Ametsari eusteko puntu bat lortu du Osasunak Kordobaren aurka

Osasuna 0-0 Kordoba| Harrobiko bederatzi jokalari atera zituen hamaikakoan Enrike Martin Monrealek

Irabazi ezin denean, galtzea sahiestu behar da. Larunbat iluntzean Sadarren hori gertatu zitzaion Osasunari. Irabazteko ahalegina egin zuen ezer gutxi erakutsi zuen Kordobaren aurrean. Zortea, baina, ez zuen alde izan talde nafarrak. Berdinketak, baina, lidertza mantendu eta sortutako ilusioari hauspoa emateko balio izan zuen Elxek bere partida berdindu ondoren. Emaitzak alde batera utzita, taldeak joko ona erakutsi zuen. 

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20150926221345-web-6

Ez du iazko Osasunarekin zer ikusirik. Erabat ezberdina da Enrike Martin Monrealen taldea. Etxeko jokalariak dira erdigune aurten, hainbat jokalari iaz emandako mailatik oso gora -Roberto Torres bereziki- daud eta taldeka nortasuna erakusten du, jokatzeko era zehatz bat. Esperimenturik egin gabe. Bigarren mailara jaitsi berri den talde baten harrokeria hura, taldea ia bigarren B mailara erman zuena, gabe. Futbol profesionalean bere lekua egin nahi duten jokalari gazte eta etxekoek gidatzen duten taldea, esperientziazko fitxaketen laguntzarekin. Osagai guzti hauek nahastuta sortu du Enrike Martinek bere taldea; etxekoa eta gaztea. Defentsako lanean oinarritzen bada ere, erasoari eta baloi jabetzari uko egiten ez diona.

Lehenengo mailatik jaitsitako Kordobaren aurkako lehia aukera paregabea zen lidertzari eutsi eta aurrera pausu bat emateko. Lehenengo mailatik jaitsi den talde indartsu bati erakusteko nor den talde nafarra. Nor den Osasuna berri hau, iaz jaitsitakoaren antzik ere ez duena.

Baloiaren jabetza eskuratu eta baloiaren monopolioa eskuratuz ekin zion Osasunak lehenengo zatiari berdegunean. Osasunaren bultzada zela eta, pixkanaka Kordoba atzean sartu zen. Hala ere, bazirudien Kordobari egoera hark asko ez ziola inporta. Azken pasea eta gol abaguneak ordea, ez zituen sortu etxeko taldeak. Kordoba, atzean sartu bazegoen ere, eroso zegoen. Kontraerasoa noiz abiatuko zain. Bere jokalari arriskutsuena izan zen Florin Andone errumaniarraren argia pizteko zain zeuden andaluziarrak. Osasunako atzealdea, baina, Unai Garcia eta Miguel Flaño – hiru zentralen artean aldeetara jokatzen duten biak dira- bikain aritu zen zainketa lanetan. Denboraldi osoko tonikari jarraiki.

Erasoan batik bat hezker hegala erabili zuen Osasunak. Javier Flaño aritu zen ezker hegaletik eta Oier Sanjurjok, Zaragozan egin bezala, eskuin hegalaren ardura hartu zuen. Miguel Olavide gaztea izan zen arrikus gehien sortu zuena. Ezker dotorea du harrobiko jokalariak, baita erregaterako abilezia ere. Javier Flañorekin ongi moldatu zen eta ezker hegal horretatik iritsi ziren osasunaren aukerak, oso garbiak izan ez arren.

Bigarren zatian lehenengoko moldea errepikatu zuten bi taldeek. Gorritxoek ez zuten etsi eta berriz ere Olavide zen arriskua sortzen zuena. Oier ere erasokorrago ibili zen eta Roberto Torres ez zen beste partidetan bezain fin ibili. David Garciak izan zuen akaso neurketako gorritxoen aukerarik garbiena. Area barruan zela bi erremate egiteko aukera izan zuen. Asmatu, ordea, ez. Mikel Merinoren jaurtiketa bat ere bikain geratu zuen Razak Brimah Kordobako atezainak.

Kontraerasoan, ordea, Kordobak markagailuan aurretik jarraitzeko abagunea izan zuen. Florin Andoneren jaurtiketa, baina, bikain geratu zuen Nauzet Perez atezainak. Kordobako aukera bakarra izan zen. Momentu horretatik aurrera Osasunak partidua menpean hartu zuen. Bigarren zatian atera zen Matej Pucko -Berenguer ordezkatu zuen- nafarren erasoari beste arrikus puntu bat eman zion. Hala ere, neurketako jokalari onena izaten ari zen Olavidek Jose Garciari lekua uztean, taldearen jokoa zertxobait behera egin zuen. Bogdan Milic aurrelaria ere atera zuen Arrizabalagako entrenatzaileak, baina Osasunak ez zuen aukera askorik sortu azken minutu horietan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s