Etxetik kanpo ere puntuak lortu behar dira

Girona-Osasuna| Teneriferen aurka bi puntu ihes egiten utzi ondoren, Gironaren aurka irabazi beharra dauka Osasunak promozio postuetara bueltatzeko. Erronka ez da erraza izango, ordea. Izan ere, Osasunak etxetik kanpo jokatu dituen azken bost neurketetatik bakarra irabazi du talde nafarrak eta Gironak, bitartean, abenduan galdu zuen bere azken partida Montilivin. Kataluniarrek partida irabazi ezkero, Osasuna aurreratuko lukete.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2015110118220428075.jpg

Izugarria da lehenengo  mailara igotzeko dagoen lehia estua txapelketa amaitzeko 11 jardunaldi falta direnean. Egoera horretan, etxeko partidak ateratzea ez ezik, etxetik kanpo ere tarteka puntuak lortu beharko ditu Osasunak lehenengo sei postu horietan bukatu nahi badu denboraldia. Teneriferen aurkako puntua hasiera batean ona ez izan arren, bi postu gora egiteko balio izan zuen aurkarien emaitza txarrak zirela medio. Aste honetan, ordea, Elchek eta Alcorconek euren partida irabazi dituzte eta Osasuna zazpigarren posturaino jaitsi da. Gauzak horrela, etxetik kanpo daraman bolada txar hori apurtzeko premia handia dauka Enrike Martin Monrealek. Osasunak galduko balu 10. posturaino ere jaitsi liteke jardunaldia amaitzean.

Behetik gorako bidea egin behar izan du Gironak aurtengo denboraldia. Iaz igoera borrokatzen egon ondoren, denboraldiaren zatirik handiena jaitsiera postuetatik gertu eman dute kataluniarrek. Pixkanaka Matxinen taldeak iazko jokoa berreskuratu du eta txapelketa azken txanpan sartzear dela, bete-betean sartu da beste urtebetez igoera lehiatzeko borrokan. Aurkaria, beraz, ez da xamurra talde gorritxoarentzta. Batetik, Osasuna etxetik kanpo kamuts dabilelako eta, bestetik, Girona bolada bikainean egon ez ezik, etxean abenduaz geroztik galdu gabe dagoelako.

Sadarren jokatutako neurketan Girona atera zen garaile (0-1). Denboraldiko inflexio puntuetako bat izan zen porrot hura, lehenengo porrota zelako Sadarren eta Cordobaren mesedetan Osasunak bigarren mailako lidertza lehen aldiz galdu zuelako. Dinamika aldaketaren lehen zantzuak izan ziren haiek, non taldeak denboraldiko lehen partidetako joko ikusgarri hura erabat galdu zuen. Gironakoak jaurtiketa ikusgarri bati esker aurreratu ziren markagailuan eta defentsa lan bikain bat egin ostean, ia estuasunik gabe, dena eman zuen Osasuna baten aurrean ondo eutsi zuten.

Gaurko partidarako badirudi ondorengo hamaikakoa zelairatuko duela Matxinek: Becerra; Alamao, Lejeune, Olivas, Alcala, Clerc; Eloi, Borja, Alcaraz;  Herrera eta Mata. Osasunak bezala, atzealdean bosteko defentsarekin jokatzen du taldeak Matxinen agindupean. Pere Pons, Aday eta Feliperen bajak dituzte kataluniarrek.

Enrike Martin Monreal oso argi mintzatu zen partida aurreko prentsaurrekoan. Arrizabalagako entrenatzaileak bere pentsatzeko era errespetatzeko eskatu zuen Sadarren lortutako berdinketen inguruan. Igoera posible baterako bidea “luzea eta astuna” izango dela, eta azken zazpi partidetan jokatuko dela igoera. Ordura arte, lehia horretan mantentzeko helburua izan behar du taldeak.

Merinoren hutsunea

Mikel Merino eta Unai Garcia dira Gironaren kontrako Osasunren bajak. Enrike Martinek, Jose Garcia Iruñean itzi du eta Gironan beste bi jokalari utzi beharko ditu harmailetan. Azken aldian deialdietatik kanpo geratu ondoren, Buñuel hasierako hamaikakoan ere izango dela aurreikusten da. Merinoren hutsune erabakigarria betetzeko hainbat aukera probatu ditu astean zehar eta, antza denez, ondorengo hamaikakoarekin irtengo da Osasuna Montiliviko berdegunera: Nauzet; Buñuel, M.Flaño, Tano, D. Garcia, J.Flaño; Manuel S, Otegui, Torres,Berenguer; Urko Vera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s