Etxean ezin dira horrelako aukerak galdu

Osasuna 0-0 Tenerife| Sadarrek du igoeraren giltza, beraz, Osasunak igoera postuetan amaitu nahi badu denboraldia, ezin ditu Teneriferen aurka bezala bi puntu ihes egiten utzi. Hasiera batean berdinketa etxean txarra izan arren, arerioen emaitzak kontuan hartuta puntu hori ez da  hain begi txarrez ikusten. Izan ere, puntu horri esker Osasunak sailkapenean bi postu egin du aurrera, bosgarreneraino. Dena den, atzetik datozenak ere gerturatu dira eta sailkapenak oso estu jarraitzen du beste astebete.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016032618594442089.jpg

Partida astun eta ezin kaxkarrago batean Osasunak bi puntu bidean utzi ditu igoerako postuen lehian. Bi taldeek partidu txarra egin zuten arren, Osasuna izan zen aukera gehien izan zuena, baina askotan bezala azken metroetan taldeari argia itzali zitzaion. Berdinketa hasiera batean txartzat eman arren, igoeragatik lehiatzen ari diren emaitzei errepratuz gero, bi postu gora egiteko balio izan du, nahiz eta atzekoek estutzen jarraitzen duten eta astetik astera sailkapenean gora behera handiak ematen dituen.

Lehenengo zatia ahazteko modukoa izan zen. Hiru atzeko erdilarirekin jokatu zuen atzera ere Osasunak, Enrike Martinek hegaletan apenas arriskurik sortu zuten Berenguer eta Oier Jarri zituen bitartean. Zelai erdi erasokorra zelairatu arren – Torres, Otegui eta De Las Cuevas- gorritxoek ez zuten ez baloiaren jabetzarik lortu ezta eraso joko arrikutsurik antolatu lehenengo zati ia osoan. Tenerifek, bitartean, defentsa sendo batekin aski zuen partida nahi zuen tokian izateko. Irletako taldeak baloiaren jabetza berea egin arren, ez zen erasora animatzen eta bazirudien oso eroso zegoela emaitza eta partidarekin.

Aldageletarako bide hartu aurretik suspertu zen zertxobait Osasuna, eta Urko Verak lehenik eta David Garciak beranduago, aukera politak izan zituzten arratsaldeko lehenengo gola izan zitekeena egiteko. Bat ez ezik, bi aukera ere izan zituen azken bost minutu horietan Barakaldoko aurrelariak; lehenengoan Tenerifeko atezainak gelditu bikain bat egin zuen eta bigarrenean atezainaren aurrean zegoela lokartu egin zen eta baloia lapurtu zioten jokalari gorritxoari.

Atsedenaldtik bueltan, partida zertxobait deskontrolatu zen. Osasuna gorago joan zen eta atzean zuloren bat edo beste utzi zuen. Tenerifek ordura arte bezala jokatzen jarraitu zuen, baloia lasai mugituz eta tarteka jokalari azkarrak erabiliz mine giteko. Atera jaurtitzea, ordea, ia ahaztuta zeukatela ematen zuen. Olavideren aldaketak freskotasuna eman zion Osasunaren eraso jokoari eta erdilari gazteak berak izan zuen beste gol aukera polit bat, baina atezainak ongi erantzun zuen. Azken minutuetan ere saiatu zen Osasuna, baina azken metroetan ez zuen ongi amaitzen jokaldia. Bi puntu galdu ziren sentsazioarekin amaitu arren, igoera postuetan amaitu du Osasunak jardunaldia.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s