Zaleak bikain, taldea desitxuratuta

Mirandes 4-0| Sekulako astindua hartu zuen Osasunak partida Anduva futbol zelaian, partida ezin pobreago bat egin ostean. Taldeari intentsitatea falta izan zitzaion eta momentu batzuetan berdinketarekin espekulatu zuen. Mirandesen lehenengo bi golak penalti puntutik iritsi ziren eta epaileak Miguel Flaño eta Mikel Merino ere egotzi zituen. Bi jokalari gehiagorekin aise jokatu zuen etxeko taldeak. Mirandesen lau goletik hiru jokalari nafarrek sartu zituzten; Eguarasek bi eta Nestor Salinasek beste bat.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

caevwsrweai7uwq.jpg-large_2990_1

Azterketa garrantzitsua zeukan Enrike Martin Monrealen Osasunak Mirandesen aurka Anduva futbol zelaian. Igoeragatik borrokatu nahi duen talde batek etxetik kanpo ere irabazten jakin behar duelako, eta Mirandes bigarren mailako talde lehiakor eta gogorrenetariko bat delako aurten. Kale egin zuen Osasunak, eta nola gainera. Taldea erabat desitxuratuta ikusi zuten Miranda de Ebrora hurbildu ziren mila lagunek. Zaleen jarrera bikaina  izan zen beti bezela, taldea, ordea, zaleen mailatik oso behera egon zen berdegunean.

Ikusitakoa ikusita Mirandesek soilik irabaz zezakeen atzo arratsaldeko partida. Taldea hasieratik kamuts ibili zelako jokoan eta Mirandakoek martxa bat gehiago zutela ematen zuelako. Intentsitatea ez ezik, taldeari beste lehengai asko falta izan zitzaizkion, gutxienez, partida lehiatzeko. Bigarren zatiko bi penaltiek eta Miguel Flaño eta Mikel Merinoren txartel gorriek ikusita zegoen porrota mingarriagoa baino ez zuten egin. Porrota lehenengo zaitik aurreikusten zelako eta Mirandesek lehenago edo beranduago markagailuan abantaila lortu zuela ia argi zegoelako, futbola beti justua ez izan arren. Dena den, bigarren zatira arte “iraun” zuen Osasunak.

Lehenengo zatian Osasunak luzean jokatu zituen izan zituen baloi guztiak. Ez da harritzekoa,  neurketa osoan hiru pase egiteko gai izan ez zirela kontuan hartuta. Mirandes gainetik pasatu zitzaion Osasunari lehenengo zatian, jokatzeko, baloiak eta partida lehiatzeko gogoei dagokionez. Fisikoki ere Osasuna baino puntu bat zegoela ematen zuen etxeko taldeak. Aitzitik, golerako bidea ez zuen aurkitu Carlos Terrazasen taldeak. Lehenengo zatian ez behintzat. Hegaletako jokalariak, Sangalli eta Alex Garcia, sastakai modura aritu ziren; ondoko marra etengabe zapaldu eta errematatzailerik aurkitu ez zuten erdiraketa mordoa egin zituzten.

Azken 15 minutuetara arte apenas gerturatu zen talde nafarra Raulen atera ingurura. Kodro ez zen iritsi Oierren erdiraketa batera eta Roberto Torresen jaurtiketa batek ez zuen ia arriskurik sortu. Hori izan zen Osasunako eraso produkziotik aipatu daitezkeen bi jokaldi arriskutsuenak, arriskutsuak deitzea zilegi bada. Gauzak horrela, nola edo hala, Osasunak lehenengo zatiari eutsi zion.

Bigarrenean, baten merituagatik eta bestearen demerituagatik, neurketa etxeko taldearen alde dekantatu zen. Atsedenalditik bueltatu bezain pronto izan zen, gainera. Bigarren zatiko seigarren minutua bete gabe zela, Eguaras nafarraren burukadak Unai Garciaren besoan jo zuen Osasunaren arearen barruan. Eguarasek berak jaurti zuen penaltia, eta ez zuen huts egin. Justiziaren gola izan zen. Bigarrena ere penalti puntutik eskuratu zuen Eguarasek, lehenengoa baino hamalau minutu beranduago: txartel hori bat zuen Miguel Flañok Alex Garcia lurrera bota zuen. Arratsaldeko bigarren penaltia eta, aldi berean, erdiko atzelariarentzat bigarren txartel horia Osasunarekin jokatzen zuen 300. neurketan. Ekaitza hasteko zegoen oraindik Anduvan Eguarasek arratsaldeko bigarrena egin zuenean. Jokalari bat gutxiagorekin zelaian, Enrike Martinek atzean hiru jokalarirekin jokatzeko erabakia hartu behar izan zuen, taldea erabat apurtzez amaitu zuena. Dena den, Olavidek taldea berriro ere partidan sartzeko aukera izan zuen. Seinale faltsu bat baino ez zen izan. Nestor Salinasen eta Abdon Pratsen golek porrota astindu bilakatu zuten.

Jokalariak epailearekin kexu

Mikel Merinok epaileari “oso txarra zara “hiru aldiz errepikatzeagatik ikusi zuen txartel gorria, edo neurketako aktank horrela biltzen du behintzat. Borussia Dortmundek desio duen jokalariak adierazi zuen jokaldia protestatu zuela, baina ez ziola epaileari halakorik esan eta ez zuela ondo ulertzen txartel gorri horren arrazoia. Ez zen epailearekin kexu azaldu zen jokalari bakarra izan. Roberto Torresek “epaileak partida bota digu” adierazi zuen neurketa amaitu bezain pronto. Enrike Martin, bitartean, ez zen epailaren lanaren inguruan mintzatu.

Porrot honekin bi postu atzera egin du Osasunak sailkapenean eta ezin izan ditu Oviedoren berdinketa eta Kordobaren porrota baliatu sailkapenean pausu bat gehiago emateko. Zazpigarren sailkatua, orain, puntu eskas batera baino ez dago. Hurrengo partida irabazten konponduko omen da Mirandako porrota Roberto Torresen ustez. Lan asko egin beharko du astean Enrike Martinek itxuraldaketa guztiz gauzatu dadin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s