Igoeraren trena galdu gabe

Osasuna 1-0 Valladolid| Lau berdinketa pilatu ostean, garaipenaren bidera itzuli zen Osasuna Sadar futbol zelaian Valladolidi huts eta bat irabazi ostean. Ninok lehenengo zatian egindako golari esker eskuratu zituen Osasunak hiru puntuak. Osasuna nagusi izan zen arren, Valladolidek azken minutuetan, Osasunak pausu bat atzera eman zuenean, partida estutu eta neurketa berdintzeko aukeraren bat edo beste sortu zuen. Garaipen honi esker Osasuna lehendabiziko sei postuetara itzuli da datorren astean Alcorconen duen berebiziko partida jokatu aurretik.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

14614990862335.jpg

Iparra berreskuratu du Osasunak Valladoliden aurkako garaipenari esker. Taldeak bere irudia eta jokoa aldatu ez ezik, hiru puntu horiei esker promozio postuetara ere bueltatu da azken lau berdinketen ostean igoerako lasterketan atzera pausu bat eman ondoren. Bost partida zeramatzan Osasunak partidarik irabazi gabe, eta nortasuna berreskuratzea garrantzitsua bada ere, puntuek are garrantzia gehiago dute momentu hauetan.

Enrike Martin Monrealen hamaikakoak aurreikustea ez da batere erraza. Bost defentsako sistema errepikatu zuen arren, hamaikakoan aldaketa pare bat egin zituen Arrizabalagako entrenatzaileak. Puckok  eskuin hegal osoa beretzat izan zuen ezkerretik Javier Flaño aritu zen bitarten. Dena den, aurreko asteetako hamaikakoen alderatuta beste aldaketa pare bat ere egin zituen gorritxoen entrenatzaileak, Oier zelai erdian kokatu zuelako eta Urko Vera eta Nino batera aritu zirelako hasieratik. Gauzak horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen Osasunak: Nauzet; Pucko, Tano, D.Garcia, U.Garcia, J.Flaño; Merino, R.Torres, Oier; Nino eta Urko Vera.

Aukerez jositako lehenengo zati dotorea egin zuen Osasunak. Zelai erdiko hirukoteak neurketaren erritmoa ezarri eta partida Osasunaren nahietara egokitu zuen, Nino eta Urko Vera aurrelarientzat gol aukera politak sortuz. Erasokor, oldarkor jokatu zuen Osasunak, eta gorritxoen nahi horrek Valladolid desagerrarazi zuen. Nagusitasun hori markagailura pasatzea, ordea, ez zen lana erraza izan, batez ere Osasunak atea aurrean asmatu gabe jarraitzen duelako. Asko kostatzen zaio talde nafarrari gola egitea, eta hori beste behin agerian geratu zen Valladoliden aurka. Urko Verak eta Ninok aukera garbi bana izan zuten arratsaldeko gol bakarra iritsi aurretik: Ninok ate aurrean aukera garbi bat huts egin zuen Urko Verarekin hormarena egin ondoren, eta Bilboko aurrelariak iaz, Mirandesen, sareetara bidaltzen zuen burakada garbi bat ere kanpora bidali zuen.

Lehenengo zatia azken ordu laurdenean Valladolid Juan Villarri esker esnatu zen arren, Osasunak egin zuen gola: 34. minutuan Javier Flañok ezkerretik erdiratu zuen Valladolideko Siva atzelariak  buruz atzeraka bidali zuen eta han agertu zen Nino buruz errematatu eta Kepa Arrizabalaga atezainaren gainetik baloia sareetara bidaltzeko. Gola sartu eta gutxira Ninok Keparen aurka buruz buruko aukera izan zuen, baina Ondarruko atezainak sekulako geldiketa egin zuen.

Bigarren zatian ez zuen lehenengoan bezain beste estutu Enrike Martinen taldeak. Hala ere, bigarren 45 minutuak hasi bezain pronto epaileak adierazi ez zuen penaltia egin zioten Ninori. Emaitza mantetzeko asmoz, aldaketak egin zituen Enrike Martinek: Berenguerrek Pucko ordezkatu zuen eta Aitor Buñuel Urko Veraren ordez zelairatu zen. Ninok lotura lanak egiteari utzi zion jokalari aurretatuenaren modura aritzeko, eta Osasunak zelai erdiko nagusitasuna galdu zuen pixkanaka. Gauzak horrela, Enrike Martinek bere aldaketa hein batean desegin zuen: Javier Flaño kendu eta Manolin zelairatu zuen zelai erdia indartzeko. Egindako aldaketak Valladoliden eraso tendentziarekin zertxobait apurtu zuen, eta erabat atzera egin zuen Osasunak kontraerasora jokatu zuen Berenguerren abiadura baliatuz. Manolinen zelairatzeak taldearen defentsa lana hobetu bazuen ere, aukera garbi bat izan zuen Gaztela-Leongo taldeak berdinketa eskuratzeko: Nauzeten irteera kaxkar baten aldaratzean Villarrek hala moduz errematatu zuen eta baloia sare barrura zioala, Oierrek atera zuen. Hori ez ezik, epaileak ere Buñuelek egindako penalti bat adierazi gabe utzi zuen.

Berenguerren abiadurari esker azken minutuetan aldea handitzeko aukera izan zuen Osasunak baina markagailua bere horretan geratu zen. Garaipen garrantzitsua lortu zuen Osasunak Sadarren,  igoeraren trena ez galtzeko balio duten hiru puntuak datorren asteko Alcorconen aurkako partida garrantzitsuaren aurretik. Seigarren postuan amaitu du Osasunak jardunaldia, Elx zapzigarren sailkatuarekin 53 puntutara berdinduta.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s