Hitzometroa| Osasuna-Lugo

   Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Suziria bezala hasi du denboraldia Osasunak. Zazpi partidatan bost garaipen erdietsita, sailkapeneko lehen postuan da talde nafarra. Atzokoan, Lugo talde galiziarrari gailendu zitzaion, eta ez edonola: zaleen zoramenerako, 45 minututan 3 gol sartu, eta azkenean partida 4-0ekoarekin amaitu zen. Garaipen ikusgarri horretan Roberto Torres izan zen dizdira gehien egin zuen jokalaria. Arrekoak neurketa guztiz gogoangarria egin zuen, gorritxoen lehen hiru golak berak sartuta. 8 urte ziren Osasunako jokalari batek hat-trick bat egiten ez zuela (aurrekoa Roberto Soldadok Levanteren aurka egin zuen). Azpimarratzekoa, baita ere, Mikel Merinok egin zuen lana. Partida hasiera zaila izan zuen, euskarria bakarrik egoteak kontzentrazio eta lan handia eskatzen duelako, baina minutuen jonarekin batera erosoago sentitzen joan zen. Azkenean, gorritxorik aipagarrienetarikoa izan zen.

Martin Monreal

7| Arrizabalagakoa da Osasuna denboraldi hasiera honetan izaten ari den arrakastaren erantzule nagusietako bat -nagusiena ez bada-. Hiltzear egon zen talde bat hartu, bere metodologia aplikatu, eta biziberritu egin du. Soilik horrela uler daiteke iragan urtean kategoria galtzear egon zen talde bat orain kategoriako liderra izatea. Gauzak horrela, atzokoan 5 defentsako lerroaren aldeko apustua egin zuen. Orokorrean hautu zuzena izan zela erran daiteke, baina euskarri bakarrarekin jokatzeak ekarritako arazoak ezin daitezke ahaztu.

Nauzet

7| Beste behin ere segurtasun handia erakutsi zuen. Lehen zatian lan gutxi izan bazuen ere, bigarrenean pare bat geldiketa egitea tokatu zitzaion. Une honetan Bigarren Mailan gol gutxien jaso dituen atezaina da.

Javi Flaño

7| Defentsan arazorik ez zuen eduki, eta erasoan ohi baino maila altuagoan ibili zen. Horren adibide da Roberto Torresen bigarren golean eginiko erdiraketa bikaina.

David Garcia

7| Partidutik partidura heldutasun handiagoa erakusten du. Unai eta Miguelekin modu ezinhobean moldatzen da. Atzokoan egin beharrekoak inongo arazorik gabe egin zituen.

Unai Garcia

7| Badirudi bizitza osoa daramala Osasunako lehen taldeko atzekaldean jolasten. Jokalari izugarri saiatu eta langilea da. Defentsan ezin sendoagoa, baloia jokatuta ateratzerakoan aukera politak eskaintzen ditu.

Miguel Flaño

7| Partida ona jokatu zuen. Sendotasun handia erakutsi zuen, Unai eta Davidek bezalatsu. Alde handia dago iazko Miguelen eta aurtengoaren artean. 5eko defentsarekin laukoarekin baino askoz ere erosoago sentitzen da.

Oier

7| Hegalean, zelaierdian, defentsan… Edozein lekutan jokatuta ere, Lizarrakoak maila ona erakusten du. Defentsan arazorik ez zuen izan. Bestetik, erasoan ohi baino gutxiago azaldu zen.

Merino

8| Hasierako minutuak oso zailak izan ziren haztegikoarentzat. Euskarrian bakarrik aritzean lanak gainezka egiten dio zenbaitetan.  Zernahi ere, behin partidari neurria hartuta maila aparta erakutsi zuen. Berdegunean duen presentzia sekulakoa da. Defentsan asko laguntzen du, baloia ederki mugitzen du, eta hori gutxi balitz, aurkariaren areara arriskua eramaten du.

Olavide

6| Kalitate zertzelada batzuk utzi zituen, baina ez zuen jarraikortasunik izan. Erregulartasun puntu bat falta zaio. Bigarren zatian Martinek aldatu zuen lehen jokalaria izan zen.

Roberto Torres

9| Hiru gol sartu zituen, baina Arrekoa ez zen hor geratu: jokoari sakontasuna eman zion, erdiraketa bikainak egin zituen… Oroimenean gordetzeko erakustaldia eman zuen. Bera da taldearen iparrorratza.

Pucko

6| Laugarren golean berea izan zen goleko pasea. Bestelakoan, ez zen eslobeniarraren partidarik onena izan. Jokoan beste jokalari batzuk baino gutxiago sartu zen. Bigarren zatian Alex Berenguerrek ordezkatu zuen.

Nino

8| Orain arteko partidarik osoena jokatu zuen. Gola sartzeaz landa, taldearen jokoan eragin izugarria izan zuen. Bigarren golean, adibidez, funtsezkoa izan zen egin zuen kontrol eta pasea.

Mesa

6|  Bigarren zatia ia osorik jokatu zuen. Ohi bezala, urrutitik pare bat jaurtiketa egin zituen.

Berenguer

7| Hegaletik arriskua sortzen saiatu zen. Geroz eta konfidantza gehiagorekin ikusten zaio. Abiadura eta erregatea dira bere bertute nagusiak.

Adrian Cruz

N.G.| Azken hamar minutuak jokatu zituen. Ez zuen jokoan sartzeko astirik izan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s