Hitzometroa| Alaves-Osasuna

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Larunbateko partidara arte esne mamitan zebilen Osasuna, partida guztietan itxura ona emanda. Mendizorrotzan, aitzitik, taldeari ezinean ikusi zitzaion, batik bat lehen zatian. Gorritxoak babazorroen presio gogorra gainditu ezinda ibili ziren, baloia jokatzerakoan batere zehaztasunik gabe. Bigarren zatian taldearen jokoak hobera egin zuen, baina etxekoek kontraerasoan partida erabakita utzi zuten. Emaitzak (3-0) agerian uzten duenez, ez zen Osasunako defentsen egunik onena izan; 90 minututan aurreko 7 jardunalditan jasotako gol kopuru bera jaso zuten. Erasoko jokalariei dagokienez, gizonik aipagarriena Alex Berenguer izan zen. Haztegikoa bigarren zatian sartu zen, eta beste martxa bat eman zion taldeari.

Martin Monreal

5| Larunbateko partidak giharra eta intentsitatea eskatzen zituen, eta horretan Alaves gehiago izan zen. Bost defentsako lerroa erabili zuen, baina agian egokiagoa zatekeen lau defentsa erabili eta zelai erdian gizon gehiago kokatzea. Bestalde, Berenguer hasierako hamaikakoan ez jartzearekin ez zuen asmatu. Jasotako jipoiaren ostean, orain taldea indarberritzea dagokio.

Nauzet

7| Hiru goletan ezin izan zuen gehiagorik egin. Bestalde, geldiketa oso onak egin zituen. Beragatik ez balitz, emaitza potoloagoa zatekeen.

Javi Flaño

5| Berdegunean egon zen bitartean partida egokia jokatu zuen. Defentsan ez zuen arazo handiegirik izan, baina erasoan oso gutxi ikusi zitzaion. Bigarren zatian Alex Berenguer sartu zen bere ordez.

David Garcia

6| Bera izan zen defentsa lerroko jokalaririk aipagarriena. Lehenengo golean eginiko akatsa salbu, sendotasun handiz jardun zen. Lidertza handia transmititzen du. Baloiarekin gora egiteko ez zuen erreparorik izan. Lehen zatian gorritxoek izan zuten gol aukerarik garbiena izan zuen, falta jaurtiketa bat buruz errematatu zuenean.

Unai Garcia

4| Orain arteko partidarik txarrena jokatu zuen ezkaroztarrak. Ez zuen beregan horren ohikoa den sendotasunik izan. Bigarren golean Estradak errazegi gainditu zuen. Osasunak bere bertsiorik onena behar du.

Miguel Flaño

5| Kapitaina erdipurdi aritu zen, taldea bere osotasunean lez. Bere kasuan, ez zuen akats larririk egin, baina Alaveseko aurrelariek estutasunetan jarri zuten behin baino gehiagotan.

Oier

4| Partida oso eskasa Lizarrakoarena. Defentsan larri, eta erasoan antzu. Arerioari baloi ugari opartitu zizkion. Bigarren zatian hobexeago ibili zen, baina bere maila onenetik urrun.

Mesa

5| Ez zuen Merinoren ausentzia probestu. Orain arteko partidetan itxura ona ematetik zetorren, baina larunbatekoan desagertu samar ibili zen. Berea zen taldearen jokoa hastearen ardura, eta ez zuen bete. Arrizabalagakoak zelaitik kendu zuen lehen jokalaria izan zen.

Olavide

5| Lehen zatian oso gutxitan ikusi zitzaion, baina bigarrenean presentzia handiagoa izan zuen, babazorroen areara arriskua eramanez. Duen kalitatea gehiagotan erakustea falta zaio.

Roberto Torres

5| Ez zuen orain arte taldearen jokoan izan duen eraginik izan. Aurkariaren presioa zela medio, ez zen batere eroso aritu. Lehen zatian jokaldi polit bat egin zuen eskuin hegalean, baina bestelakoan gauza gutxi erakutsi zuen. Dudarik gabe, denboraldiko norgehiagokarik zailena izan zen Arrekoarentzat.

Pucko

4| Berdegunean egon zen, baina ez zitzaion apenas ikusi. Merezi ez zuen arren, 90 minutuak jokatu zituen.

Nino

5| Minutuek aurrera egin ahala aurrean kokatuta baloirik ikutuko ez zuela ikusi zuen. Horrela, momentu askotan ia erdilari bezala aritu zen. Ez zuen gol abagune garbirik izan. Ez da ahaztu behar larunbateko partida jokatuta Bigarren Mailan neurketa gehien jokatu dituen jokalaria bihurtu zela. 

Merino

5|  Mesaren ordez sartu zen. Taldeari sakontasuna eman zion, baina penalti inozoa egin zuen.

Berenguer

7| Nauzetekin batera,  gorritxorik onena izan zen. Bigarren zatian sartu, eta taldeari beste abiadura bat eman zion. Defentsei behin eta berriz izkin egin, erdiraketa arriskutsuak jarri… Denetarik egin zuen haztegikoak. Datorren zapautuan titular izatea irabazi zuen.

Kodro

N.G.| Azken hamabost minutuak jokatu zituen. Ez zuen jokoan sartzeko astirik izan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s