Igoera zuzeneko postuetan sartzeko aukera

Albacete-Osasuna (18.00)| Alavesi irabazi eta gero aurrera pausu handia eman du Osasunak. Izan ere, talde gorritxoa bigarren postutik hiru puntura baino ez dago orain Oviedorekin berdinduta. Gainetik zituen sailkatuekiko aldea murriztu arren, atzetik datozenek ez dute hutsik egin eta zazpigarren sailkatua puntu bakar batera baino ez dago. Dena den, positiboena Osasunak duela ez hain gutxi bizi zuen bolada txarrarekin moztea izan da eta garaipenaren bidea aurkitzea. Gaurko partida aukera paregabea da aurretik dituen hiru sailkatuei estutzen jarraitu eta zazpigarren sailkatuarekiko aldea, gutxienez, mantentzeko denboraldia amaitzeko hamahiru jardunaldi geratzen direnean.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2015101721271247174.jpg

Luzea da bidea oraindik; hamahiru jardunaldi jokatzeko eta 39 puntu jokoan liga erregularra amaitzeko. Denboraldian zehar taldearen jokoak gora behera handiak izan dituen arren, lehenengo 29 jardunaldietatik bitan baino ez da talde nafarra lehenengo sei postuetatik kanpo egon. Azken jardunaldien ondoren, badirudi Osasunak moztu duela bere bolada txarrarekin eta, denboraldi hasierako Osasuna berbera ez bada ere, taldea errekuperatu dela ematen du.

Bidea luzea izanagatik ere, Osasuna ezin da deskuidatu. Igoeragatik borrokatzeko ongi posizionatuta badago ere, esan bezala zazpigarren sailkatuarekiko aldea puntu batekoa baino ez da. Alavesen aurka erakutsitako nagusitasuna berresteko aukera paregabea da gaurkoa, denboraldi txarra egiten ari den Alabacete ahul baten aurka. Goran jarraitzeko irabazi behar diren neurketa horiek, azken finean. Gaurko partida irabazteak garrantzi handia du sailkapenaren aldetik, baina moralki ere oso garratzitsua da; berriro ere bi garaipen kateatzeko gai izango zelako Osasuna eta goiko taldeei ere izugarrizko presioa sartuko zielako. Leganes hurrun xamar dagoen arren, ordu berean jokatzen duen Alavesekin berdintzeko aukera ere emango liokelako Osasunari gaurko garaipenak arabarrek Lugorekin galduko balu. Ezin baita ahaztu zer nolako aldea dagoen bigarren geratzetik hirugarren geratzera.

Aurkariaren krisiak beti aprobetxatu behar dira eta Alabacete krisi luze eta goro batean murgildurik dator. Jaitsiera postuetan dauden taldeak arriskutsuak dira, sailkapenaren erdian dauden taldeak baino arriskutsuagoak askotan, kalitateagatik baino egoeraren estutasunak bultzatuta. Hori horrela, Osasunak erakutsi behar du talde serioa dela eta goran jarraitu nahi badu horrelako taldeak garaitzeko gai dela, etxean zein etxetik kanpo. Sadarren kostata irabazi zuen Osasunak Albaceteren aurkako neurketa. Partida orekatua izan zen non Ninoren zertzelada batek eta Nauze atezainaren bizpahiru gelditu onek partida gorritxoen alde desorekatu zuten. Partidaren fase askotan Albacete baloiaren jabetza izan zue, zelai erdi indartsu batekin, Osasunak eraginkortasunez irabazi zuen bitartean, sortu zuen aukera gutxi horietako bat sareetara bidaliz eta partid aona egin gabe.

Enrike Martin Monreal Osasunako entrenatzaileak anbizioa ikusi nahi dio taldeari Alabaceteren aurkako lehian. Arrizabalagao entrenatzaileak esan zuen ezin zutela emaitzarein espelkulatu, hamahiru final geratzen zaizkiela eta ezin dutela atzera begiratu. Momentu garrantzitsu baten aurrean daudela eta txapeketako azken zati honi begira hiru puntu gehiago lortzea oso garrantzitsua dela .

Merinoren hutsunea

Buruhautse handiak izango ditu Enrike Martinek hamaikakoa egituratzeko orduan. Miguel Flaño berreskuratu arren, eta Unai Garciaren baja kontuan hartu gabe, hiru jokalari titular ez dituelako erabilgarri izango Albaceteren aurka: Oier, Berenguer eta batez ere Mikel Merino. Lehenengo bi jokalarien hutsunea betetzea errazago dauka gorritxoen entrenatzaileak, baina denboraldian Merino ordezkatu duten jokalariek ez dute mailarik eman. Manolini badirudi Maikel Mesak aurrea hartu diola hutsune hori betetzeko lehian eta Oier eta Brenguerren ordezkoak argi daudela ematen du: Miguel Flaño eta Matej Pucko. Gauzak horrela ondorengo hamaikakoa espero da: Nauzet; J.Flaño, Miguel Flaño, Tano, David Garcia, Pucko; Mesa, R.Torres, De Las Cuevas; Nino eta Urko Vera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s