Promozio postuera bueltatu nahi du Osasunak

Osasuna-Zaragoza| Bigarren mailako 25. jardunaldian erori zen Osasuna lehenengo mailara igotzeko aukera ematen duten lehenengo sei postuetatik. Lidertzatik erori eta asteak  aurrera joan ahala pixkanaka postuak atzera egiten joan da Enrike Martinen taldea. Leganesen aurka galdu ostean eta  26.jardunaldian jokatu diren partida batzuk kontuan hartuta, zortzigarren postura jaitsi eta lehia izugarri estutu da. Promozio postu horietara bueltatzeko behetik gora datorren Zaragoza garaitu beharko du talde gorritxoak gaur 19:15etan Sadar futbol zelaian.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_ONI0014_8d7d3561.jpg

Promozio postuetatik lehen aldiz erori zen Osasuna Butarken bi eta huts galdu ostean. Dena den, oraindik jardunaldi asko geratzen dira txapelketa amaitzeko eta seigarren postua puntu bakar batera baino ez dauka talde nafarrak partida bat gutxiagorekin. Izan ere, jada lehenengo zazpi sailkatutetako sei taldek -Oviedo falta da jokatzeko- jokatu dute bere 26.jardunaldiko neurketa. Zaragozari irabazi ezkero, Nasticekin berdinduko luke Osasunak 42 punturekin bosgarren postuan. Aitzitik, 12.sailkatuarekiko aldea oso eskasa da, Lugo hiru puntura baino ez dagoelako. Horrek zer esan nahi du, hil ala biziko partida izan gabe, gaurkoa garrantzi handiko neurketa dela.

Zaragozaren aurkako “derbia” dute gaur gorritxoek  Sadarren. Arestian aipatu bezala, oraindik ezin daiteke esan hil ala biziko norgehiagoka denik. Hala ere, Zaragoza sailkapeneko 10. postuan dago eta gaurko partida irabazi ezkero Osasuna baino puntu bat gehiagorekin jarriko litzateke Aragoiko taldea. Butarken deja vu bat bizitzetik dator Osasuna; aurkari zuzenen aurka etxetik irabazteko ezintasuna behin eta berriro errepikatzen ari da aurten. Mendizorrotzan, Toralinen, Butarken eta Anduvan huts egin du Osasunak. Bien bitartean, Zaragoza goitik behera datorren taldea da. Denboraldi hasieran gogotik sufritu zuen eta sailkapenean espero baino askoz ere beherago zegoen. Entrenatzaile aldaketak eta neguko merkatuan egindako fitxaketek badirudi taldearen noranzkoa aldatu dutela eta pixkanaka egin den inbertsioa bere fruituak ematen ari da.

Neguko merkatuan gehien mugitu den taldeetariko bat izan baita Zaragoza. Ranko Popovicen postua Lluis Carrerasek hartu zuen eta hainbat fitxaketa egin ditu taldea bere nahietara egokitzeko. Esaterako, Lanzarote, Javi Ros edo Bartzelona B-ko Dongou aurrelaria fitxatu ditu, kalitatezko fitxaketak den-denak. Azken bi jardunaldietan, gainera, bi aurkari zuzenei irabazteko gai izan da Zaragoza; etxetik kanpo beste bat den Leganesi irabazi zion eta, ondoren, Arcangel futbol zelaian Kordoba ere mendean hartu zuen.

Lehenengo itzulian Romaredan jokatutako partidari dagokionez, Osasunak huts eta bat irabazi zuen Roberto Torresen gol dotore bati esker. Partida eroa izan zen zenbait faseetan eta bi taldeek ez zuten asmatu neurketaren kontrola eramaten. Osasunak ofizio handiz jokatu zuen baina Zaragozak ere bi gol abagune garbi huts egin zituen: Nauzetek geldiketa bikaina egin zion Ortuñori eta Unai Garciak baloi bat atepetik ere atera zuen. Hegaletatik egin zuen bereziki min Zaragozak Pedro eta Freddy Hinestrozaren abiadurari esker. Gaurko partidarako baina, Hinestroza zigortuta dago eta Lanzarotek jokatuko duela dirudi.

Merinorekin baina Torres gabe

Bi partidako zigorra bete ostean Mikel Merino hamaikakora itzuliko da Zaragozaren aurka. Jokalariak ez ezik, eskema eta sistema ere aldatuko omen ditu Enrike Martin Monrealek; 1- 5-3-2 batekin jokatzetik 1-4-2-3-1 batekin jokatzera pasako da talde nafarra hasiera batean. Zirutasun osoz hamaikakoan egongo  ez dena Roberto Torres izango da Arrekoa ez baita osatu belaunean dituen arazoetatik. Nafarroako 18 urtez azpiko selekzioak Antonio Otegui deialditik atera ondoren badirudi ondorengo hamaikakoarekin aterako dela Osasuna gaur berdegunera: Nauzet; Oier, Unai Garcia, Miguel Flaño, Javier Flaño; Otegui, Merino; Kodro, Olavide; Nino eta Urko Vera. Dena den, David Garciak ere Unairen postuan jokatu dezake. Hala ere, inkognita handiena Ninorena da; puntaerdian arituko da edo Urko Verarekin batera aurrealdean jokatuko ote du.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s