Mallorkaren aurka, aldaketentzat ordua

Osasuna-Mallorka| Azken bi norgehiagokak galdu ostean, bolada txarrarekin moztu beharra dauka Osasunak, gaur, Sadar futbol zelaian. Garaipen hori eskuratu ahal izateko Martinek aste osoan zehar hamaikakoan aldaketa pare bat egingo dituela iragarri du. Sistema edo hamaikakoetan zerbait aldatu beharra zeuan Enrike Martinek. Izan ere, taldeak ongi jokatzeari uzteaz gain, badirudi aurkariek neurria hartu diotela.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

osasuna-golea

Ez da denboraldiko lehen jardunaldietako Osasuna berrbera. Ezta urrik ere. Emaitzetatik haratago, taldea ez da ondo jokatzen ari. Denboraldi hasieran neurketa guztiak kontrolpean izaten zituen, partida irabazteko Enrike Martinek nahi zituen lekuan. Pixkanaka jokoak bera egin zuen eta nahiz emaitza onak lortzen jarraitu, eraginkortasunaren bidetik lortutakoak izan ziren, joko dizdirarik gabeko neurketak.

Dinamika aldaketa hori erabat agerian geratu zen Elxen aurka. Taldea orain asko sufritzen ari da defentsan eta gol abaguneak sortzea asko kostatzen zaio. Badirudi taldeak sorpresa puntu hori galdu duela eta aurkariek badakitela Osasunak, zehazki, nola jokatzen duen eta sistematikoki zer egin behar den hori gelditzeko. Taldearen jokoak behera egin du jokalari batzuen errendimendu indibiduala jaitsi delako. Pucko ez da lehenengo partida horitetako sastakaia eta hamaikakotik sartu eta atera dabil, postua irabazi gabe. Defentsaren ordu baxuenak ere dira hauek, izan ere atzealdeko hiruko lerro horrek aso sufritu du azken jardunaldietan David Garciaren hutsunearekin. Amaitzeko, Robert Torres. Denboraldi bikaian egiten ari da eta Osasuna hortik bizi da. Arreko erdilaria agertzen ez denean alternaiba guxi ditu taldea, Olavide, agian.

Girona eta Elxen aurka, kale. Lehendabizi kataluniarren kontra, eta astebete beranduago Alakanteko talderen aurka. Pasa den asteburuko neurketan dena alde jarri zitzaion Osasunari; lehenengo minutua bete gabe zela Puckok, atezainarne laguntzarekin, baloia sareeetara bidali zuen korner bateko aldaratzean aprobetxatu ondoren. Futbolean ohikoa den egoea bat errepikatu: taldeei, askotan, gola hain azkar sartzeak ez die batere ongi egiten. Osasunari horixe gertatu zitzaion. Markagailua ireki ostean Osasuna zelaitik desagertu eta Elxenak izan ziren aukera guztiak. Lehenengo zatian Alakantekoek berdindu egn zuten eta bigarren zatian, penalti inozo baten bidez, euren nagusitasuna ere markagailuan ezarri zuten.

Mallorka dator gaur Sadar futbol zelaian. Sadarren gogoratzen den neurketa eroena jokatu zuten iaz Osasunak eta Mallorkak. Sei eta lau amaitu zen markagailua bizpahiru aldiz irauli zen partida hura. Gaur arratsalderako partidarako, baina, ez da horrelako gol zaparradarik espero. Mallorka 18. postuan dago, jeitsiera postuak pausu batera dituela. Zaragozaren aurka galtzetik datoz eta irabazeko premia dute jeitsiera postuetaitk aldendu eta gora begiratzea jarri nahi badute, lehenengo mailara igotzea helburua duen taldea dela kontuan hartuta.

Lerro bakoitzean aldaketak

Nauzet; Oier, M.Flaño,Unai Garcia, David Garcia, Martins, Loties, Merino, R,Torres, Nino eta Milic. Badirudi hori dela Osasunaren gaurko hamaikakoan, astean zehar Taxoarekin ikusi denaren arabera. Min hartuta dagoen Tano eta txartel gorria ikusi zun J.Flañoren ordez David Garcia eta Luis Martins -Elxen aurka denboraldiko bere lehenengo minutuak jokatu zituen- izango dira zelaian. Hala ere, aldaketa esanguratsuena zelai erdian ikusi ahal izango da. Mesaren aurkera baztertuta, Loties eta Merinok osatuko dute euskarriko bikoa.Ninorekin batera, Milic. Berenguer eta Puckorengandik ezberdina den zeozerrekin probatu nahi du Enrike Martinek.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s