Indar Gorriko 18 lagun atxilotu dituzte, talde kriminaleko kide izatea egotzita

Efe-k zabaldu duenez, operazioa ez da taldearen kontrakoa izan, zenbait kideren aurkakoa baizik. Atxiloketak Iruñean, Altsasun eta Irunberrin egin dituzte. Indar Gorrik euren aurkako “razzia poliziala” salatu, eta asanblada-informatiboa deitu du 19:30erako. 

jarraia119163.jpg

Guardia Zibila eta Espainiako Polizia Indar Gorriren egoitzan. (Arg: Argazki Press)

Indar Gorriko 18 kide atxilotu dituzte Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, astelehen goizean egindako polizia operazioan.  Atxilotuei talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete. Ikerketa iturrien arabera, operazioa ez da taldearen aurkakoa, ustez “lesio delituak” egin dituen “gutxiengo biolento” baten aurkakoa baizik.

Atxiloketak Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko Fermin Otamendi epaileak agindu ditu. Horrekin batera, ekinbideak sekretupean egitea ezarri du. Ahotsa.info-k argitaratu duenez, atxiloketak Iruñean, Altsasun eta Irunberrin egin dituzte. Atzituetako batzuk Iruñeko “Chinchilla jenerala” kalean dagoen Poliziaren egoitzara eraman dituzte, eta beste batzuk Guardia Zibilak Galizia etorbidean duen komandantziara. Datozen orduetan pasako dira epailearen aurretik, eta deklarazioa asteartean egitea aurreikusten da.

Horrez gain, taldeak Iruñean duen lokala miatzen aritu da polizia. Efe-ren arabera, atxilotuek ezker abertzalearen inguruarekin lotura dutela eta zenbait manifestaziotan “terrorismoa goratu” zutela frogatu nahi du epaileak.

Indar Gorrik “razzia poliziala” salatu du

Osasunako zale taldeak Facebook bidez salatu duenez, astelehen goizeko operazioa euren aurkako “razzia poliziala” izan da. Aurreratu dute asanblada informatiboa egingo dutela 19:30etan, Nabarreria plazan.

Polizia operazioa Hego Harmailako egoera gori-gori dela gauzatu dute. Bertako zaleak oso kexu dira pairatzen ari diren jazarpen eta babesgabetasun egoeragatik. Euren esanetan, zelaira sartu aurretik katxeatu egiten dituzte, eta askotan modu txarrean tratatu eta ikurrak kentzen dizkiete. Iragan denboraldiaz geroztik makina bat protesta egin dituzte, egoerarekiko haserrea plazaratzeko. Azkena duela astebete Sadarren jokatu zen partidan, Indar Gorriko kideek harmaila hutsik utzi zutenean.

Joan zen astean bilera egin zuten klubeko zuzendaritzk eta Indar Gorrik, irtenbide bat lortzen saiatzeko. Ostegun honetan bigarren bilera zuten egitekoa, baina ikusteko dago asteleheneko atxiloketen ostean zer jarrera hartuko duen zale taldeak.

Elkartasun oldea sare sozialetan

Atxiloketen berri jakin eta berehala Indar Gorriren aldeko babes mezuak etengabeak izan dira sare sozialetan. #IndargorriAurrera traola trendign topic izan da Twitterren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s