Aukerak aprobetxatzearen artea

Valladolid 0-1 Osasuna| Partida ez galtzeko moduan antolatu zuen Enrike Martinek.Valladolid jokalari bat gutxiagorekin gelditzean, ordea, erasoan jokatzeko aukera paregabea sortu zitzaion talde nafarrari. Zorizko jokaldi bat bikain aprobetxatu zuen Ninok arratsaldeko gol bakarra egin ahal izateko. Osasunaren denboraldiko hirugarren garaipena da etxetik kanpo.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_osasunanueva_00734091

Torres, Pucko eta Nino gola ospatzen.

Enrike Martinek argi zeukan Valladoliden aurka partida ez galtzea zela garrantzitsuena. Ez galtzea eta, aukera bakanen bat sortu ezkero, partida irabazteko aprobetxatzea. Defentsarako prestatu zuen amaraun izugarriarekin, ordea, zail izango zuen taldeak erasora jotzea. Hamaikakoak argi uzten du Martinek nola jokatu nahi zuen Zorrilla futbol zelaian: Unai Garcia, David Garcia eta Miguel Flañorekin batera, Aitor Buñuel eta Javier Flaño ezarri zituen lateral modura. Flañoren aurretik Martins kokatu zuen, laterala bikoiztuz, eta erdian Merinorekin batera Loties.Nauzetek, Torresek eta Ninok osatu zuten gorritxoen hamaikakoa.

Lehenengo zatian Martinen planaren ondorioetako bat argi geratu zen: futbol ikusgarrik ez zuten egingo, ez etxekoek ez Osasunak. Etengabe mozten zuten bi taldeek partida falten bitartez;  hamar minututan zazpo falta adierazi zituen epaileak. Denbora aurrera joanagatik ere, bi taldeak ez ziren eraso joko produktiborik antolatzeko gai, amaraunagatik batzuetan eta faltengatik beste baztuetan. Valladolid amaraunean erortzen hasia zen, eta Enrike Martinek prestatutako plana betetzen ari zen. Arrizabalagako entrenatzailearen amaraunak, baina, taldea herren utzi zuen erasoko jokoan. Hegaletatik antolatu zituen lehenengo zatiko eraso jokaldi isolatuak Osasunak: Buñuel, Torres eta bereziki Martin saiatu ziren hondoko marra zapaldu eta baloia erdiratzen. Hondoko marra zapaltzen zutenean ere taldea oso atzean geratzen zen, amarauna puskatu gabe, katigatuta, eta errematera soilik Nino iritsen zen.

Valladolid ere kamuts ibili zen eraso jokoa antolatzerako orduan. Amaraunetik askatu ezinda ibili zen lehenik. Baloiaren jabetza izan zuenean ere ez zuen aparteko arriskurik sortu; bizpahiru jaurtiketa egin zituzten etxekoek. Osasunak lehenengo zatian aukera aprobetxagarri bakarra izan zuen Ninoren hanketan. Javier Flañoren jokaldi bikain baten ostean Ninok jaurtiketa egin zuen, baina Kepa Arrizabalaga Ondarruko atezainak ondo erantzun zuen.

Marcelo Silvak aldatu zuen Martinen plana. Bigarren zatia hasi eta berehala atzelariak arratseko bigarren txartel horia ikusi eta epaileak egotzi egin zuen. Enrike Martinek argi ikusi zuen haizea alde izango zutela eta partida irabazteko amarauna desegin beharra zegoela. Gauzak horrela, 64. minuturako hiru aldaketak egin zituen: Loties, Martins eta Buñuel kendu eta Otegui, Pucko eta Berenguer zelairatu zituen. Amarauna desegind aeta bat gehiagorekin Osasunak neurketaren heldulekua hartu eta partida irabazteko aukerak sortzeari ekin zion, bultzaka eta abiaduraren bitartez. Intentsitateak erasoan izugarri egin zuen gora eta zorizko jokaldi batean gorritxoak aurretik jarri ziren: Valladolideko defentsa batek, urruntzera zihoanean, taldekide batean kolpatu zuen baloia eta Ninori iritsi zitzaion aukera baloia sareetara bidaltzeko.

Partida amaitzeko 17 minutu -hondarreko minutuak kontuan hartu gabe- falta zirela Osasunak kontrola galdu eta Valladolid partidan sartzeko zorian egon zen. Puckok aldea handitzeko aukera ona izan zuen partida amaitzear zela. Segidan lortutako bi garaipen hauei esker, eta Kordobaren berdinketa baliatuta, Osasuna bigarren mailako liderra da berriz ere, Kordobari bi puntu aterata.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s