Goiko postuei eusteko unea

Lugo-Osasuna| Kordoban joko ona berreskuratu eta hiru puntuak lortu ondoren, lehenengo sei postuetara bueltatu da Osasuna. Denboraldia amaitu arte postu horiei eusteko erronka dauka talde nafarrak orain, eta bereziki Sadarren jokoan egongo diren puntuak garrantzitsuak badira ere, etxetik kanpo irabazteaz ere ezin dira ahaztu gorritxoak. Lugoren kontrako partidako aldaketa bakarra aurreikusten da, Miguel Flañok, txartelak direla eta, ezin izango baitu datozen bi neurketetan parte hartu.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2015100619481162688.jpg

Denboraldia amaitzeko hamabost neurketa geratzen direnean, igoeragatik borrokatzeko ongi kokatuta dago Osasuna. Taldearen jokoak gorabehera asko izan dituen arren, 28 jardunaldi horietatik bi baino ez ditu eman promozio zein igoera zuzeneko postuetatik kanpo. Kordobaren aurkako partidaren aurreko bi asteak, hain zuzen. Hamabost neurketa asko badira ere, gora begiratzeko momentua da, eta Osasunak era batera edo bestera lehenengo sei postu horietan iraun behar duela  esateko unea. Lugoren aurkako partidan beste pausu bat aurrera emateko momentu aproposa dela esan du Enrike Martin Monreal Osasunako entrenatzaileak: ” Beste kolpe bat eman eta ilusioa mantentzea dagokigu”.

Etxean, Sadarren, jokatuko diren norgehiagokak dira bereziki garrantzitsuak Arrizabalagako entrenatzailearentzat. Dena den, kanpoan puntuak ateratzea beharrezkoa dela esan beharrik ere ez dago. Postu horietan mantentzeko beharrezkoak diren lehenengo hiru puntuak Lugorekin lehiatu beharko ditu Osasunak Anxo Carro futbol zelaian, gaur arratsaldeko 20:15tik aurrera. Galiziako taldeak jokatu dituen azken bi neurketak galdu ditu, Zaragoza eta Leganesen aurka, hurrenez hurren. Azken garaipena Otsailaren 13an eskuratu zuen Almeriari huts eta bi irabazita. Azken bi jardunaldietan goiko taldeen trenak ere ihes egin diola dirudi; 14. postuan daude 36 punturekin Cordoba seigarren sailkatuak 43 puntu dituen bitartean.

Momentuotan, beraz, esan daiteke Galiziako taldea ez dagoela ez gora ez behera begira, jaitsiera postuetako lehenengo taldearekiko distantzia hamar puntukoa baita. Akaso txapelketaren tentsio puntu hori galdu izana baliatu nahiko du izugarrizko borrokan jarraitzen duen Osasunak. Hala eta guztiz ere, partidaren aurre-analisia egiterako orduan ezin da ahaztu Lugok berriki entrenatzailez aldatu duela. Luis Millak taldea utzi zuen eta Jose Duran jubeniletako entrenatzaileak hartu du taldearen ardura. Duranek azken bi partidetan zuzendu du Galiziako taldea, eta iritsi bezain pronto azaldu zuenez, Millaren lanari jarraipena ematea zuen buruan. Gauzak horrela, eta entrenatzaile bakoitza ezberdinela dela kontuan hartuta, badirudi, Iruñean jokatu zuen Lugoren oso antzekoa den taldea aurkituko du Osasunak Anxo Carron.

Sadarren, urriaren 15ean jokatu zen neurketan sekulako astindua eman zion Osasunak kanpoko taldeari eta neurketa lau eta hutseko emaitzarekin amaitu zen. Lugok bikain ekin zion partidari eta ez zirudien gol asko ikusiko zirenik neurketan. Alta, neurketako ordu laurdena igaro   bezain pronto Osasunak lehenengoa egin zuen penali bidez. Bigarrena 37. minutuan iritsi zen, eta bi minutu beranduago, penalti puntutik berriz ere, arratsaldeko hirugarrena. Roberto Torresen hat-tricka izan zen eta laugarrena Ninok egin zuen. Hala ere, aipatu behar da 37. minututik aurrera Lugo jokalari bat gutxiagorekin gelditu zela eta horrek asko baldintzatu zuela neurketa.

Joko erasokorra egiten duten bi taldeen arteko neurketa dotorea espero du gaur Enrike Martinek, ate aurreko efikaziak berebiziko garrantzia izango duela ere uste du. Jose Duranen taldearen eskemari dagokionez, 1-4-1-4-1 batekin edo 1-4-4-2ko eskemarekin jokatuko duen zalantzan dago. Bitartean, badirudi Enrike Martinek ikusi duela lau defentsarekin jokatuta taldea hobeto erantzuten ari dela eta ez da eskemari dagokionez aldaketarik aurreikusten.

Behartutako aldaketa

Miguel Flaño behartuta atera beharko du hamaikakotik Osasunako entrenatzaileak. Izan ere, Cordobaren aurka hamargarren txartela ikusi zuen Noaingoak. Hori gutxi ez balitz, Miguel Flañok Mirandaren aurka jasotako txartel gorria errekurritu zuen Osasunak eta RFEF-k kautelarra eman zion. Aitzitik, TAD-ek, Kirol epaitegi goenak, kautelarra bertan behera utzi eta Miguel Flañori beste neurketa bateko zigorra ezarri dio. Hutsune hori betetzeko gripe batetik errekuperatu den Unai Garcia eta Tano Bonninekin egin ditu probak Enrik Martinek eta, antza denez, atzelari nafarra izango da hasierako hamaikakoan. Gauzak horrela ondorengo hamaikakoa aurreikusten da: Nauzet; Oier, Unai Garcia, David Garvia, J.Flaño; Merino, Otegui, Torres; Pucko, Berenguer eta Urko Vera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s