Etxetik kanpo ere puntuak lortu behar dira

Nastic-Osasuna (Asteazkena 20:30, Nou Estadi futbol zelaia)| Numantziaren kontra partida irauli ostean, aurrera pausu galanta eman zuen Enrike Martin Monrealen taldeak. Denboraldia amaitzeko hiru neurketa falta direnean, Osasunak promozio postuei eusteko aukera paregabea dauka. Hiru partida horietan, ordea, bi etxetik kanpo eta arerio zuzenen aurka jokatu beharko ditu. Lehendabizikoa gaur iluntzean Nasticen kontra. Dena den, Girona eta Elxen emaitzak kontuan hartuta, Osasunak jardunaldia promozio postuetan bukatuko du.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016010221143539146.jpg

Hiru partida eta bederatzi puntu jokoan. Hiru final geratzen zaizkio Osasunari, eta horietatik lehenengoa gaur iluntzeko 20:30etan Tarragonako Nasticen kontra jokatuko du Nou Estadi futbol zelaian. Numantziari, Sadarren, estu eta larri irabazi ostean(3-2), promozio postuak egonkortzeko etxetik kanpo ere puntuak lortu beharko ditu talde nafarrak. Hiru partida horietatik bakarra jokatuko du etxean, Huescaren kontra, eta bi etxetik kanpo eta arerio zuzenen aurka: lehenengoa gaur Nastic hirugarren sailkatuaren kontra, eta azken jardunaldian Oviedoren kontra, Carlos Tartiere futbol zelaian.

Gaurkoa partida garrantzitsua bada ere, Elchen Porrota eta Gironaren berdinketa kontuan hartuta, Osasunak beste jardunaldi bat gehiago promozio postuetan amaituko du. Hala ere,  Oviedok eta Zaragozak irabaziko balute laugarren postutik seigarrenera jaitsiko litzateke. Sailkapenari begirada azkar bat ematea ere komeni da: lehenengo postuan Alaves dago 68, punturekin eta bigarren postuan, igoera zuzeneko azken postuan, Leganes 65ekin. Leganesen atzetik puntu bakar batera dator Nastic eta Osasuna laugarren postuan dago 61 punturekin. Alcorconek eta Gironak, partida bat gehiagorekin, osatzen dituzte promozio postuak 61 eta 60 punturekin, hurrenez hurren. Horien atzetik datoz Zaragoza 61 punturekin eta Oviedo 60rekin.

Numantziaren kontra sufritu eta irabazteko grinak azkenean bere oparia izan zuen. Urrea balio duten hiru puntu lortu zituen Osasunak eta hiru puntu horiek are hobeak egin nahi dituzte gaur Nasticen zelaitik gutxienez puntu bat eskuratuta. Nasticen aurkako partidarako eskema aldaketa eta hamaikakoan aldaketa pare bat ere airean utzi zituen. De Las Cuevasek eta Manuel Sanchezek hamaikakoan egoteko aukera asko dauzkate, eta Unai Garciak ere bera aukera izan dezake. Tano, Alex Berenguer eta Olavieren lekua har dezakete hiru jokalari hauek, nahiz eta Enrike Martinek bere kartak ezkutatu nahi izan zituen. Gauzak horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Osasunak gaur Nou Estadin: Nauzet; J.Flaño, David Garcia, Miguel Flaño, Unai Garcia, Oier; Merino, Manuel,  R.Torres; De Las Cuevas eta Nino.

Arerio zuzena

Bigarren B mailatik igo ostean, izugarrizko denboraldia egiten ari da Tarragonako Nastic. Kataluniarrak La Romareda futbol zelaian irabaztetik (0-1) datoz eta etxean jokatu zuten azken partidan hutsean berdindu zuten Leganesekin. Lehenego itzuliko Osasuna eta Nasticen arteko partidari dagokionez, bat eta bat berdindut zuen bi taldeek. Gaur iluntzeko partidarako, Gerard Valentin bajada eta Achille Emana eta Levy Madinda zalantza dira  Vicente Moreno Nasticeko entrenatzailearentzat.Achille Emana bera eta Naranjo,taldeko goleatzaile nagusia 14golekin, dira Tarragonako taldeari bi jokalari arriskutsuenetarikoak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s