Hitzometroa| Mallorca-Osasuna

Igandeko partidan Osasunako jokalariek ez zuten maila eman. Bereziki lehen zatian neurketatik kanpo izan ziren, iparra erabat galduta. Bigarren 45 minutuetan hobera egin zuten, Martinek egindako eskema aldaketa tarteko. Oier hegaletik zelai erdira mugitu zuen, eta horrek taldearen jokoa erabat aldatu zuen. Bigarren zati ederra jokatu zuen Lizarrakoak. Zelai erdian nabarmendu zen beste jokalarietako bat Manuel Sanchez izan zen, orain arte elastiko gorriarekin jokatu duen partidarik onena egin zuena. Oso txukun aritu zen, batik bat defentsa lanetan. Bestalde, Otegi eta Olavide izan ziren kaxkarren aritu zirenak. Kalitate handiko mutilak dira, baina igandean partida grisa jokatu zuten.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_17193010img_8338.jpg

Enrike Martin

5| Taldeak lehen zatian eman zuen itxura kaxkarraren erantzule nagusietako bat Martin izan zen, hasierako eskema taktikoarekin ez baitzuen asmatu. Alabaina, atsedenean marrazkia aldatu, eta taldearen jokoa dezente hobetu zen. Geroz eta agerikoagoa da bosteko defentsarekin taldeak asko sufritzen duela.

Nauzet Perez

6| Atezain kanariarrak partida txukuna egin zuen. Aireko baloietan seguru aritu zen, eta neurketaren ondarrean geldiketa erabakigarria egin zuen.

Oier 

6| Hegalari bezala gris; erdilari bezala txukun. Martin ez da konturatzen Lizarrakoa hegalean galdu egiten dela. Bere posizio aldaketak taldeari beste aire bat eman zion.

Tano

6| Partida ona egin zuen atzelari dominikarrak. Sendo eta indartsu, ohi legez. Defentsa erdian eta hegal batean aritu zen, eta bi lekuetan eman zuen maila ona. Uneon sasoikoen dagoen gorritxoetako bat da.

David Garcia

5| Ez dabil denboraldi hasieran bezain fin, ez defentsa lanetan, ez baloia jokaturik ateratzerakoan ere. Ortuñok arazo handiak sortu zizkion hainbat jokalditan.

Miguel Flaño

5| Ez zen aurreko partidetan bezain sendo aritu. Mallorcaren golean Ortuñori markatzea berari zegokion. Bestelakoan, kapitainak neurketa egokia egin zuela esan daiteke.

Javier Flaño

5| Defentsan larri ibili zen hainbat jokalditan, eta erasoan ezer gutxi egin zuen. Ez dauka gaitasunik taldearen hegaleko jokoa bere gain hartzeko (Oierrekin gertatu bezala), baina Martin horretan tematuta dago.

Manuel Sanchez

7| Gorritxorik onena. Lan eskerga egin zuen euskarrian. Taldeari egonkortasuna eman zion, eta Mallorcaren hainbat jokaldi arriskutsu moztu zituen. Andaluziarrak aintzat hartzeko moduko jokalaria dela erakutsi zuen.

Otegi

4| Zalantzarik ez dago kalitate izugarriko jokalaria dela, baina igandean desagerturik ibili zen. Eskema taktikoak ez zion batere lagundu. Sissokorekin lehiatzea egokitu zitzaion, eta horretarako fisikorik ez du oraindik. Arrizabalagako entrenataileak atsedenean aldatu zuen.

 

Torres

6| Bigarren zatian lehenengoan baino dezente hobeto. Jokoan sartzen denean taldeari beste erritmo bat ematen dio. Berak egin zuen banakoa, penalti bidez.

Berenguer

7| Ez zen bere partidarik onena izan. Alta, ezker hegalean zenbait jokaldi eder egin zituen. Bere abiadaz baliatuz Mallorcaren defentsak estutasunetan sartu zituen. Partida amaizteko 10 minutu falta zirela Martinek berdegunetik kendu zuen.

Nino

6| Hamaikakora itzuli zen, golarekin etsaituta den Urko Vera ordezteko. Haatik, bera ere kamuts aritu zen ateaurrean; lehen zatian aukera oso garbi bat akastu zuen. Kassim Adamsek berari egin zion penaltia.

Olavide

4| Bigarren zatian sartu zen, Otegiren ordez. Jokoan oso gutxi sartu zen. Beragan konfindantza handiagoa izan beharko luke.

Kodro

KG (Kalifikatu gabe)| Zelaian eman zituen hamar minutuetan txukun aritu zen, arriskua sortzen saiatuz.

Urko Vera

KG (Kalifikatu gabe)| Ez zuen ezer egiteko astirik izan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s