Etxean berriro irabazteko grinarekin

Osasuna-Llagostera|Bigarren itzuliari ekingo dio Osasunak gaur Sadar Futbol zelaian(17:00/Canal+2). Lehenengo itzulia laugarren postuan amaitu ondoren, igoerarengatik borrokatu nahi du bigarrengoan talde nafarrak. Goiko postuetan jarraitu nahi badute gorritxoek Llagosteraren aurkako partida irabazi eta etxean jokatutako azken neurketetako bolada txarrarekin moztu beharko dute gaur arratsaldean.

Iñaki Berastegi Goikoetxea(@IBerastegi)

_LigaAdelanteUDLl18160073_0b48dfb6

Lehenengo jardunaldiko irudia Palamos futbol zelaian

 

Sadarren jokatutako azken lau partidetan ezin izan du Osasunak garaipenik lortu; hiru berdinketa eta Alcorconen aurkako porrota. Dena den, etxetik kanpo lortutako emaitza onek taldea promozio postuetan mantendu dute. Igoerarekin amets egin nahi duenak, jaitsiera postuak ekidin nahi dituenaren antzera, ordea, etxean ezin du hutsik egin. Leganesek atzo irabazi ostean talde nafarrari aurre hartu dio sailkapenean Oviedok berdindu zuen bitartean. Gauzak horrela, gaur irabazi ezkero, Osasunak hirugarren postura egingo luke jauzia Leganes eta Oviedo gaindituz. Arerio aproposen bat egotekotan Llagostera izan daiteke, azken aurreko sailkatua eta etxetik kanpo garaipenik lortu ez duen taldea baita.

Asteburu honetan ere Sadarren jokatuko du Osasunak. Oviedoren aurka gola bakarrik falta izan zitzaion Enrike Martinen taldeari pasa den asteko neurketan. Ongi jokatzeaz gain gol aukera dezente ere sortu zituen. Asmatzea falta, ordea. Taldeari nabari zaio golak egiteko zaitasunak dituela, ez duelako aurrelari goleatzaile peto petorik eta Ninok orain beste paper bat jokatzen duelako taldean. Horregatik ekarri da hein batean Urko Vera, iaz Mirandesen 17 gol ligan eta errege kopan hat-trick bat egin ondoren. Oviedoren kontra ez ezik, Nasticen eta Bilbao Athleticken kontra ere antzera gertatu zitzaion talde nafarrari. Alegia, joko ona eta gol aukerak bai, baina garaipenik ez.

Esan bezala, Llagosteraren aurkako partidua jokatuko du arratsaldean Osasunak Sadarren. Oriol Alsinak zuzentzen duen taldea azken aurreko postuan dago 17 punturekin eta azken sei partidetan ez du garaipenik lortu. Hori ez ezik, etxetik kanpo garaipena ezagutu gabe jarraitzen dute. Talde kataluniarrean badakite, bigarren mailari eusteko, bigarren itzulian orain arteko lortutako puntuen bikoitza lortu beharko dutela. Bigarren itzuliko 21 jardunaldietan, hamar garaipen behar dituztela ere esan du aste barruan Llagosterako bigarren entrenatzaileak. Gaurko partida are zailagoa izango da kataluniarrentzat, erizaindegia leporaino dutelako; zazpi jokalariren baja izango du Oriol Alsinak  gaurko partidarako.

Atzera begiratu ezkero, urrun geratzen da lehenengo jardunaldian Palamosen Llagosteraren aurkako neurketa. Huts eta bi irabazi zuen Osasunak Pucko eta Roberto Torresen golei esker. Lehenengo jardunaldi hartan taldeaki ilusioa piztu zuen denboraldi ahaztezin batetik zetozen zaleei. Defentsan sendo eta erasoan oldarkor, baloiaren jabetzearekin min eginez. Bitartean, Llagosterak kontraerasora jokatu nahi izan zuen, defentsa sendo lan egin eta gorritxoen hutsuneak baliatu oldarkor jokatzeko abiadura baliatuz. Bigarren zatian ongi jokatzeaz gainera bi gol eta denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu zuen Osasunak etxetik kanpo.

Nino Kodrorekin batera

Bi aldaketa baino ez dira aurreikusten Oviedoren kontra zelairatutako hamaikakoarekin alderatuta: Nino eta Olavide, Berenguer eta Jose Garciaren ordez. Merinok astean zehar entrenamenduren batean huts egin bazuen ere, badirudi jokatzeko moduan dagoela eta hasieratik zelairatuko duela Enrike Martinek. Gauzak horrela ondorengo hamaikakoa espero da: Nauzet; Oier, M.Flaño, David Garcia, Unai Garcia, J.Flaño, Merino, Olavide, R.Torres, Nino eta Kodro.

Lotiesekin kontratua eten bazuen ere, transferrarekin arazoak zirela eta, Urko Vera ezin izan zuen inskribitu neurketa honetarako Osasunak. Bien bitartean, Adrian Cruzekin kontratua eteko lanean jarraitzen du  talde nafarrak. Gauzak horrela, 20 jokalari sartu zituen Enrike Martinek aurre-deialdian, eta horietatik bik neurketa harmailetatik ikusi beharko dute.  Etxeko bolada txarrarekin amaitu eta hirugarren posturaino jauzia egiteko aukera paregabea du Osasunak gaur, eta Enrike Martinek adierazi bezala, ilusioa mantentzea da euren lana.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s