Lehenengo postuari uko egin gabe

Osasuna-Girona|Entrenatzaile taldeak eta jokalariek argi dute zein den denboraldiko helburua. Oinak lurrean dituztela behin eta berriro errepikatu dute. Taldea, ligako laurden bat igaro ondoren, lehenengo postu horietan  ikustea sorpresa izan da jokalari zein zaleentzat. Hori bai, helburua hori ez bada ere, lehenengo postu horri ez dio hain erraz uko egin nahi Osasunak. Kordobak atzo irabazi ostean, andaluziarrak bi puntu gainetik daude. Gironaren aurka, Sadarren, non jokatutako bost partidetan bi puntuk baino ez duten ihes egin, lehenengo postu hori berreskuratu nahi dute gorritxoek, eta bidez batez, Tenerifeko berdinketa ona egin.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

mikel-osasuna-5.jpg_2015091_22454_1

Teneriferen aurkako berdinketak min egin du. Jokalariei dagokionez Nino izan da bereziki gehien sufritu duena: “Hiru gau pasatu nituen lo egin gabe”. Dena alde zuela ihes egin baitzion garaipenak Osasunari; 1976tik irauten zuen madarikazoa apurtu ez ezik, etxetik kanpo ere aurten sendo dabilela frogatzeko aukea zuen. Zelaian bi jokalari gehiago zituela bi hutsegite nabarmen egin zituen Osasunak. Alde batetik, Ninok hirugarren gola egiteko aukera paregabea izan zuen: Atezainaren aurrean bakarrik zela eta alboan Berenguer bakarrik zuela baloia eskapatu zitzaion. Bestetik, bi jokalari gehiago zituela korner bat oparitzearekin nahikoa ez balitz, area barruan bi erremate egiten utzi zizkion Teneriferi. Bi eta bikoa markagailuan eta egindako ia lan guztia popatik hartzera.

Hala ere, puntu hark, Kordobaren porrota baliatuta, beste astebetez lehenego postuari eusteko balio izan du. Aho zaporea garratz hori baina ez zuen leundu lidertza mantentzeak. Gaurko neurketan puntu hori on egin beharra dute Enrike Martinen jokalariek.  Sadarren aukera paregabea du hiru puntu horiek lortu eta Kordoba berriro sailkapeneko bigarren postura bidaltzeko. Irabazi baino gehiago ere egin beharko du Osasunak iragan asteko kolpea zaleen buruetatik ezabatu nahi badu.Taldea erangikortasunetik baino haratago joatea nahi dute zaleek, azken asteetan galdu den joko ona berreskuratu eta, noski, sufritu gabe irabaztea.

Momentu hauetan lider den Kordoba da aurtengo denboraldian Sadar futbol zelaian puntu bat urratu duen talde bakarra. Bolada horri segida eman nahi diote jokalariek Gironaren aurka. Iaz, hamargarren jardunaldian, Girona bigarren mailako liderra zen. Azken jardunaldietan behera egin eta promozio postuetan sartu zen. Gogoratuko duzuenez, Zaragozak hiru goleko errenta irauli eta etxera bidali zuen lehen kanporaketan Pablo Machinen tldea. Aurtengo denboraldi hasiera ez da bereziki ona izan talde kataluniarrarentzat; jaitsiera postuak baino bat gorago daude 11 punturekin. Osasunagandik bederatzi puntutara, beraz. Aldea ez da hain handia. Girona momentu onenean etorri ez arren, talde indartsua et alehiakorra da, ondo jokatzen duenetakoa. Bereziki, talde jokoaz aparte, hiru jokalari dira zaintzekoak: Jairo Morillas eta Mata aurrelariak -hiruna gol sartu dituzte- eta taldek erreferentzia nagusia, Felipe Sanchon. Isaac Becerra atezaina ere maila onekoa da.

Oier Sanjurjori Gironaren egungo egoera harrigarria iruditzen zaion galdetu dio, eta berak beste bide batetik jo du erantzuterako orduan: “Gironak baino, Osasunak harritzen nau. Planteamendu aldetik – gironak joko eskema berarekin jokatzen du- eta jokatzeko erari dagokionez antzekotasun handiak ikusten ditu Oierrek Osasuna eta Gironaren artean. Tenerifeko “trago txarra” pasatu dela azpimarratu zuen, eta etxetan jokatzea izugarrizko hauspoa ematen diela.

Olavide eta Berenguer, hamaikakora

Badirudi eskutik helduta doazela Berenguer-Olavide eta Pucko-Mesa bikoteak. Asteburuko errendimenduak markatzen bi bikote horietako zein izango den hasierako hamaikakoan. Aste honetan, printzipioz, Berenguer eta lavidek aurrea hartu dute. Javi martinez aurrelaria hasierako hamaikakoan egon zenaren zurrumurruak ere etengabeak izan dira Taxoare aldean. Gainontzekoan, aldaketarik ez: Nauzet; Oier, Tano, M.Flaño, Unai Garcia, J.Flaño; Merino, Olavide, R.Torres; Berenguer eta Nino. David Garcia azkenean ez da deialdian sartzeko moduan aurkitu-

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s