Urrezko puntuak jokoan

Bilbao Athletic-Osasuna (San Mames Barria, Igandea 19:00)| Azken txanpan sartu da bigarren maila eta Osasuna ongi kokatuta dago denboraldia promozio postuetan amaitzeko. Ponferradinaren aurka aukera paregabea galdu ostean, aurreko asteburuan Sadarren lortutako puntu gazi-gozoa San Mames Barrian irabazita ondu nahi dute Enrike Martin Monrealen jokalariek. Bilbao Athleticken kontrako partidarako, Nino eta Oier baja izango dira.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_AJAVIERSESMAF19048077_f8b554be

Urrea balio dute gaur San Mames Barrian jokoan egongo diren hiru puntuek. Denboraldiko azken bost partiduetan sartu da txapelketa eta talde nafarra egoera onean dago lehenengo sei postuei eusteko. Promozio postuei eustea emaitza bikaina izango balitz ere, klubean oraindik ez dute lehenengo bi postuetan sartzea baztertzen. Dena den, momentuz bigarren postua urruti geratzen zaio Enrike Martinen taldeari, Alaves bost puntutara baitago.

Bilbao Athleticken kontrako partida finala dela esan ez badaiteke ere, partida erabakigarria da zalantza izpirik gabe. Izan ere, Osasunari etxetik kanpo hiru neurketa geratzen zaizkio gaurkoarekin, eta horietatik bi arerio zuzenen aurka jokatu beharko dituzte: 40. jardunaldian Nasticen zelaian eta, azkeneko jardunaldian, Carlos Tartieteren, Oviedoren kontra. Gauzak horrela, gaurko irteeran puntuak pilatzea ezinbestekoa da, hasiera batean behintzat beste bi irteerak zailagoak direlako eta Osasuna Ponferradinaren aurka berdintzetik datorrelako.

Sailkapenari dagokionez, Oviedok irabazi (59 puntu) eta Zaragozak (60 puntu) berdindu ostean, Osasuna seigarren postura jaitsi da 57 punturekin. Zazpigarren Girona dago 55 punturekin. Kataluniarrek jardunaldi  honetan Elxen zelaian jokatuko dute.  Hirugarren postuan Nastic dago 60 punturekin, bigarrenean Alaves 62rekin eta Bigarren Mailako liderra Leganes da  64 punturekin. Jardunaldi honetan Leganesek Nasticen kontra jokatuko du eta Alcorconek Alaves jasoko du Santo Domingo futbol zelaian.

Bi alta eta bi baja garrantzitsu izango ditu Enrike Martinek Bilbao Athleticken kontrako norgehiagokarako: Roberto Torres eta Merino itzuliko dira zigorra beste ostean eta Nino eta Oier deialditik kanpo gerartu dira lesioengatik. Gauzak horrela, eta astean zehar entrenamenduetan ikusitakoari erreparatuta, eta 1-5-3-2ko eskema erabilita, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Enrike Martinek San Mames Barrian 4.000 gorritxoren aurrean: Nauzet; Buñuel, M.Flaño, Tano, David Garcia, J.Flaño; Merino, Torres, De Las Cuevas; Berenguer eta Urko Vera.

Aukerarik gabe

Jokatzeko hamabost puntu falta direnean, Cuco Zigandak zuzentzen duen taldeak salbazioa hamabi puntutara dauka. Hori ez ezik, Bilbao Athleticek  Osasunaren kontra galdu eta Almeriak bere partida galtzen ez badu, gaur bertan Bigarren B mailako taldea izan daiteke.

Sadarren jokatutako neurketan puntu bat baino ez zuen atera Osasunak. Gogotik lan egin behar izan zuen partida berdintzeko, nahiz eta Athleticken bigarren taldeak ez zuen partida irabazteko meritu handiegirik egin. Unai Lopezek sartutako gol bikain bati esker aurreratu ziren Zigandarenak eta Roberto Torresek berdindu zuen neurketa. Unai Lopez bera eta lehenengo taldetik jaitsi duten Ager Aketxe dira taldeko jokalari arriskutsuenak.
Gaur hiru puntuak aterako balitu, promozio postuetan duen lekua egonkrotzeko borrokan aurrera pausu garrantzitsua emango luke Osasunak. Etxean bi partida jokatzeko faltako lirateke eta etxetik kanpo arerio zuzenen aurkako partida bi. San Mames Barrian hiru puntuak pilatu eta etxeko sei puntuak lortuta, eskura izango ditu Osasunak promozio postuak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s