Denboraldiko bigarren porrota, Mendizorrotzan (3-0)

Alaves 3-0 Osasuna| Denboraldiko lehen kolpea izan da Mendizorrotzakoa. Almeriaren aurka ez bezala, galtzeaz aparte taldeak oso gaizki jokatu du. Alavesek oso eroso jokatzeko aukera izateaz aparte, atzealdeak ia sufritu ere ez du egin partidaren fase askotan. Huts eta bi atzetik zihoala susperraldia izan du talde nafarrak baina golik ezin izan du sartu momentu horretan. Lehenengo zatian noraezean ibili da talde nafarra.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20151010215718-img_3552

Festa ez da erabatekoa izan Gasteizen. 16.000 zale -5.000 inguru Nafarroatik joandakoak- bildu dira Mendizorrotza futbol zelaian Bigarren Mailako Euskal derbia bizitzeko. Goizean goiz iritsi dira zale nafar gehienak eta Gasteizko kaleak Alavesen zaleekin partekatu dituzte. Giro apartean, bi zalegoak batera. Hala ere, Biolentziaren Aurkako Batzordeak arrisku handiko partidutzat ezarri zuen. Gorritxoentzat, baina,futbolari dagokionez festak ez du amaiera onik izan. Bi zalegoen jarrera txapela kentzekoa, irabazle zein galtzaileei babesa erakutsi dietelako.

Iazko markagailu berdina aurtengo Mendizorrotzako derbian; hiru eta huts. Sadarren ere Alavesek beste hiru gol sartu zizkion Osasunari. Kopan ere elkarren aurka aritu ziren bi taldeak, eta beste behin Alaves garaile atera zen. Larunbatean merezimendu osoz irabazi zuen Alavesek. Lehenengo zatina, bereziki aurreneko 25 minutuetan, Osasunak denboraldiko minutu txarrenak jokatu zituen. Pixkanaka zertxobait hobeto jolasteko aukera izan du, baina erruz sortu dituzte erasoko jokaldi arriskutsuak. Bigarren zatian Alavesek partidua erabat bere alde jartzeko aukera izan du.

Harmailetako giroak hauspoturik ekin diote neurketari bi taldeek. Neurketa hasi eta berehala, ordea, Alavesek bere nagusitasuna markagailura eraman du. Falta jaurtiketa batean Toquerok buruz bikain bidali du baloia sareetara. Min izugarria eman dio gol horrek Osasunari eta nerbioak azaleratu dira. Defentsako lerroak denboraldi osoan baino hutsegite gehiago egin ditu eta uneoro Alavesek arriskua eramaten zuen Nauzet Perezen ate aurrera. Baloia erraz galtzen zuen Osasunak, eta bere areatik oso gertu. Alavesek baloia luzean jokatzen zuenean  ere baloia urruntzeko arazo handiak izan zituen talde nafarrak. Defentsako lerroak, bereziki Unai Garciak, ez zuen orain arteko sendotasun ori erakutsi. Mikel Merino ordezkatu zuen Mesak eta Oier Sanjurjok ere ahazteko moduko lehen zatia izan zuten.

Lehenengo zatiaren erdialdera jokoa aldatu zuen Alavesek. Markagailuan zuten errentarekin eroso zeuden Gasteiztarrak eta pausu bat atezera eman zuen Bordalasn taldeak, ondoren kontraerasoan ziztu bizian ateratzeko asmoz. Osasunak baloiaren jabetza eskuratu eta hegaletik jokatu nahi izan zuen. Eraso jokaldi arriskutsurik sortzeko, baina, ezgai izan zen. David Garciaren erremate bat izan zen gol bagune garbi bakarra.

Bigarren zatiari beste aurpegi batekin ekin zion talde gorritxoak. Osasunaren bultzadaren aurren Alaves are eta atzerago sartu zen. Roberto Torresek izan zuen berdineketa ezartzeko bigarren zatiko lehen aukera, baina  Pacheco atezainak ondo geratu zuen jaurtiketa. Oier zertxobait hobeto aritu zen eta Martinek egindako bi aldaketek -Merino eta Berenguer zelairatu zituen- taldeari beste itxura bat eman zioten. Berenguerr izan zen neurketako jokalari gorritxo onena. Izan ere, hegaletik sakontasuna handia eman zion taldeari. Alavesek bikain aprobetxatu zuen bere bigarren zatiko lehen gol abagunea. Zelaian sei minutu zeramatzala Dani Estradak bigarren gola sartu zuen jokaldi dotore batean.

Hogei minutu geratzen ziren aurretik balentria gauzatzeko. Hegaletatik antolatu nahi zun eraso jokoa Osasunak baina Alavesek, zentzu jokatuta, ondo itxi zizkion ateak. Partida erosoa zuen Alavesek aurrena. Osasuna goian zegoen baina azken pasea egiteko argitasuna falta zitzaion. Alavesek atzean itxita jarraitzen zuen eta kontraerasoan min eginez, gainera. Kiko Femenia Nauzeten aurrean bakarrik geratu zen baina atezainak bikain lapurtu zion baloia. Alavesek, ordea, hirugarrena egitea lortu zuen. Oierrek egindako penaltia Manu Garcia kapitainak sartu zuen.

Numantziak baina ez zuen bere aukera baliatu eta puntu bat baino ez zuen lortu asteburuan. Gauzak horrela, Osasunak lidertza mantentzen du Kordobarekin berdinduta. Hiru puntuak eskuratuta Alaves promozio postuetan da, laugarrenean zehazki.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s