Bolbora bustia Sadarren

Osasuna 0-0 Elx| Hirugarrenez jarraian huts eta hutseko markagailuarekin amaitu zuen neurketa Osasunak. Gorritxoek bigarren zatian gogotik estutu eta aukera mordoa izan zuten arren, beste behin, kamuts ibili ziren ate aurrean. Gauzak horrela, azken lau partidetan hiru berdinketa eta porrot bat pilatu du Enrike Martinen taldeak. Partida berdindu ez ezik, arerio zuzena den Elxekin golaverage-a  ere galdu zuen Osasunak: Martinez Valero futbol zelaian bi eta bateko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Jardunaldi honen ostean, talde nafarrak zazpigarren postuan jarraitzen du, bostgarren postuan dagoen Zaragozarekin 49 puntutara berdinduta. Bederatzi jardunaldi liga amaitzeko.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016041020363319668.jpg

Azken hamabi puntuetatik hiru baino ez ditu patrikaratu Osasunak. Azken hiru jardunaldiak hutsean berdinduta (Tenerife, Girona eta Elx) eskuratu ditu puntu bakan horiek. Hiru partida horietatik bitan, Tenerife eta Elxen aurka, talde  gorritxoak garaipena merezi izan du. Etxean jokatutako bi partida horietan berdinketa gazi-gozoak eskuratu ditu talde nafarrak, gol abagune asko huts egin direlako. Beraz, zilegi da esatea bolbora bustita daukala Osasunak. Gol faltarekin amaitzeko eta igoerarako lehia baldintza hoberenetan lehiatzeko ekarri zuen zuzendaritzak Urko Vera. Bilbotarra ordea, ate aurrean ez dabin espero bezain fin: egun, bi gol baino ez ditu sartu aurrelari bizkaitarrak, Alaves eta Albazeteren aurka, hurrenez hurren.

Azken txanpako lehen finala zen Elxen kontra Sadarren jokatu behar zen neurketa. Oviedo eta Leganes izan ezik, igoera lehiatzen ari ziren talde guztiek huts egin zutela kontuan hartuta, abagune polita zuen Osasunak arerio zuen bati hiru puntuko aldea atera, golaveragea berreskuratu eta sailkapenean hainbat postu gora egiteko. Neurketa lehiatzeko ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen Enrike Martin Monrealek: Nauzet; Pucko, Tano, David Garcia, Miguel Flaño, Oier; Merino, R.Torres, Olavide; Berenguer eta Urko Vera.

Lehenengo zatia orekatua izan zen. Bi taldeak saiatu ziren partidaren kontrola lortzen, nahiz eta pixkanaka Osasuna nagusitu zen berdegunean. Osasuna tarteka nagusitu bazen ere, Elx eroso zegoen: hegaletatik azkar jokatu nahi zuen eta berehala saiatzen ziren Sergio Leon, euren aurrelari erreferentzia eta bigarren mailako goleatzaile nagusia, baloiz hornitzen. Elx-ko aurrelaria ez zen fin ibili atzealde gorritxoaren aurrean. Aukera garbirik sortu gabe amaitu ziren lehendabiziko 45 minutuak.

Bigarren zatia hasi bezain pronto Elxek aukera ona izan zuen arren, Osasunak dominatu zuen neurketaren azken zatia. Elxen arean jokatu zen bigarren zati ia osoa eta Osasunak bata bestearean atzetik sortu zituen gol aukerak. Antonio Otegui zelairatzeak asko hobetu zuen talde gorritxoaren joko jario eta kontrola. Oierrek izan zuen neurketako aukerarik onena korner batean, baina bere jaurtiketak zutoinean jo zuen. Dena den, beste jardunaldi bat gehiago Urko Vera izan zen aukera gehien izan zituena: are barruan baloi bat errematatzeko dnebora gehiegi hartu zuen eta beranduago, burukada argi bat Javi Jimenez atezainaren eskuetara bidali zuen dena alde zuela. Dozena erdi bat aukera garbi izanagatik ere, talde nafarrak ez zuen asmatu atea zulatzen.

Hirugarrenez, puntu bakarra

Jarraian hutsean berdindutako hirugarren neurketa honen ondoren, Osasunak beste astebete emango du lehendabiziko sei postuetatik kanpo. Dena den, goiko taldeen emaitzak kontuan hartuta, Osasuna bosgarren sailkatuarkein berdinduta dago 27 puntu oraindik jokatzeko daudenean. 42. jardunaldira arteko bidea luzea da oraindik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s