Hitzometroa| Zaragoza-Osasuna

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Gorritxoek meritu handiko garaipena erdietsi zuten Zaragozaren aurka. Etxetik kanpo jokatuagatik ere, Martinen mutilek ausardia handiz jokatu zuten, eta azkenean huts eta bat irabazi zioten talde aragoitarrari. Minuturik onenak lehen zatian izan zituzten, defentsako jokalarien sendotasunari baloiaren jabetza gehitu ziotenean. Lan horretan, berriz ere, Roberto Torres izan zen jokalaririk azpimarragarriena. Taldearen erasoko jokoaren gidaria izan zen, eta gorritxoen golean sekulako pasea eman zion Nino golegileari. Bigarren zatian, bere aldetik, sufritzea tokatu zen, eta egoera horretan Unai Garcia eta Nauzet atezaina nabarmendu ziren. Haiengatik ez balitz, azken emaitza ziur aski desberdina zatekeen.

Martin Monreal

6| Arrizabalagakoak berriz ere 5-1-2-2 aren aldeko apustua egin zuen, eta taldeak nahiko ongi erantzun zuela esan daiteke. Dena den, euskarri bakar batekin jokatzeak taldea desorekatu egiten du zenbaitetan. Bestalde, aldaketak azkarregi egin zituen, eta ondoren neka neka eginda zeuden Nino eta Torres ezin izan zituen aldatu.

Nauzet

8| Orain arte gorritxo bezala eginiko partidarik onena jokatu zuen. Segurtasuna transmititu zuen atepean, eta meritu handiko geldiketak egin zituen. Bereziki azpimarratzekoa Ortuñori egin zion gelditua.

Javi Flaño

5| Erasoan, ohi bezala, gozakaitz ibili zen, baina defentsan ongi moldatu zen bederen. Hinestrozak arazoren bat edo beste sortu zion, baina bestelakoan ez zuen gehiegi sufritu.

Tano

6| Pare bat akats kenduta, partida egokia egin zuen dominikarrak. Denboraldi hasieran ez bezala, orain ez dauka arazorik baloia gainetik kentzeko.

Unai Garcia

8| Ezkaroztarra maisutasunez jardun zen, batik bat bigarren zatian. Zaragozaren gol bat salbatzeaz landa, irmotasun eta lidertza handia erakutsi zuen atzeko lerroan. Denboraldi hasiera aparta ari da egiten.

Miguel Flaño

6| Lesioaren ondorengo lehen norgehiagoka zuen, eta orokorrean nahiko ongi ibili zela esan daiteke. Jokaldiren batean larri samar, baina bestelakoan arazo handirik gabe.

Oier

7| Orain arteko partida gehienak zelai erdian jokatu dituen arren, atzokoan hegalean aritzea tokatu zitzaion. Eta oso ongi moldatu zen. Defentsa sendo, eta erasoan lehiakor. Lizarrakoak sekulako garrantzia du talde honetan.

Mesa

7| Merinoren lekua hartu zuen hasierako hamaikakoan, eta oso ongi moldatu zen. Baloia ongi jokatzen du, eta urrutitik jaurtitzea gustatzen zaio. Defentsa lanetan zenbaitetan beste euskarri baten falta somatu zuen.

Jose Garcia

6| Baloia duenean bizkortasuna ematen dio jokoari, baina baloirik gabe bere presentzia nabarmen murrizten da. Dena den, pixkanaka goruntz doa. Bigarren zatian Merino sartu zen haren ordez.

Roberto Torres

8| Arrekoa da talde honetako izarra. Lehenengo zatian erakustaldia eman zuen. Jokoa maisuki irakurtzen du, eta baloia daukanean sakontasun handia ematen dio gorritxoen jokoari. Ninoren golean sekulako jokaldia egin zuen. Bestalde, aipatzekoa da 5-1-2-2arekin erosoago sentitzen dela 4-2-3-1arekin baino.

Berenguer

6| Beste egun batzuetan baino gutxixeago sartu zen jokoan. Dena den, gol aukera bat edo beste sortzeko gai izan zen. Bigarren zatian Kodrok ordezkatu zuen.

Nino

7| Almeriakoak, azkenean, bere lehorte partikularrarekin amaitu zuen. Izan ere, atzoko partidara arte golik sartu gabe zen. Horrela, gola sartu, eta azkenean irribarrea marraztu zen bere ezpainetan. Ongi badago, taldeari asko eskaintzen dio.

Merino

7|  Jose Garciaren ordez sartu, eta euskarrian kokatu zen. Kalitate zertzelada ugari utzi zituen.

Olavide

6| Bigarren zatian sartu zen. Baloia hanketan duenean kalitate handia erakusten du. Zaragozako jokalariek falten bidez gelditu zuten.

Kodro

4| Atzokoan gorritxorik kaxkarrena izan zen. Martin behin baino gehiagotan haserretu zen berarekin, ez baitzuen hark agindurikoa egiten. Hegalean dagoenean galdu egiten da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s