Irabazi eta emaitzak itxarotera

Osasuna 2-3 Huesca| Momentu erabakigarrian huts egin du Osasunak. Denboraldia amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean, atzoko porrota eta gero Osasuna lehenengo sei postuetatik erori da. Ordubete jokalari bat gutxiagorekin jokatu ondoren, azken minutuetan Huescak zorte handiz garaipenaren gola egitea lortu zuen Sadarren. Datorren asteburuan Oviedoren aurka irabazi eta hirugarrenen emaitzak itxaron beharko dituzte momentuotan seigarren den Gironatik bi puntutara daudelako gorritxoak.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016052922250087374.jpg

Iazko denboraldian gertau bezala, azken jardunaldiara arte asko izango du jokoan Osasunak. Aurten, ordea, Bigarren B mailara ez jaisteagatik borrokatu beharrean Lehenengo mailan lehiatzeko promozioa jokatzeko lehian sartuta dabil Osasuna. Beraz, denboraldia oso ona dela esan daiteke inolako zalantzarik gabe. Alta, lehenengo sei postuetan ez sailkatzea desilusio handia izango litzateke.

Jada ez dago bakarrik Osasunaren eskuetan. Hueskaren kontra galdu ostean, talde nafarra lehenengo sei postuetatik kanpo geratu da eta azken jardunaldian irabazi eta beste batzuen emaitzak itxaron beharko ditu. Huts egite larria izan zen atzokoa Sadarren, alde handia baitago promozioa norberaren emaitzen arabera izatea eta promozioan sartzeko beste batzuen emaitzak ere itxaron behar izatea.

Neurketa hasi zen bezala ikusita azken emaitza inork gutxik espero zuen. Izan ere, lehenengo zatiko seigarren minutuan aurreratu zuen Miguel De las Cuevasek Enrike Martinen taldea: erdiraketa batean Ninok bularrez baloia utzi eta De Las Cuevasek boleaz baloia astindu eta sareetara bidali zuen. Gol paregabea, urteko onenetakoa. Partida lasai zihoan Osasunarentzat, jaitsiera ekidin nahi zuen Huesca ez zelako arriskurik sortzen ari. Partida 28. minutuan aldatu zen; Berenguerrek, azken jokalari bezala, kontaeraso bat moztu behar izan zuen eta epaileak txartel gorria erakutsi zion. Txartel gorria ikusi ez ezik, falta jaurtiketa horretan Huescak neurketa berdindu ere egin zuen. Bat gutxiagorekin gelditzeak erabat markatu zuen partida, berdinketa egin eta minutu gutxira Huesca markagailuan ere aurreratu zelako.

Bat gutxiagorekin eta markagailuan atzetik, bigarren zatiak bazirudien gehiago izango zuela penitentzia batetik futbol partida batetik baino. Taldeak, baina, beste aurpegi bat eman eta esfortzu izugarria egin ostean neurketa berdintzea lortu zuen Merinoren gol bikain bati esker. Osasuna erasora joan zen, garaipenaren bila, eta gogotik ordaindu zuen. Huescak kontraerasoan aritu nahi zuen eta azken minutuetan gorritxoentzat zoritxarreko jokakaldi batean errebote bati esker kanpotarrek arratsaldeko hirugarrena egin eta garaipena lortu zuten.

Gauzak horrela, Carlos Tartieren Oviedoren kontra jokatu beharko du Osasunak denboraldiko neurketarik garrantzitsuena. Irabazi eta emaitzak itxarotera. Enpresa benetan zaila.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s