Hitzometroa| Osasuna-Albazete

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Eraginkortasunaren bidetik lortutako garaipena izan zen larunbatekoa Sadar futbol zelaian. Joko praktikoa eta ordenatua, inongo erakustaldirik gabekoa. Hiru puntuak, ordea, etxekoentzat. Suspentsearekin lortutako garaipen bezala ere ulertu daiteke. Izan ere, etxeko taldearen jokalaririk onena atezaina izan zen; Nauzet Perez. Eraso jokoan Enrike Martinen jokalariek ez zuen aparteko dizdirarik erakutsi eta atzealdean, partidaren fase batzuetan, zailtasunak ere argiak izan ziren.

2015101721270962646

Enrike Martin

6| Taldeak ez zuen aparteko jokorik erakutsi baina garaipenaren bidera itzultzea lortu zuen. Aldaketek ez zuten askorik aportatu. Garaipenari eustea lortu zuen.

Nauzet Perez

9| Neurketako protagonista nagusia izan zen. Osasunan dagoenetik jokatu duen partidarik onena egin zuen Albazeteren aurka. Penaltia gelditu ez ezik, beste bizpahiru geldiketa apart ere egin zituen atezainak. Segurtasuna ematen dio taldeari.

Oier 

6| Ez zuen beste behin denboraldi hasierako erkaustaldirik egin. Hegalean jokatzeak askotan kalte egiten dio. Hala ere, hegalean jokatu duen beste neurketa batzuetan baino dezente gutxiago sartu zen jokoan. Jokoan sartu zenean ere ez zuen aparteko gauzarik erakutsi. Defentsa lanetan, beti bezala, solidario.

Tano

6| Partida ona egin zuen atzelari dominikarrak. Aparteko lanik ere ez zuen izan, egia esan. Beste partida batzuetan baino gutxiago konplikatzen saiatu zen baloia hanketan zuenean. Martinek eskatzen dion jokatzeko erara moldatzen ari da gutxinaka.

Unai Garcia

7| Denboraldiko ezusteko onena. Tudelanotik bueltatutako jokalaria maila bikaina ari da ematen atzealdeko lerroan. Albazeteren aurka, beste behin, hiruko lerro horretako jokalari esanguratsuena izan zen beste. Kontundentziaz jokatzen du eta segurtasuna ematen dio taldeari.

Miguel Flaño

6| Bere eginkizunekin bete zuela esan daiteke. Penaltia berak egin zuen arren, ez dago oraindik argi benetan penaltia adierazteko moduko jokaldia izan zen.

Javier Flaño

7| Partida ona egin zuen hegalean. Uneoro erasorako grina erakutsi zuen eta goleko jokaldia bere hanketatik etorri zen: errekorte bikain bat egin zuen area barruan eta Ninori pase ona eman zion. Defentsa lanetan hasieran zailtasunak izan zituen.

Merino

6| Ez zen bere partidarik onena izan. Bere postuan jokatzen duenak baloi gutxi galdu behar ditu eta albazeteren aurka bizpahiru baloi erraz galdu zituen. Defentsa lanean ongi dabil azken aldian.

Torres

6| Azken bi partidetan bere mailak zertxobait behera egin du. Irregularra izan zen Albazeteren aurkako partidan. Tarteka azaldu eta duen kalitatea erakutsi zuen baina taldeak jokoan gehiago sartzea behar du.

Olavide

5| Beste neurketa batzuetan izan duen freskotasuna eta erregaterako gaitasuna ez zituen Albazeteren aurka erakutsi. Beste partida batzuetan taldeari azken pase hori eta azken metroetako argitasuna eman badio ere, Albazeteren aurka ez zen fin ibili.

Berenguer

7| Alavesen aurka bigarren zati ona egin ondoren hamaikakoan postua irabazi zuen. Beti bezala erasokor erakutsi zen eta buruz buruko jokaldietan duen abaidura baliatu zuen. Azken pasean, ordea, ez zuen argitasunik izan.

Nino

8| Nauzetekin batera neurketako jokalari erabakigarriena. Gol bikaina sartzeaz gain, taldearen eraso jokoa antolatzen lagundu eta jokoari kriterioa eman zion. Presionatzerako orduan ere asko lan egiten du taldearentzat.

Pucko

5| Lesiotik bueltatu denetik ez da denboraldiko lehen partidatako jokalari berbera. Bizkortausn puntu bat galdu du eta azken metroetan zuen argitasuna ere falta zaio la ematen du orain.

Otegi

6| Minutu gutxi jokatu arren bizpahiru alditan ondo atera zuen jokatuta baloia. Denboraldian zehar minutu gehiago izango ditu seguru asko.

Javi Martinez

KG (Kalifikatu gabe)| Hamar minutu eskas eman zituen zelaian. Defentsa eta presio lanetan aritu zen batik bat eta ondo bete zuen bere papera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s