Promozio postuetan egonkortzera

Alcorcon-Osasuna (Larunbata, 18:00 Santo Domingo futbol zelaia)| Valladoliden aurka irabazi eta bost partidako bolada txarrarekin moztu ondoren, ilusioa bueltatu da talde gorritxora. Geratzen diren zortzi partidetarako helburua lehenengo sei postuei eustea bada ere, Osasunako jokalariek oraindik igoera zuzena lortu daitekeela uste dute. Igoeraren lehian jarraitu ahal izateko, etxean bigarren mailako bigarren talde onena den Alcorconi irabazi beharko dio Enrike Martinen taldeak. Alex Berenguer, Unai Garcia eta Kenan Kodro ez ditu erabilgarri izango gorritxoen entrenatzaileak.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

662x372a_28201947w_7d5601c62328185310image

Arnasa hartzea ahalbidetu zuen Valladoliden kontrako garaipenak. Ilusioa ere berpiztu zuen. Gaztela-Leongo taldearen aurka Sadarren lortutako hiru puntuei esker promozio postuetara bueltatu zen Osasuna eta gauza bat argi utzi zuen garaipen horrek: igoera lortzeko erabakigarria izango dela Sadarren bultzada, eta bertan jokatzen diren puntu guztiak eskuratu beharko dituela gutxienez talde nafarrak. Etxean lortzen diren puntuetatik bakarrik ezin da bizi igoera zuzena eskuratu nahi duen talde bat, ordea. Gaur arrasaldean Alcorconen aurka jokatuko duen partidarako bi helburu nagusi ditu Osasunak: promozio postuei eustea eta arerio zuzena den Alcorcon atzeratzea. Ez da lan erreza izango, ordea, kontuan hartuta Osasunari ez zaiola bereziki ongi eman talde madrildarra bigarren mailan eman dituen azken bi urte hauetan.

Promozio postuei eutsi ez ezik, aste barruan Osasunako zenbait jokalariak adierazi dute oraindik igoera zuzena posible ikusten dutela. Sailkapenari begiratuta, Osasuna seigarren postuan ageri da, 53 punturekin, zazpigarren postuan dagoen Elx-ekin berdinduta. Igoera zuzeneko postuak bost puntutara daude: Alaves bigarren postuan dago 58 punturekin eta bigarren mailako liderrak, Leganesek, Arabako taldeak baino bi puntu gehiago ditu. Alcorconi dagokionez, madrildarrak hamargarren postuan ageri dira, Osasuna baino puntu bat gutxiagorekin. Beraz, argi geratzen da norgehiagoka garrantzi handikoa dela.

Tentu handiz prestatu du Enrike Martin Monrealek Alcorconen aurkako neurketa. Osasunak entrenatzaileak esan du oraindik partida erabakigarra oraindik ez de arren, gauza bero ari dela jartzen sailkapenaren goiko zatian eta espero duela bere taldea zonalde pribilegiatuan mantentzea. Asteko berrikuntza nagusia sistema aldaketa posible batena da. Izan ere, boste defentsako sistema lantzeaz aparte, Arrizabalagako entrenatzaileak 1-4-1-4-1 eta 1-4-2-3-1 sistemekin ere froga egin du.

Partidu aurretik emandako prentsaurrekoan, Enrike Martinek  hainbat gauza argitu zituen: batetik, Manuel Sanchez hamaikakoan izango dela, eta, bestetik, Oier Sanjurjok zelai erdian jokatuko duela. Hori ez ezik, lauko defentsarekin jokatuko balu, Nino izango litzateke jokalari aurreratuena eta Urko Verak aulkitik hasi beharko luke neurketa. Gauzak horrela, ondorengo hamaikakoa aurkeztu dezake Osasunak: Nauzet; Tano, M.Flaño, David Garcia, J.Flaño; Manuel, Merino, Oier, R.Torres, Pucko; Nino. Bost atzelarirekin aterako balitz, Buñuelek Pucko ordezkatuko luke hamaikakoan. Santo Domingo futbol zelaian joaktuko den neurketarako, Unai Garcia zigortuta dago, eta Kenan Kodro eta Alex Berenguer min hartuta. Jaime Dios harrobiko jokalaria hemeretzi jokalarien artean sartu du Enrike Martinek.

David Rodriguezi begira

Bigarren mailara jaitsi zenetik, talde nafarrari min egin dion taldea da Alcorcon. Madrildarrak promozio postuetan sartzeko lehian bete betean sartuta daude, eta ezin dute arerio zuzenen aurkako partidarik huts egin. Nabarmentzekoa da Alcorcon bigarren mailako bigarren talderik onena dela etxean: Osasunari irabazi ezkero, Leganesekin berdinduko luke estatistika horretan.

Iaz, Santo Domingon jokatutako neurketan, aise garaitu zuen talde madrildarrak Osasuna. Lehenengo ordu erdia betetzerako David Rodriguezek bi gol egin zituen, eta neurketa iraultzea askoz ere gehiago zaildu zen Osasuna bederatzi jokalarirekin geratu zenean. Lehenengo itzuliko bi taldeen arteko partidari dagokionez, Alcorconek bat eta bi hartu zuen mendean talde nafarra. David Rodriguezek ireki zuen markagailua Merinok berdindu bazuen ere, Oscar Planoren golak garaipena eman zion kanpoko taldeari. David Rodriguez da Alcorconeko jokalaririk arrikutsuena eta Osasunako atzealdeak gertutik zaindu beharko duen jokalaria Oscar Plano Real Madrideko haztegiko jokalariarekin batera. Dena den, gaurko  partidarako bi baja esanguratsu ditu Alcorconek, Chema Rodriguez eta Djene, Alcorconeko bi erdiko atzelari titularrak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s