Suspertzeko momentu egokia

Numantzia-Osasuna| Roberto Torresek eta Oierrek zigorra beteko du Numantziaren aurkako partidan.

Bilbao Athletic azken aurreko sailkatuaren aurka berdindu ostean, burua altxatu behar du Osasunak. Zurigorrien aurka susperraldi txiki bat izan zuen Osasunak eta neurketa irabazteko merezimenduak egin zituen. Susperraldia, baina, ez zen borobila izan. Bihar, Los Pajaritos futbol zelaian, Numantziaren aurka suspertzeko momentu egokia da. Izan ere, Urtarrilaren 2an jokatuko du Osasunak ligako hurrengo jardunaldia. Gabonetara promozio postu horietan iritsiko balitz, balorazio positiboa eign beharko litzateke.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

PARTIDO

Numantzia-Osasuna (2014/15)

Gabonetako etenaren aurretik jokatzeko jardunaldi bakarra geratzen da Bigarren mailan. Sailkapeneko bosgarren postuan, igoerako promozio postuetan, dago Osasuna 27 punturekin. Etenaldi honetara lehenengo bi postuetan amaitzeko helburuak ihes egin ondoren beste helburu bat markatuta du Osasunak: promozio postuei eustea Urtarrilaren 2an liga itzuli arte. Arerio egokia eman arren, berdindu egin zuen Osasunak, Sadarren, Bilbao Athletic azken sailaktuaren aurka. Garaipena merezi arren, aurkariak baino gol gehiago sartu gabe ezin daitezke hiru puntuak lortu.

Susperraldi txiki bat bizi izan zuen Osasunak akzne jardunaldi horretan. Irabazteko nahikoa, hala ere, izan ez zena. Emaitza txarrak lortu ondoren, bereziki Ponferradako hiru eta hutsekoa, partida irabaztera atera zen Osasuna Sadarren. Bilbao Athletick, asko egin gabe, aurretik jarri zen lehenengo zatia bukatzerako; Unai Lopezek gol dotorea sartu zuen. Modu guztietara saiatu zen Osasuna Alex Remiro atezain nafarraren atea zulatzen, baina bikain aritu zen zurigorrien hamahirugarren zenbakia. Zugorrien hutsegite batean Roberto Torresek egin zuen berdinketa eta Matej Puckok azken jokaldian hiru puntuak lortzeko aukera ezinhobea galdu zuen.

Promozio postuei eutsi nahirik, eta denboraldiko bolada txarrenean sartuta, suspertzeko momentu egokia da hainbat pisuzko arrazoirengatik. Aurkaria, Numantzia. Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaile ohiaren Numantzia. Soriako taldea sailkapenaren zati hotzean daude, ez gora ez behera. Hamalaugarren da Numantzia, lau porrot, lau garaipen eta bederatzi berdinketa erdietsita. Jagoba Arrasatek berak onartu bezala, klubaren helburua mailari eustea da. Hala ere, denboraldi hasierako partidetan maila ona eman eta bazirudien goiko postuetan egongo zela. Jardunaldien joanarekin behera egin du taldeak, Osasunari hein batean gertatu zaion bezala.

Buruhauste ugari hamaikakoan

Roberto Torres eta Oier Sanjurjo. Nino,ordea badirudi osatu dela. Bijokalari horien baja izango du  Numantziaren aurkako neurketarako. Gauzak horrela, mota guztietako frogak egin ditu Arrizabalagako entrenaztaileako asteko lan saioetan. Froga horiek oinarritzat hartuta, hamaikako hau ezarri dezake Enrike Martinek Los Pajaritoseko berdegunean: Nauzet Perez; Javi Flaño, Unai Garcia, David Garcia, Miguel Flaño, Loties, Mesa, Merino, Jose Garcia, Nino eta Alex Sanchez.

Lotiesek Oierren postua hartuko luke eta Mesak Roberto Torres ordezkatu eta zelai erdiko itxura ere aldatuko litzateke: euskari batekin jokatzetik bi euskarrirekin jokatzera pasako litzateke. Horien aurreti, euskarri eta puntaerdi hibrido batean postuan, Jose Garcia. Dena den, Olavidek ere jokatu lezake hasieratik. Gaur goizeko entrenamenduan, Alex Sanchezekin probatu du hala ere, Milicek, Berenguerrek eta Puckok aukerak dituzte.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s