibili zen eta baloia gurutzatzea lortu zuen sareetara bidaliz. Zoramena Sadarren, harmailak jendez lepo eta taldea ongi jokatzen. Lehenengoa sartu eta gutxira iritsi zen bigarrena, Roberto Torresek jaurtitako falta batean: David Garciak errematatu zuen erdiraketa, atezainak baloia gelditu baina beste behin momentu ikaragarrian dagoen Mikel Merino iritsi zen aldaratzera eta baloia sareetara bidali zuen. Ikaragarria harrobiko gazteak jokatu zuen partida. Azken jardunaldietan erakutsi duen gola egiteko gaitasunaz aparte, ikaragarria da taldearen jokoa antolatzeko zer nolako habilezia eta lasaitasuna daukan. Harribitxia erosi du Borussia Dortmundek.

Bigarren zatiari Osasunak apalxeago ekin bazion ere, Nasticek ez zuen aldea murrizten asmatu: Emanak aukera paregabea huts egin zuen Nauzeten aurrean. Betiseko jokalari ohiak ezin zuen sinistu, dena alde zuela, nola geratu zion baloi hura Osasunako atezainak. Nasticek aukera huts egin zuen baina Osasunak ez zuen hirugarrena egiteko izan zuen lehen aukeran huts egin, Kodroren jaurtiketa gurutzatua sareetara joan zenean. Azken partidetan fin dabil Donostiako aurrelaria. Dena den, Jean Luc-en golak festa zaptuztu zuen. Nasticek azken minutuetan gorputzean beldurra sartu zion etxeko taldeari baina emaitza mantentzea lortu zuten gorritxoek.

Bi goleko errentarekin ia dena alde du Osasunak kanporaketa gainditzeko. Kanporaketa bideratuta dago, baina oraindik ez dago itxita. Larunbatean, arratsaldeko zazpiretan, gogotik sufirtu beharko dute gorritxoek abantailari eusteko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s