Sadarrek ez dio gotorleku izateari utzi nahi

Aurreko asteburuan Kordobaren aurka etxean berdindu -aho zaporea ez zen guztiz ona izan- ostean, zazpigarren jardunaldia ere etxean jokatuko du talde nafarrak. Elx-en berdinketa balitu zuen Osasunak lidertzari eusteko, hamahiru punturekin. Elxek baino bi gehiago dituzten egun gorritxoek. Lugoren aurka arituko dira Enrike Martin Monrealen jokalariak. Igandean izango da neurketa, 17:00tik aurrera.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

lugo

Gotorleku izaten jarraitu nahi du. Taldeak badaki bere indarraren giltzarrietako bat hori dela. Sadar futbol zelaia eta bertara astero joaten diren 12.000 -13.000 zaleak. Taldearen helburua, edozein dela ere, erdiesteko Osasunak duen lehengairik preziatuenetarikoa da, preziatuena ez bada. Lehenengo mailako talde batzuek ere ez dutena. Zaleen babesa, errespetua eta pazientzia, batik bat, pazientzia. Jokalariei hauspoa ematen die, edo eman beharko lieke, euren atzetik horrelako zalegoa egoteak.

Bi puntu baino ez ditu galdu Osasunak aurtengo denboraldian etxean. Pasa den asteko berdinektarekin ihes egindako bi puntuak. Denboraldi osoan zehar, beste hiru puntu gehiago galdu ditu; Almeriaren aurkako porrotean galdutakoak. Aho zapore mingotsa utzi zuen joan den asteko neurketak. Osasunak jaun eta jabe izan zen berdegunean, baina ez zuen irabazterik izan. David Garciak, Olavidek eta Merinok izan zituzten aukerak. Gola, ordea, ez zen iritsi. Kordobak ezer gutxi egin zuen – Andoneren jaurtiketa bat izan zen kanpokoen aukera bakarra- baina berdinketari eustea lortu zuen. Denboraldian zehar jokatutako neurketa guztiak irabazteko aukera izan du talde gorritxoak.

Lugoren aurka jokatuko du zapigarren jardunaldi honetan Osasunak. Aurkari gogorra. Taldea erabaerritu, goitik behera gainera, eta fruituak ematen ari den lana izan da. Hamar puntu lortu dituzte dagoeneko galiziarrek eta seigarren postuari helduta jarraitzen diote. Iragan denboraldiko bi neurketetan Lugok Osasuna menderatzea lortu zuen. Anxo Carro futbol zelaian  lau eta hiru galdu zuen Osasunak, denboraldi hasieran hain ohikoak izan ziren neurketa ero haietan. Etxean ere galtzaile atera ziren gorritxoak. Huts eta bi nagusitu ziren galiziarrak.

Aldaketak hamaikakoan

Asteko entrenamenduetan ldaketak egon daitezkela erakutsi du Enrike Martin Monrealek. Sistema ezberdinekin probatu du. Kordobaren aurka jokatu zuten jokalarietako bi ez dira titularren taldean aritu. Oierren lekua Tanok hartu izan du bosteko lerroarekin eta Berenguerren ordez erabat osatu den Matej Pucko esloveniarra aritu da. Matej Pucko hamaikakoan izan daitekeela argi dago, Oier, ordea hamaikakotik kenduko duenik ez du ematen. Tanok eskuin hegala hartuko balu, seguruenik Oierrek Olabide edo Merinoren lekua hartuko luke zelai erdian.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s