Urte amaierara arte, lehenengo bi postuei eusteko asmoz

Ponferradina-Osasuna(Igandea 12.00)| Miguel Flaño eta Martins deialditik kanpo geratu dira.

Valladolidi irabazi ostean, bi porrot jarraian pilatu zituen boladarekin amaitu zuen Osasunak. Behetik gora hasteko momentua izango zela ematen zuenean, aldapa behera zihoanena balazta zapaldu zuen. Zortea lagun Valladolidi irabazi eta gero, beste behin, bigarren mailako lider bezala amaitu zuen jardunaldia. Alcorconen aurka, ordea, ezin izan zuen dinamika positibo berri bat ireki. Gauzak horrela, eta bigarren mailari eustea zertxobait alboratuta, etorkizun hurbilerako helburu bat ezarri dute klubean: urte lehenengo bi postuetan amaitu. Ponferradinaren aurka izango dute bigarren postu hori indartzeko lehendabiziko aukera.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_15203957_d4d8353

Helburuen hierarkia aldatu da Osasunan. Denboraldi hasieran bazirudien helburu bakarra zehaztu zuela Osasunak: mailari eustea.  Denboraldiaren ekuatorera iristen ari garen heinean, baina, diskurtso aldaketa eman da klubean; jokalari, entrenatzaile, zale zein zuzendaritzaren azkenengo hitzek baieztatzen dute. Mailari eustea baino gehiago eskatu behar omen zaio taldeari denboraldi hasiera honen ostean, lehenengo mailara igotzeko borrokan irautea ligako 42. Jardunaldira iritsi arte. Eroso aurkitu izan da talde  nafarra “partiduz partidu” lelopean. Umiltasunaren lidertza ere deitu izan zaio taldearen balentriari, anekdotikoa izango zelakoan. Partiden joanarekin, eta Osasunak sailkapenaren “atikoan” jarraitzen zuela ikusita, hasi ziren helburuen hierarkia erabat aldatu nahi zutenak agertzen. Klubak eta jokalariek hasiera batean ezeztatu egin zuten helburuen finkatzea aldatu izana.

Azken asteetan diskurtso aldaketa baina klubean barrena zabaldu da; Martinek zeharka aipatu zuen, eta ondoren, Lotiesek argi esan zuen. Gauzak horrela, eskemen aldaketa horrek pixkanaka nabaritzen hasi den ondorio bat ekarriko duela ematen du: bertigoa, goiko postuei bertigoa.

Bertigoa sorrarazi edo ez, asko egiteko dago oraindik denboraldia amaitu arte, helburua edozein izanda ere. Valladoliden aurka sentsazio onak ez ezik, garaipena ere berreskuratu zuen Osasunak. Zortea lagun irabazi zuen partida talde nafarrak, nahiz eta berdegunean Enrike Martin Monrealen taldea nagusi izan zen. Etxetik kanpo irabazita, emaitza hori are onagoa bihurtzea erraza ematen zuen Sadar gotorlekuan. Alcorconen aurka beste Osasuna bat atera zen berdegunera. Intentsitaterik gabe, talde zatituta eta kontrola eraman ezinean. Partida berdindu zuenean, emaitza onegia zirudien Osasunarentzat Alcorconen ematen ari zen erakustaldia ikusita. Merinok bat eta batekoa egitean taldea zoratu egin zen eta Alcorconek baliatu zuen amaierako bat eta bikoa markagailuan jartzeko.

Gauzak horrela, Ponferradinari irabazi beharrean dago Osasuna berriro ere dinamika ezkor bat hasteari ateak ireki nahi ez badizkio. Bigarren mailako aurkari deserosoenetakoa da Ponferradina, jokatzeko erabat asimilatua duena eta etxean gogotik lan egiten duena. Talde konpaktua ez ezik, aurrealdean ere min egiteko baliabideak baditu. Bereziki jokalari bat aipatu behar da; Yuri brasildarra. Momentu onean datozela ukatzerik ez dago; ligan zazpigarren postuan daude, promozio postuetan dagoen Alcorcon baino puntu bat beherago eta Osasuna baino lau puntu gutxiagorekin. Momentu on hori bereziki pasa den Ostegunean geratu zen agerian. Errege kopako joaneko partidan, hiru eta huts irabazi zioten aurten ere lehenengo mailako sentsazioa izaten ari den SD Eibarri. Aldaketa ugari egin zituzten bi taldeek partida horretarako. Kopako nekea eta moralez gainezka egoteak agian txapelketa nagusitik iparra galdu izana aprobetxatu nahiko du Osasunak.

Hamaikakoan beste behin behartutako aldaketak egingo ditu Arrizabalagako entrenatzaileak. Buñuel eta Otegui 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin egon ostean bueltan dira, eta hasiera batean zalantza zirela eman arren, Javier Flaño jokatzeko moduan dago. Miguel Flañori ordea, atsedena eman dio. Jokatzeko moduan ez daudenak Adrian Cruz, Tano, Alex Sanchez eta azken orduetan min hartu duen Luis Martins. Gauzak horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Osasunak: Nauzet; Javier Flaño, David Garcia, Unai Garcia, Loties, Oier, Merino, Mesa, Torres, Berenguer eta Nino. Mesa eta Berenguerren ordez Olavide eta Pucko ere sartu daitezke.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s