Diskurtsoa aldatu zenetik, beheraka

Osasuna 1-1 Bilbao Athletic| Puckok azken jokaldian partida irabazteko aukera garbia huts egin zuen

Sailkapeneko azkena den Bilbao Athleticen kontra ere ezin izan zuen garaipena lortu atzo Osasunak, Sadarren. Bilbao Athleticek partida serioa egin zuen eta etxetik kanpo denboraldian lortu duen bigarren puntua eraman zuen Iruñetik. Unai Lopezek aurreratu zituen bizkaitarrak eta Alex Remiro atezain nafarrak mantendu zuen aldea markagailuan. Atzelarien huts batean Roberto Torresek banakoa egin zuen. Taldea, beste behin, denboraldi hasierako mailatik urrun aritu zen. Sadarren jokatu dituen azken lau neurketetan balantze negatiboa: garaipen eta berdinketa bana eta bi porrot.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2015121318071855408

Azken sailkatuaren kontra ere ezin irabazi. Etxean, Sadarren. Ponferradinaren aurka Toralin futbol zelaian jipoia – hiru eta huts galdu zuten nafarrek- jaso ondoren, etxean irudia zeharo aldatu nahi zuen Osasunak. Valladoliden eta Mallorkaren aurka irabazi eta gero bi porrot segidan pilatuta -Alcorcon eta Ponferradina- iritsi zen Bilbao Athleticken kontrako partida Sadarren. Denboraldiko bolada txarrena -bi porrot jarraian- errepikatuta, Bilbao Athetic arerio egokia izango zela uste zen. Gogotik saiatu zen Osasuna, aukerak garbiak izan zituen, baina hala ere denboraldi hasieran eman zuen maila eta jokotik urrun jarraitzen du Enrike Martinen taldeak. Berdinketa honekin denboraldiko bolada ezkor luzenean sartu da Osasuna. Diskurtsoa aldatu zenetik taldeak bertigoa nabaritu du, beherakadan dator. Sailkapenak ere pixkanaka hori erakusten du.

Asteko lan saioetan erakutsitakoarekiko, hein batean bada ere, fidela izan zen Enrike Martin Bilbao Athleticekn kontra. Hamaikako honekin atera zen Osasuna berdegunera: Nauzet Perez; Oier, Miguel Flaño, Loties, Unai Garcia, Javi Flaño; Merino, Roberto Torres, Jose Garcia; Nino eta Milic. David Garcia zigortuaren postua Lotiesek bete zuen hamaikakoan, atzeko erdilari postuan, eta ez lan saio batean erakutsi bezala atzeko eskuin hegalean. Oier izan zen beste behin postu horretan. Zelai erdian Jose Garciarekin probatu zuen entrenatzaile nafarrak astean zehar, eta hamaikakoan ere zaleen harridurarako atera zuen.

Etxetik kanpo puntuak lortu nahian atera zen Bilbao Athleticek berdegunera. Inolako partida gogoangarria egin gabe denboraldiko bigarren puntua lortu zuen San Mamestik kanpo. Indartsu atera zen Osasuna zelaira, partida hasieratik amaierara kontrolatzeko asmoarekin. Lehenengo minutuetan kontzentrazio akatsak egin arren, gorritxoa pixkanaka partida bere alde jarri zuten.Joko ikusgarririk egin gabe, aukera onak sortzen zituen Enrike Martin Monrealen taldeak. Gutxienez bost aukera garbi izan zituen Osasunak Alex Remiro atezain nafarraren atea zulatzeko. Horietatik bi bereziki aipatzekoak: zurtoinera egindako jaurtiketa bat eta Yerai atzelariak atepetik atera zuen beste bat.

Bilbao Athletickek kontraerasoan min egiten zuen. Loties eta Oierren artean Nauzeten areatik galdutako baloi batean kontreraso azkarra antolatu eta bizkaitarrne jokalari arrikutsuenak, Unai Lopezek, gol dotorea eskuratu zuen areaz kanpotik. 39. minutuan aurretatu ziren Cuco Zigandaren mutilak eta aldageletarako bidea huts eta bateko markagailuarekin hartu zuten bi taldeek.

Bigarren zatia lehenengoa baino gutxiago dominatu zuen Osasunak. Aukerak, ordea, lehenengo zatian bezalatsu. Roberto Torresek izan zuen lehenengo aukera garbia: Arreko erdialariaren jaurtiketa gogorra ordea gelditu ez ezik, desbiderau ere egin zuen Remiro atezainak. Osasunak bere horretan jarraitu zuen eta Oierrek izan zuen bigarren abagune garbia: korner jaurtiketa batean errematea gutxigatik joan zen kanpora. Iker Undabarrenak eta Unai Lopezek izan zituzten Zigandaren taldearen aukera bakarrak bigarren zatian.

Gauzak horrela, 74. minutuan Osasunak neurketa berdindu zuen: Nino, Milic eta Torresek zelai erdian konbinatu ondoren, Oierrek hegaletik sartu eta baloia lurretik area barrura bidali zuen. Itu-k baloia gaizki urrundu eta Roberto Torresi baloia eerki geratu zitzaion banakoa egiteko. Arrekoak bikain amaitu zuen jokaldia. Hamabost minutu aurretik eta helburu bakarra: bigarren gola sartzea. Ondarreko minutuetan izan zuen Osasunak aukera, baina Pucok ez zuen aprobetxatu: Roberto Torresek erdiraketa bikain bat jarri zuen baina esloveniarrak gutxigatik bidali zuen burukada kanpora. Aztertzeko egoera bizi du Osasunak. Emaitzetatik haratago, taldeari freskotasun eta joko puntu bat falta zaio. Hala ere, bereziki denboraldi hasieran zuen sendotasuna galdu du atzealdeko lerroak eta bigarren maila honetan gol gutxi jasotzea erabakigarria da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s