Bigarren postua, eskura

Osasuna-Almeria| Anduvako porrota ahaztu eta burua altxatu nahi dute gaur Osasunako jokalariek. Mirandan emandako itxura zalen buruetatik ezabatu eta bigarren postua lortzea dute buruan Enrike Martinen mutilek. Izan ere, Leganesen porrotaren eta Oviedoren berdinketaren ostean bi puntutara baino ez dago igoera zuzena.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

mg_6210.jpg_20150906211846_3075_1.jpg

Pasa den astean Anduvan (4-0) sekulako jipoia jaso bazuen ere, igoera zuzena hortxe dauka denboraldi bikaina egiten ari den Osasunak. Anduvan gertatu zen guztia ahaztu, eta bide batez, berriro ere lehenengo mailara igoera zuzena ematen duten postuetan sartzeko aukera dute gorritxoek. Gorritxoek ezin dute aukera hau ihes egiten, bi aurkari zuzenek jardunaldi berdinean estropezu egitea ez baita normala izaten, bigarren maila izan arren. Anduvako partidak, gainera, albiste txar mordoa agerian utzi zituen. Ez soilik jokoari edo emaitzari dagokionez, Mikel Merino eta Miguel Flaño galduko baititu Enrike Martin Monrealek gaurko neurketarako.

Arestian aipatu bezala, bi puntura baino ez dauka egun Osasunak bigarren postua. Sailkapenari bistaizo azkar bat emanez, momentuotan bosgarren postuan dago talde nafarra. Bere gainetik ditu, Kordoba, Oviedo, Leganes eta Alaves liderra. Gaineytik dituen lau talde horietatik bik jada jokatu dute (Albazete 2-2 Oviedo eta Zaragoza 1-0 Leganes). Jokatzeko geratzen diren bi taldeei dagokionez, Alavesek Llagosteraren aurkako neurketa du eta Kordobak Alcorconen kontra jokatuko du.

Postu horietatik urrun, oso urrun dago Gorositoren Almeria. Lehenengo mailatik iaz jaitsi arren, andaluziarrak iazko Osasunaren tankera hartzen dira. Hogeigarren postuan daude 21 punturekin denboraldian lau partida soilik irabazita. Lehenengo itzulian Juegos del Mediterraneo futbol zelain jokatutako neurkean, baina, etxekoak garaile bi eta bat. Denboraldiko lehen porrota izan zen Almeriaren aurkakoa gorritxoentzat. Joko aldetik partida ona egin zuten Enrike Martinen jokalariek, eta partidan aurretik joan arren, almeriak berdinketaren gola ez ezik garaipena ere eskuratu zuen Pozok luzapenean egindako gol dotore bati esker.

Bost aldaketa

Anduvako neurketaren ostean Enrike Martinek hamaikakoan bost aldaketa egitea espero da. Bi Miguel Flaño eta Mikel Merionen txartel gorriek behartuta egin beharko ditu gorritxoen entrenatzaileak. Astean landutakoari kasu eginez, Tanok eta Maikel Mesak beteko dute hutsune hori. Hortaz aparte, Nino eta Javier Flaño ere hamaikakora itzuliko dira pasa den astean zigorra bete ostean.Alex Berenguer eta Buñuelen lekuan jokatuko dute. Amaitzeko, Urko Verak hasieratik joka dezakeela ematen du Kenan Kodroren ordez.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s