Gol faltak markatu dezake

Mallorka-Osasuna (Igandea, 19.15 Iberosta Estadi)| Hamar urte daramatza Osasunak Mallorkaren zelaian irabazi gabe. Estatistikak kontra direla, talde nafarrak azken lau partidetako boladarekin moztu eta igoeraren lehian jarraitzeko hiru puntuak eskuratu beharko ditu Iberostar Estadin. Mallorkaren aurkako partidan, Antonio Otegui eta Javier Flaño hamaikakora itzuliko dira.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_15201157image

Lehenengo sei postuetan sartzeko lehiatik ez urruntzeko Mallorkaren aurka irabaztea ezinbestekoa da. Azken lau neurketetan huts egin ostean, Enrike Martinen taldeak bolada txarra moztu eta, bide batez, Elx-en aurka etxean lortutako puntua ona egin beharko du Iberostar Estadin. Liga erregularra amaitzeko bederatzi neurketa falta direnean, talde asko sartu dira lehenengo sei postuen borrokan: Leganesek eta Alavesek hirugarren sailkatuarekiko bost puntuko aldea dute. Bitartean, beste lau postuekiko borrokarako hamaika talde daude sei punturen baitan. Osasunak, bitartean, lehendabiziko sei postuetatik kanpo aste pare bat eman ditu azken lau neurketetan hiru puntu eskuratu ostean. Talde gorritxoa zazpigarren postuan dago 49 punturekin, Zaragoza bosgarren sailkatuarekin berdinduta eta bigarren postutik zortzi puntutara.

Etxean lortu ez dena, beraz, etxetik kanpo lortu beharko du Osasunak. Etxetik kanpo lortutako azken emaitzei dagokionez, Sadarretik urrun jokatutako azken hiru neurketetan puntu bakarra baino ez du eskuratu talde nafarrak. Azken aurreko jardunaldian lortu zuen puntu hori, Montilivin, Gironaren aurka huts eta huts berdinduta. Etxetik kanpo lortutako azken garaipena Nuevo Arcangel futbol zelaian lortu zuen, Kordobaren aurka, Berenguerrek azken minutuan lortutako golari esker. Gauzak horrela, gol faltak markatu dezake Mallorkaren aurkako partida. Izan ere, bi taldeei asko kostatzen zaie gola egitea eta hala adierazten dute estatistikek: Osasunak denboraldi osoan 34 gol egin ditu eta 33 jaso. Mallorkak, aldiz, balantze negatiboa du 31 egin eta 37 jaso dituelako jokatu diren 33 jardunaldietan. Hori ez ezik, Osasunak azken hiru partidak hutsean amaitu ditu.

Mallorkaren aurkako partidarako bi aldaketa ia erabakita dauzka Enrike Martinek astean zehar egindako entrenamenduetan erakutsi duenaren arabera: Antonio Otegui eta Javier Flaño hamaikakora itzuliko lirateke Miguel Olavide eta Matej Puckoren ordez, hurrenez hurren. Hori horrela, honako hamaikakoa zelairatuko luke Osasunak igandean: Nauzet; Javier Flaño, Tano, Miguel Flaño,D. Garcia, Oier; Merino, R.Torres, Otegui; Berenguer eta Urko Vera. Dena den, Martinek astean zehar ere atzealdean lauko lerroarekin froga egin du. Froga berezia egin, gainera: atzealdako jokalari guztiak euren artean sokarekin lotuta froga ezberdinak egin ditu, azken lerro horrek mugimendu homogeneoak egin ditzan. Hori ez ezik, Urko Veraren ordez Ninorekin ere proba egin du.

Iberostar Estadin, sendo

Ez da denboraldi hasierako Mallorka berbera. Amerikako Estatu Batuetako NBA ligako Phoenix  Sunseko jabeak erosi du Balear Uharteetako taldea eta neguko merkatuan dirua sartu du fitxaketak egiteko: Lago Junior Mirandeseko aurrelari bikaina eta Ortuño Zaragozako lotura lanak egiten zituen jokalaria dira fitxaketetako batzuk.

Sadarren bi eta bat irabazi zuen Osasunak; lehenengo minutuetan lo atera zen Balear Uharteetako taldea eta Enrike Martinen taldeak bi gol sartu zizkion. Dena den, Mallorkarrek partida guztiaren kontrola izan zuten eta aldea berehala murriztea lortu zuten Corominasen gol bati esker. Lehenengo itzulia jaitsiera postuetatik gertu amaitu ondoren, bigarren itzulian behetik gora etorri den taldea da, bereziki etxean emaitza onak lortu dituena. Kasurako, azken aurreko jardunaldian bigarren mailako liderrari, Leganesi, hiru eta huts irabazi zion Mallorkak. Beraz, lehia gogorra dauka Osasunak jardunaldi honetan hiru puntuak eskuratzeko. Lehenengo sei postuetan sartu nahi badu, ordea, hiru puntuak eskuratu beharko ditu geroz eta gehiago estutzen ari den lehian bizirik irauteko. Gol bakar batek erabaki dezake partida.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s