Huts egiteko tarterik gabe

Osasuna-Numancia (Igandea, 17:00, Sadar futbol zelaia)| Gorritxoek final izaera duen partida jokatuko dute gaur arratsaldean. Hiru puntuak beharrezko dituzte promozio postuei eusteko. Martinek jokalari guztiak izango ditu eskuragarri, David Garcia garaiz osatu ostean. Arrizabalagakoak aitortu duenez, lau defentsako eskema erabiliko du, taldeak jite erasokorragoa izan dezan.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_24140932_pu_0863.jpg

Bi astetan gauzak nabarmen aldatu dira Osasunarentzat. Alcorconen aurkako partidaren ostean nafarrak bigarren postutik hiru puntura zeuden. Zuzeneko igoera postuak hatzamar puntekin ukitzen zituzten. Haatik, azken bi jardunaldietan kale egin, eta atikoa jada zazpi puntutara gelditu zaie. Jokoan hamabi puntu daudela kontuan izanda, gorritxoak jomuga aldatu beharrean dira. Sailkapeneko lehen bien artean gelditzea ia ezinezko dutelarik, orain liga txapelketa promozio postuetan amaitzea dute erronka.

Helburu horri begira, gaur arratsaldean gorriek ezin dezakete hutsik egin Numanciaren aurka. Izan ere, denboraldia amaitzeko falta zaizkien lau partidetatik bitan, etxetik kanpo jokatuko dituztenetan hain zuzen, oso zail izango dute puntuak urratzea, plaza zailetan eta arerio zailen kontra jokatuko dutelako (Nastic eta Oviedoren aurka). Gorritxoei etxean etxekolanak behar bezala egitea dagokie, lehenik eta behin gaur soriarrei irabazita.

Bilbao Athleticen aurka itxura benetan etsigarria erakutsi ostean, aurpegia emateko unea iritsi da Martinen jokalarientzat, igoeraren ametsa bizirik mantendu nahi badute bederen. Horretarako, funtsezkoa izango da erasoan aspaldian erakutsi gabeko dizdira berreskuratzea. Azken aldian erasorako planik gabe aritu dira gorriak. Arerioari min egiteko bide-orri garbirik gabe. Horren emaitza bezala azken zortzi partidatan hiru gol baino ez dituzte sartu (eta jokaldiz bakarra, beste biak penaltiz eta arerioak bere atean sartuta lortu baitituzte).

Egia da atzean maila aparta ari direla erakusten (azken zortzi neurketetan gol bakarra baino ez dute jaso), baina erasoan antzu dabiltzanez, puntuak banaka-banaka ari dira lortzen. Eta denboraldiaren fase honetan, faserik erabakigarrienean hain zuzen, garaipenak ezinbestekoak dira igoera lortu ahal izateko. Azeleragailua zapaltzeko tenorean balazta sakatu dute gorritxoek, eta horren ondorioak jada nozitzen hasiak dira (lehen esan bezala, atikoaren lehiatik kasik kanpo gelditu dira).

Gauzak are eta gehiago okertu ez daitezen, ezinbestekoa da berriro ere hirunaka batzea, eta horretarako aukera ezinhobea dute soriarren aurkako norgehiagokan. Izan ere, Numanciak jada ezer gutxi dauka jokoan, beraz, pentsatzekoa da intentsitate aldetik nafarrak baino puntu bat beherago izango direla. Dena den, Soriako taldea azkenaldian bolada oso onean dabil, eta Jagoba Arrasatek garbi utzi du Iruñera hiru puntuak lortzeko asmo irmoarekin bidaiatuko dutela.

Osasunak zelairatuko duen hamaikakoari dagokionez, azpimarratzekoa da Martinek jokalari guztiak izango dituela eskuragarri, iragan astean lesioagatik jokatu ez zuten Oier, Miguel Flaño, Nino, eta aste honetan arazo muskularrekin ibili den David Garcia barne. Lau horiek ziurrenik gorritxoen hasierako hamaikakoan izanen dira. Martinek ostiraleko prentsaurrekoan iragarri zuenez, lau defentsako eskema erabiliko du. Atzean, ziurrenik, Tano, David Garcia, Miguel Flaño eta Javier Flaño arituko dira. Hauen aurretik Merino kokatuko da, euskarri legez, eta zelaierdiko lanetan Oierrek eta Torresek lagunduko diote. Hegaletan Berenguer eta Olavide (Kodrok eta Puckok ere aukera dituzte) arituko dira, eta aurrean Ninok Urko Veraren lekua hartuko du.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s