Etxetik kanpo bolada txarrean dela, Jose Zorrilla bisitatuko du Osasunak

Valladolid-Osasuna (Igandea, 12:00, Jose Zorrilla)| Mallorcaren aurka berreskuraturiko lidertza mantentzeko, plaza zailean lehiatzea dagokio Osasunari. Jose Zorrillan puntuak lortzea garesti izango dute, batik bat etxekoen goranzko dinamika ikusirik. Miguel Anjel Portugalen esanetara dagoenetik Valladolidek ez du porrota ezagutzen. Bien bitartean, gorritxoek hiru partida daramatzate etxetik kanpo irabazi gabe. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

Sadarren egurrean dabil Osasuna. 21 puntu posibletatik soilik lauk egin diote ihes –Cordobaren aurka berdintduta eta Gironaren aurka galduta–. Lider zenbakiak, ezbairik gabe. Sadarretik urrun, aitzitik, gorritxoak azken aldian bestelako itxura ari dira ematen. Denboraldiaren hastapenean ederki aritu ziren, etxetik kanpo jokaturiko lehen hiru partidetan bi garaipen lortuta –Llagostera eta Zaragozaren aurka–. Haatik, Romaredakoa izan zen orain arte kanpoan lorturiko azken garaipena.

Geroztik jokatu dituzten hiru partidetan puntu bakarra baino ez dute zakuratu, Teneriferen aurka berdindu eta Alaves eta Elcheren aurka galduta. Bi aurpegi ditu, beraz, Osasunak: bata etxekoa, sendoa, jokoaren kalitatea dena delakoa izanda ere puntuak erruz lortzen dituena; bestea etxetik kanpokoa, ahulagoa, hotzagoa, Sadarreko berotasuna faltan botatzen duena.

Egoera horretan, Valladoliden aurka etxetik kanpoko itxura hobetzen saiatuko dira gorritxoak, hiru puntuak lortu eta lidergoari eusteko. Ez da edonolako erronka, eurak etxetik kanpo bolada txarrean egoetaz landa,  kalitate handiko taldea duen Valladolid behetik gora baitoa. Denboraldiari zenbaki txarrekin ekin zion, baina entrenatzailea aldatzearekin batera –Miguel Anjel Portugalek Gaizka Garitanoren lekua hartu zuen– suspertu egin da: aulkiko maizter berriaren esanetara jokaturiko lau partidetan, Pucelakoek bi berdinketa eta bi garaipen lortu dituzte, tartean iragan jardunaldian Romaredan erdietsitakoa (0-2).

Sailkapenean oraindik ez daude goiko postuetan –14. dira, 17 punturekin–, baina jardunaldiz jadunaldi gora ari diraa egiten. Gainera, bada kontuan hartu beharreko beste gauza bat: orain arte partida bakarra baino ez duta galdu Zorrillan, Oviedoren aurka.

Hori guztia ikusirik, punturen bat lortu nahi ezkero Osasunak azken aldian etxetik kanpo erakutsitako bertsioa goitik behera aldatu beharko du. Printzipioz partida nahiko berdindua izango da, beraz, defentsan hutsik ez egitea ezinbestekoa izango da. Tenerife zein Elxen aurka atzealdeak erraztasun handiegiak eman zituen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen azken emaitzan. Valladolidek kalitate handiko jokalariak ditu aurrean, beraz, atzean sendo ibiltzea nahitaezkoa izango da.

 Zelai erdian ere Martinen jokalariek badute zer hobetu. Azken aldian lerro hau ez da partiden kontrola hartzeko kapaza izaten ari, horrek dakarren arriskuarekin. Askok uste zuten bi euskarri zelairatuta arazoa konponduko zela, baina azken jardunaldian, emaitza ona izanagatik, zelai erdian arerioa izan zen nagusi –horren erakusgarri gorritxoak minutu luzez euren zelaian sartuta, baloia ukitu ezinik egon izana–.

Oier, deialditik kanpo

Enrike Martinek zelairatuko duen hamaikakoari dagokionez, aldaketak izango dira atzeko zein aurreko lerroan. Defentsan Javi Flañok Oier Sanjurjoren lekua hartuko du. Lizarrakoa molestia batzuekin dabil, eta Martinek nahiago izan du deialditik kanpo utzi. Horrela, santzioa bete ostean bueltan den Javi Flañok hartuko du bere lekua. Bestelakoan, erdian David Garcia, Unai Garcia eta Miguel Flaño arituko dira, eta ezker hegalean, ia ziurtasun osoz, Luis Martins (batzuek Aitor Buñuelek joka dezakela aipatu dute).

Aurrealdean Milicek ez du Ninoren bikote bezala errepikatuko. Montenegrinokoa Berenguer edo Puckok ordeztuko dute. Zelai erdian aldaketarik ez: euskarri bikoitza, Loties eta Merinorekin, eta Torres hauen aurretik. Hortaz, kutsu defentsiboko hamaikakoa zelairatuko du, berriz ere, Ernike Martinek. Arrizabalagakoak igandean euren atetik urrun defedatzen saiatuko direla adierazi du, baina zelairatuko duen hamaikakoa ikusita, badirudi taldearen apustua erasokoa baino defentsiboa izango dela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s