Zaleei Mendizorrotzako babesa eskertzeko aukera

Osasuna-Albazete|Larunbata 20:15, Sadar Futbol zelaia

Ikaragarria izan zen Mendizorrotzan bizitako giroa. Nauzet Perez atezainak bere bizitzako porrot gozoena bezala gogoratuko du aurrerantzean. Tanok ere futbolean horrelako momentuak bizitzeko jokatzen zuela adierazi zuen. 5.000-6.000 pertsona bitartean joan ziren Gasteizera Osasunari babesa ematera. Alavesek, ordea, partida aparta jokatu eta merezita eskuratu zituen puntuak. Hiru goleko aldearekin, gainera. Partida amaitu eta gero, ordea, zaleek abesten jarraitu ez ezik, taldearekin erabat konprometiturik daudela argi utzi zuten.

aficirnosasuna-mikel-3.jpg_2015101_11

Ilusioz gainezka abiatu zen zale gorritxoa Mendizorrotzara; bufanda, Nafarroako bandera eta ikurriñez gainezka. Iragarritako festarekin disfrutatzera. Garaipena lortu eta lidertza mantentzera baita ere, noski. Gasteizko Andra Zuriaren plazan kamiseta txuri-urdinak gorriekin tartekatzen ziren. Goizean goiz hasitako festa apurtu ez bazen ere, Osasunako zaleak ez ziren pozik itzuli euren etxeetara. Porrota ez ezik, taldeak denboraldiko minuturik txarrenak joaktu zituen Mendizorrotzan. Babesa hori eskertzeko aukera bihar bertan du Osasunak, Sadar futbol zelaian.

Lidertza mantentzea anekdotikoa dela ematen badu ere, etxean sendo jarraitu behar du Osasunak. Bigarren mailan egonkortzeko helburua ezarri du aurtengo denboraldirako taldeak, eta helburu horretan aurrera pausuak ematen jarraitu behar du Osasunak. Aspergarria eta errepikakorra izan daitekeen arren, Simeoneren “partido a partido” esaera da Osasunak buruan izan behar duena. Diskurtsoa, baina, aldatzen hasi dela ematen du. Amets egitea libre da noski; ametsak, ordea, ez dira askotan gauzatzen. Lehenengo mailara igotzea izugarria izango litzateke Osasunarentzat eta denboraldi hasiera hau egin ostean badaude jada helburua hori dela uste dutenak. Tentuz eta pazientziaz jokatu behar dute zaleek zein jokalariek, helburua zein den argia izanda. Eraikitiako amets horretatik esnatuko bagintuzte kolpea latza izan daitekeelako.

Dena den, taldeak itxura sendoa eman du denboraldi osoan – Mendizorrotza izan da salbuespena- zehar. Are gehiago, Sadarren. Antzina izandako Sadar itzuli dela ematen du aurten. Iazkoarekin ez du zerikusirik. Aurtengo denboraldian bertan jokatu diren lau partidetan hiru garaipen eta berdinketa bat. Nabarmentzekoa da lau partida horietan taldeak gol bakarra jaso eta zazpi egin dituela. Emaitzek futbola markatzen badute ere, hala izan behar du gainera, taldeak erakutsitako jokoak eta zenbait jokalariren forma momentuek ilusioa berpiztu dute.

Albazeteren aurkako lehia da bihar iluntzekoa; hambosgarren postuan bederatzi punturekin daude Gaztelakoak. Adelante ligak zerbait erakutsi  badu, edozein taldek beste edozein garaitu dezakeela da. Osasunak irabazi ez dituen partidak aztertzea erabilgarria  izan daiteke, hein batean,  premisa hori betetzen dela ikusteko: Almeriaren kontra galdu zuen Enrike Martinen taldeak. Almeria, egun, jaitsiera postuetan dago. Kordobaren aurka berdindu zuen Osasunak. Egun bigarren postuan badaude ere, andaluziarrak sadarren izan zirenean atzerago zeuden sailkapenean. Amaitzeko, Alavesen aurka hiru eta huts galdu zuen talde nafarrak. Alavesek Osasunarekin egin bezala, jaitsiera postuetan den Llagosterak hiru gol sartu zizkion talde gasteiztarrari Palamosen.

Arerio txikirik ez dagoela behintzat frogatuta dago. Txapelketa bi berdinketarekin hasi ostean, hirugarren jardunaldian Oviedoren kontra hiru eta bat galdu zuten Gaztelarrek. Porrot hori jaso eta gero iritsi zen Albazetekoen susperraldia.  Hurrengo hiru jardunaldietan, bederatzi puntutatik zazpi eskuratu zituzten. Zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak galtzetik datoz ordea; bolada ezkorrean. Jaenen ibilitako Jona aurrelari fina min hartuta dago eta Jasonek txartel gorria ikusi zuen Zaragozaren aurkako neurketan. Iruñean jokatu dituzten sei neurketetan garaipen bakarra eta bi berdinketa eskuratu dituzte Gaztelarrek. Lehenengo mailan jokatutako bost neurketetan berdinketa bat eta gainontzeko lau garaipenak talde gorritxoarenztat. Iazko denboraldiari dagokionez, jokatutako bi neurketetan garaipen bana. Sadarren Osasunak bi eta bat irabazi zuen bitartean, Carlos Belmonten etxekoak bi eta huts nagusitu ziren.

Hamaikakoan aldaketak, lesioak tarteko

Bogdan Milic eta Alex Sanchez, beste behin, deialdtik kanpo geratuko dira arazo fisikoak direla eta. Nino eta Kenan Kodro izango dira asteon ere Martinek erabilgarri izango dituen bi aurrelari espezifiko bakarrak. Albiste txarrak ez dira hor amaitzen, ordea. Izan ere, gaur goizeko entrenamenduan David Garcia atzelariak orkatilean min hartu du eta Enrike Martinek ezin izango du deialdian sartu. Loties eta Martins deialdian sartu badira ere, seguruenik Unai Garcia eta Miguel Flañorekin Tanno Bonin arituko da hiruko lerroan. Hala ere, Martinekin, zeinek daki.

Gainontzekoan Mendizorrotzan atera zen hamaikakotik beste aldaketaren bat espero daiteke; bat ziurra da. Mikel Merinok, Maikel Mesaren kaltetan, bere postua berreskuratuko du. Aurrealdearen ere aldaketak egon daitezkeela ere ematen du. Partida kaxkarra egin zuen Matej Puckoren ordez, Mendizorrotzan gizon arriskutsuena izan zen Alex Berenguer hamaikakoan izan daiteke. Osagai horiekin bialtu beharko du Osasunak garaipena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s