Atikora bidean, balaztada

Osasuna 0-0 Ponferradina| Osasunak ezin izan zuen  hirugarren garaipena jarraian lortu, eta, beste behin, golik egin gabe geratu zen. Partida kaxkarra izan zen bi taldeen aldetik, eta Osasunak aukera bikaina galdu zuen lehenengo bi postuak harrapatzeko jaitsiera postuetan zegoen talde baten kontra. Gorritxoek partida irabazteko aukera gutxi sortzeaz aparte, berdinketa ontzat eman behar izan zuten Nauzetek David Garciak egindako penalti inozo bat gelditu zuelako.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016050719595161701.jpg

Balaztada sufritu zuen Osasunak Ponferradinaren aurkako norgehiagokan. Enrike Martin Monrealen taldearen jokoak hotz utzi zituen Sadarrera hurbildu ziren 15.600tik gorako zaleak. Gorritxoek joko kaxkarra egin zuten jaitsiera postuetan zetorren Ponferradinaren aurka, eta kanpoko taldea ere etxekoen antzera ibili zen, trakets eta joko ideia argirik gabe. Azkenean, Osasunak ontzat eman behar izan zuen berdinketa, Nauzetek Acorani penalti bat gelditu ziola kontuan hartuta. Osasunak, enegarrenez, ez zuen golik sartu eta Nauzetek, beste behin, atea hutsean utzi zuen . Taldeak arazoa aurrealdean daukala frogatuta gelditu  zen.

Berdinketa honek, lehenen bi postuak orain urrutiago dauden arren, play-off postuetan beste astebetez jarraitzeko balio dute. Gorritxoak bosgarren postuan daude, bigarren postutik bost puntutara eta zazpigarren sailkatuarekiko bi puntuko aldearekin hamabost puntu jokatzeko falta direnean. Oviedo izan zen jardunaldia promozio postuetan hasi zuenetatik huts egin zuen-Llagosteraren aurka bi eta bat galdu zuen- bakarra Osasunarekin batera. Zazpigarren sailkatuak, Gironak, Cordobaren aurkako bere partida galdu zuenez, Osasunak bi puntuko aldea du orain.

Joko dizdirarik eta ia gol aukerarik gabeko arratsalde batean, partida zakarra ikusi zuten Sadar futbol zelaira ilusioz gainezka joan ziren 15.600tik gorako zaleek. Desilusionatuta bukatu zuten zaleek neurketa, taldeak berdegunean utzi zituen sentsazioengatik eta galdutako aukeragatik. Lehenengo zatian jokatu zituzten bi taldeek euren minuturik kaxkarrenak. Osasunari, Merino eta Roberto Torresen bajekin, sakontasuna falta zitzaion hegaletatik; Tano eta Javier Flaño ez ziren eraso jokora animatzen. Bitartean, Pucko eta De Las Cuevas ere ez ziren gai izan euren marketatik ihes egiteko hegaletara erortzen zirenean. Ponferradinak ez zuen jokaldi luzerik antolatu nahi, baloia berreskuratu bezain pronto luze jokatu nahi zuen eta baloia behin eta berriz galtzen zuen. Osasunak baloiaren jabetza lortu zuen, baina ezta hala ere ez zion minik egin Vegaren taldeari. Ponferradinarena izan zen lehenengo zatiko aukera bakarra, baina Berrocalek Nauzeten kontrako bat baten kontrakoa huts egin zuen.

Bigarren zatia ez zen hain beltza izan. Aldageletatik bueltatzerakoan, Martinek De Las Cuevas kendu eta Berenguer zelairatzeaz aparte, eskema  aldatzea erabaki zuen: 1-4-2-3-1 eskemarekin jokatzera pasa zen Enrike Martinen taldea, eta eraso jokoan onura nabaritu zen. Bereziki bi jokalari gorritxo aritu ziren ongi Nauzetez gain; Tano momentu oso onean dago eta Manuel Sanchezek ere partida ona egin zuen.Neurketako ahulenetako bat izan zen Matej Pucko ere berehala kendu zuen Arrizabalagako entrenatzaileak, eta, bere ordez, Miguel Olavide sartu zuen. Nino eta Urko Veraren arrastorik ere ez zen egon ia partida osoan, nahiz eta Osasunak behin eta berriz erdiratu edo luzean jokatu zuen aurrelari bizkaitarrarentzat.

Oier Sanjurjok izan zuen Osasunaren aukera garbi bakarra: Urko Verarekin bat-bikoa egin ondoren Roberto Santamariaren ate aurrean ia bakarrik geratu zen, baina bere jaurtiketa indartsua gutxiatik kanpora joan zen. Ponferradinak neurketari eta berdinketari eutsi nahi zion, tartketa denbora galduz. Osasuna erasoan buru belarri zebilela, David Garciak penalti inozoa egin zuen: Berrocalek area barruan aurrea hartu zion eta erdiko atzelari nafarrak aurrelaria heldu eta lurrera bota zuen. Penaltia, ordea, Nauzetek gelditu zuen, eta Osasunari hiru puntuak eskuratzeko esperantza eman zion. Partida amaitu arte, neurketa osoan bezalatxu, taldeari azken metroetan argitasuna faltatu zitzaion eta ez zuen aukera garbirik sortzeko ahalmenik izan.

Berdinketak, beraz, zapore gazi gozoa utzi zuen Sadarreko harmailetan. Orain, Bilbao Athleticen kontra irabazi eta puntu hori hobetu beharko du Osasunak, atikorako lehian ez ezik, promozio postuetan jarraitu nahi badu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s