Promozioan sartu ezean ere, denboraldi aparta

Oviedo-Osasuna (Larunbata 20:30, Carlos Tartiere futbol zelaia)| Promozioan sartzeko Oviedoren kontrako partida irabazi eta beste arerio batzuen emaitzak itxaron beharko ditugu gaur Enrike Martin Monrealen taldeak. Play off-ak jokatzeko aukera guztiak matematikoki galdu  eta gaurko partidarakozazpi baja dituen Oviedoren kontra jokatu beharko dute gorritxoek Asturiasen. Azken jardunaldian txartel gorria ikusi ostean, Alex Berenguerrek ezingo du jokatu. Roberto Torres berreskuratu eta 22ko deialdian sartu da.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016011620281025779.jpg

Azken jardunaldira arte gauza asko egongo dira jokoan Osasunarentzat. Iaz azken neurketako azken minutuetan salbazioa lortu ostean, aurten gauza oso ezberdinak daude jokoan. Horregatik da aparta aurtengo denboraldia Osasunarentzat, taldeak iaz denboraldia zuloan amaitu eta gero aurten lehenengo mailara igotzeko lehia horretan diharduelako. Harro egoteko denboraldia, promozioan sartu gabe ere. Hala eta guztiz ere. desilusioa nagusitu da azken jardunaldietan Iruñean. Izan ere, denboraldiaren gehiengoa lehenengo sei postuetan eman ondoren, azken jardunaldian sei postu horietara bueltatzea ez baita soilik Osasunaren partidaren baitan egongo.

Estu dago sailkapena. Pasa den astean Alavesek igoera lortu ostean, Leganesek (71 puntu) eta Nasticek (70 puntu) lehiatuko dute igoera zuzena ematen duen bigarren postu hori. Cordoba eta Zaragoza 64 punturekin daude eta seigarren postuan ageri da Girona 63 punturekin. Seigarren postura iristeko lehian daude Osasuna eta Alcorcon 61 punturekin. Beraz, bereziki garrantzitsua Gironak Ponferradan jokatu duen partida izango dela ematen du, nahiz eta Zaragozak eta Cordobak ere galduko balute Osasunak eta Alcorconek euren aukerak eduikiko lituzkete oraindik.

Azken jardunaldietako hamaikakoarekin alderatuta, aldaketa txikiak egon daitezke Oviedoren aurkako partida lehiatzeko. Kasurako, Alex Berenguerrek ezingo du jokatu txartel gorria ikusi eta gero eta bere ordez Pucko sartu daiteke. Manolin eta Roberto Torres ere hamaikakora itzul daitezke. Astean zehar despistera jokatu arren, ondorengo hamaikakoa atera dezake Enrike Martinek Carlos Tartieren: Nauzet; Oier, Tano, M.Flaño, D.Garcia, J.Flaño; Merino, Manuel, R.Torres; Pucko eta Nino.

Enrike Martinek emandako prentsaurrekoan esan du irabazi eta itxaron egin beharko dutela. Taldeak partida ona irabaztea eta irabaztea nahi duela. Hori dagoela euren esku eta beste gauza batzuetan pentsatzen asteak asko nekatzen duela.

Baja askorekin

Zazpi baja izango ditu Generelok Osasunaren aurkako partida prestatzeko: Hector Font, Johannesson, Vila, Michel, Verdes, Susaeta eta Rivera. Azken hiru partidak galdu ostean, Oviedok jada matematikoki promozioan sartzeko aukerak galdu ditu azken jardunaldirako. Hori horrela, asturiarrek ezer jokoan ez dutela jakinda gorritxoek irabazteko errazago izan beharko lukete printzipioz. Toche, taldeko erreferentzia nagusia eta denboraldian hamazazpi gol sartu dituena da etxeko taldearen jokalaririk arriskutsuena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s