Ikusmiran| 5. jardunaldia

Thumbs_Up_Down

AURRERAPEN EGOKIA

Nauzet Perez atezaina izan zen igandeko norgehiagokako gorritxorik aipagarrienetariko bat. Izan ere, bere geldituak funtsezkoak izan ziren Osasuna Zaragozatik irabazle atera zedin. Aurreko lau partidetan ere titular gisa jokatzetik zetorren, baina dizdira berezirik egin gabe. La Romaredan, ordea, bere mailarik onenean aritu zen. Segurtasun aldetik bikain ibili zen, baloi altu guztiak arazorik gabe defendatuz, eta erreflexu aldetik erakustaldia eman zuen (Ortuñori egindako geldiketa erabakigarria ikustea besterik ez dago). Ondorengo jardunaldietan maila bera mantentzen badu, Osasunak aseguru bat izanen du atepean. Racingeko atezain ohi Mario Fernandez ere maila oneko jokalaria da, baina, momentuz, ez dirudi Nauzeten postua arriskuan jarriko duenik. Ez, bederen, Sabadellen aritutakoak erakustaldiak eman jarraitzen badu.

NAUZET

HOBETU BEHARRA

Leganesen aurka garaipenaren gola sartu ostean, La Romaredan maila oso kaxkarra eman zuen Kenan Kodrok. Errealean aritutakoa bigarren zatian sartu zen, gorritxoen jokoari freskotasuna emateko asmoz, baina jokoan ez zen kasik sartu. Bere eginkizuna zelai erdiaren eta aurreko lerroaren artean lotura lana egitea zen, baina ez zen fin ibili. Hasieran zelai erdian kokatu zen, baina baloirik ez zuela ikutzen ikusita, hegalera mugitu zen; bertan, baina, ez zen hobe aritu. Hori gutxi balitz, presio lanetan ere ahul, gogogabe zebilen. Horrela, bada, donostiarrak Martinen haserrea piztu zuen; behin baino gehiagotan entzun behar izan zituen Arrizabalagakoaren kexak.

kodro

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s