Sadarrek dauka igoeraren giltza

Osasuna-Tenerife (18:00, Sadar futbol zelaia)| Pasa den jardunaldian Albaceten porrot mingarria jaso ostean, Teneriferen aurka sentsazio onak berreskuratzea bilatuko du Osasunak. Une honetan playoff postuetatik kanpo da, beraz, ezin dezake hutsik egin; ez, behintzat, goiko postuetatik gertu egoten jarraitu nahi badu. Martinen jokalariek giroa alde izango dute, aste barruan klubak egindako promozioari esker (3.000 sarrera oparitu dizkie bazkideei) Sadarreko harmailak bete egingo baitira.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

w_900x700_13123310image.jpeg

Denboraldiaren azken txanpan sartzeko geroz eta gutxiago falta den honetan, gorritxoek garbi dute: igoera lortzeko bidea Sadarren sendo aritzea da. Azken hilabeteetan taldeak sentsazio onak igorri ditu etxean jokatutako partidetan. Kanpoan, aitzitik, ez da kapaza izan Sadarren erakutsitako maila mantentzeko. Taldea bide horri garbirik gabe jardun da Iruñetik urrun, eta horrek hainbat porrot mingarri jasotzea ekarri du.  Mingarria izan zen Mirandesen aurkako lau eta hutsekoa, Lugoren aurkako bi eta hutsekoa bezalaxe. Eta zer esanik ez iragan astean Albaceteren aurka jasotako jipoia (3-1). Porrot horren ondorioz talde nafarra promozio postuetatik kanpo gelditu da, eta horrek hainbat gauza ikusarazi die gorritxoei. Horietako bat, Osasunarentzat arrakastaren (kasu honetan igoeraren) giltza Sadarrek daukala.

Hori horrela, larunbat arratsaldean gorriek behetik gorako bidea egiten ari den Tenerife hartuko dute. Martinen jokalariek Alavesen aurka emandako itxura errepikatzea bilatuko dute, hala eginda puntuek nekez egingo baitiete ihes. Nolanahi, horretarako oztopo handi bat gainditu beharko dute: Merinoren baja, hain zuzen. Albaceteren aurka Arrizabalagakoak ez zuen asmatu haztegikoa behar bezala ordezkatzen, beraz, beste formula batekin egin beharko du froga. Antza denez larunbatean Manuel zelairatuko du euskarrian, eta Roberto Torres zertxobait aurreratuago arituko litzateke. Hori zen Martinek Albaceteren aurkako partidarako buruan zeukan plana, baina andaluziarrak beroketan min hartu, eta bere ordez Mesa zelairatu behar izan zuen. Ordea, Teneriferen aurkako partidarako badirudi Huescaco jokalari ohia prest egongo dela.

Hasierako hamaikakoan sartuko diren beste bi jokalari Antonio Otegi eta Alex Berenguer dira. Lehenengoari dagokionez, azken hilabetean maila aparta eman du, eta oraindik esperientzia eta presentzia fisiko apur bat falta zaion arren, Martinek konfiantza itxua du berarengan. Alaves eta Albaceteren aurkako partidak aulkian hasi ostean, Teneriferen kontra bere kalitatea hasieratik erakusteko abagunea izango du. Berenguer, bere aldetik, ezinbesteko jokalaria da Arrizabalagakoaren planetan. Iragan astean ezin izan zuen jokatu, santzioa medio, eta taldeak bere falta izugarri somatu zuen. Tximista bezain azkarra, ezker hegaletik buruhausteak eragiten dizkio defentsa orori.

Egoera horretan, orain kontua da Martinek zer bi jokalari kenduko dituen haztegiko biak sartzeko. Nino eta Vera badirudi mantendu egingo dituela, beraz, ziur aski De las Cuevas eta defentsa bat (Albaceteren aurka bostekin aritu zen) izango dira hamaikakotik aterako direnak.

Tenerife sasoiko dator

Orain dela gutxi arte irregular antzean aritu ondoren, azken bost partiduetan itxura aparta erakutsi du Tenerifek, hiru partida irabazi eta bi berdinduta. Irabazi dituen hiru partida horietatik bi etxetik kanpo lortuak izan dira, eta ez edozein zelaitan: bata Anduvan, eta bestea Tenerife iritsi arte gotorleku garaiezina zirudien Butarquen. Horrela, emaitza on horiei esker kanariarrak gorritxoengandik bost puntura kokatu dira. Pep Lluis Martirenak moralez gainezka daude, eta Sadarrera hiru puntuak lortzeko asmo irmoarekin iritsiko dira. Garaipena lortuz gero, promozio postuetan sartzeko hautagai bilakatuko lirateke, beraz, Osasunaren aurkakoa neurketa erabakigarria da eurentzat.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s