Osasunaren momentu txarra agerian geratu da Elx-en

Elx 2-1 Osasuna| Bolada txarrean sartu da Osasuna azken hiru jardunaldietan. Izan ere, azken bederatzi puntuetatik hiru baino ez ditu eskuratu Enrike Martinen taldeak. Duela aste pare bat ohartarazi genuen dinamika aldatzen ari zela emaitza eta jokoari dagokionez eta azken neurketetan baieztatu egin da gainbehera hori. Alakanten Elx jaun eta jabe izan zen partidaren hasieratik amaierara. Neurketa berdinduta zegoenean, Javier Flañok bigarren txartel horia ikusi zuen. Ezbeharrak, ordea, ez ziren orduan amaitu: Nauzet Perezek penalti inozo bat egin eta Illiek etxekoen bigarren gola eskuratu zuen. Puckok lehenengo minutua bete gabe zela aurreratu zuen talde nafarra.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20151108141708-nauzet-protesta

Bolada txarrean sartu da, pixkanaka. Jokoak egin zuen behera lehendabizi. Emaitzak ere ez dira onak azken aldian. Lugori huts eta lau irabazi ostean hasi zen beherakada. Alavesen kontra jipoia jaso eta gero, eraginkortasunez jokatuz, Albazetereri huts eta bat irabazi zion talde nafarrak. Denboraldi hasierako jokotik, baina, urruntzen hasia zen jada Osasuna. Albazeteren ondoren jokatu dituen hiru partideta frogatu da joko eta emaitza gainbehera: berdinketa etsigarria tenerifen eta Girona eta Elx-en aurkako porrotak. Joera beheranzkoa bada ere, talde Nafarrak bigarren postuan jarraitzen du -Liderra Kordoba da- Zaragozarekin berdinduta.

Gironaren aurka etxean galdu eta gero Elx-en irabazteko premia zuen Osasunak. Sentsazio onak berreskuratu eta puntuak pilatzen jarraitzeko nahia, ez bereziki lidergoari eusteko. Neurketaren hasiera ezinhobea izan zen: Elxek korner bat oparitu zuen zelai erditik atera bezain pronto. Kornerraren aldaratzean Puckok baloia jaso, jaurti, eta bere jaurtiketa sareetara joan zen atezainaren laguntzarekin. Hamar minutu gehiago baino ez zuen iraun Osasunak berdegunean. Ruben Barajak zuzentzen duen taldeak neurketaren erantzukizuna bere gain hartu eta partidaren jaun eta jabe bihurtu zen.Elx-ek baloiaren jabetza eskuratu zuen, Osasunaren zelaian joaktzen zuen, eta pixkanaka bada ere, gol abagune geroz eta gehiago sortzen hasi zen; erdiraketen bonbardaketa bat jaso zuen aurpegia eman ezinda zebilen Osasunak. Intentsitate aldetik, bereziki, nabaritzen zen bi taldeen arteko desoreka.

Ez da atzeko lerro berbera

Atzealdeko lerroak jada ez dauka lehenengo neurketetako irmotasun hura. Jokaldi bat ondo itxi gabe utzi eta Elxek bikain baliatu zuen markagailuan justizia egiteko. Erdibitutako baloi batean Tanok zalantza egin zuen, eta Unai Garcia ere oso motel ibili zen. Elxek baloia lapurtu eta bizpahiru toke azkarretan area barruan sartu eta Sergio Leonek banakoa egin zuen. Berdinketaren ondoren, Osasuna ez zen suspertu ere egin. Ezer egin gabe amaitu zuen talde nafarrak lehenengo zati. Zortea lagun, merezi gabeko berdinketa bat lortzen ari zen Martinez Valero futbol zelaian.

Atsedenaldia eta gero min hartu zuen Tano aulkian geratu zen David Garciaren ordez. Atzelari nafarrak sendotasun gehiago eman zion atzealde gorritxoari eta Osasuna beste itxura batekin zelairatu zen, irmoagoa, defentsiboagoa. Bazirudien Enrike Martinek ontzat emango zuela berdinketa bat lortzea. Maikel Mesa euskarria are gehiago atzeratu zuen eta beste fentsa baten tankerah, seigarrenarena, hartzen zitzaion momentu batzuetan. Ezer gutxi egin zuen Pucko ordezkatu zuen Berenguerrek atsedenaldian eta aurrelari aztea izan zen erasoan saiatu zen jokalari bakarretako; defentsa eta erdiko lerroa aurrelarietatik deskonekatuta ibili ziren, beste helburu batzuk buruan zituztela.

Neurketa oraindik partida amaitzeko ordu erdi falta zela hasi zen okertzen. Javier Flañok, baloia besoarekin ukitzeagatik, bigarren txartel horia ikusi eta aldageletarako bidea hartu behar zuen. Zelaian bat gehiagorekin ikustean Elx bultzaka hasi zen eta argi zegoen Osasunari neurketa amaiera arteko tartea luze egingo zitzaiola. Berdinketa mantentzearren, Nino kendu eta Martinesk denboraldiko lehen minutuak izan zituen.

Elxek bere horretan jarraitu zuen geratzen ziren minutuetan, erdiraketn bitartez min egin nahiean. Erasora joateko gasolinarik gabe geratu zela ohartuta, Osasuna erabat itxi zen bere atearen inguruan, mesede egingo ziolakoan. Alta, mesede Elxi egin zion. Beldurrik gabe jokatu zuten Barajaren jokalariek, defentsan zailtasunik pasatu gabe. Erdiraketa horietako batean iritsi zen penaltia: baloia atepetik atera ostean, Elek jokalari batek baloiaren aldaratzea jaso zuen. Ateari bizkarrez zegoela, Nauzet hanka sartu eta baloia ukitu zuen. Zernahi ere, baloiaz gain Elx-ko jokalari aurretik eraman eta penalti inozoa egin zuen atezain kanariarrak. Illiek bi eta batekoa ezarri zuen eta Osasunak neurketa amaitu arte ez zuen aukerarik izan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s