Osasunak 15,9 milioi eurotara iristen diren ordainketa irregularrak salatu ditu auditoretzan

Osasunako zuzendaritzak 2004tik 2013ra bitartean egindako 15,9milioi euroko gastu irregularrak salatu ditu Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion auditoretzan. Patxi Izco eta Miguel Archanco presidente ohien kudeaketa garaiekin bat egiten dute beraz ordainketa irregular horiek guztiek.

Taxoareko Hitza

sabalza-rp-presidente.jpg

Luis Sabalza Osasunako presidenteak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion auditoretzaren harira. Osasunaren zorraren berregituratzeko bi baldintzetako bat zen auditoretza bat egitea; bestea, bideragarritasun plan bat aurkeztea. Miguel Ezkurdia klubeko abokatuarekin eta Iñaki Larrañeta auditoretzaren egilearekin batera eman ditu  presidenteak auditoretzaren xehetasun guztiak.

Auditoretzan justifikatu gabeko 15,9 miloi euroko ordainkatetak salatu dituztela  esan du Sabalzak, 2004-2014 bitarteko kudeaketa garaiei dagokizkien irregulartasunak direla nabarmenduz; hots, Patxi Izco eta Miguel Archanco presidente ziren garaietan egindakoak. Salatu den zifra horretatik, 10,2 milioi euro hartzaile ezezagunei egindako transferentzia edo ordainketei dagozkie. Gainontzeko 5,7 milioiak, elkarte pantaila ezberdinei eginikoak.  Hori gutxi ez balitz,  Ezkurdia klubeko abokatuak jakinarazi du soilik legalki frogatu daitezkeen ordainketen kontra egin dutela eta desfase totala 30 milloi eurotara iritsi daitekeela.

Osasunako presidenteak esan du 2004tik 2014ra bitartean, “errealitatearekin bat ez zetozen” kontuak eraman zituela klubak: “17 milioi euroko mozkinak aurkeztu zituzten, klubak benetan 44 milioi euroko galerak zituenean”. Gaizki sentitzen zela esan du Sabalzak, eta nahiz eta auditoretzan argi zuen klubaren egoera ekonomiko txarar agerian geratuko zela, ez zuen uste hain datu txarrekin aurkituko zenik. Bereziki auditoretzak azaleratu eta oraindik preskribatu ez duen 6 milioi euroko zor batek kezkatzen du Sabalza:” egoera benetan nolakoa den ezagutzen dugunean zor horren inguruan hitz egin beharko dugu Nafarroako Ogasunarekin”.  Sabalzak ere “oso minduta” dagoela esan du, beste behin Osasunaren izena eta sentimendua ezbaian eta auzitegietan jartzen direlako.

Advertisements

One thought on “Osasunak 15,9 milioi eurotara iristen diren ordainketa irregularrak salatu ditu auditoretzan

  1. Pingback-a: Zer demonio ari da gertatzen Sadar aldean? | Slump doktorearen zaintiratua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s