Berdinketarekin konformatu gabe

Zaragoza-Osasuna| Leganesen aurka garaipena lortu ondoren, talde gorritxoa ez da Zaragozatik puntu bakar bat ekartzearekin konformatzen. Bolada ona ahalik eta gehien aprobetxatu eta taldea egitean jarraitu nahi dute gorritxoek. Sabaia oraindik ez dute jo gorritxoek, Oier Sanjurjoren aburuz.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

osasunazaragoza

Lehenengo lau jardunaldiak igaro dira dagoeneko, eta sentsazioa ezin hobeak dira gorritxoentzat. Puntuak lortu ez ezik, taldeak nortasuna berreskuratu du etxeko jokalarien eskutik. Lidertza Alcorconekin partekatzea soilik anekdotikoa izan arren, moralez gaineza daude Enrike Martinen jokalariak. Euskadi Irratiari emandako elkarrizketa batean, Oier Sanjurjo esan zuen, maila mantentzeaz aparte, taldeak ez zuela beste helbururik markatu. Gorritxoak geroz eta hobe moldatzen direla aipatu zuen kapitainak, eta taldeak oraindik sabaia jotzeke zeukala.Leganesen aurkako partidua nortasun berri horren eta iazko denboralditik erabat itxuraldatu diren hainbat jokalariren erakustaldia izan zen. Betiko moduan, aurkariak aukera gutxi sortzeko planteatu zuen prestatzaile nafarrak neurketa. Partidua gogotik lehiatu zuen Osasunak, eta Leganesek partidua berdindu ostean, ez zuen pazientzia galdu. Partidu osoan bezala jokatzen jarratu zuen eta horrek bere fruitua bigarren gol modura eman zuen.

La Romareda futbol zelaian jokatuko du Osasunak Adelante Ligako bostgarren jardunaldia, Zaragozaren aurka. Etxetik kanpo aurten hiru neurketa jokatu dituzte gorritxoek; Llagosteran, Almerian eta Mirandan errege kopan. Balantzea ona da hiru neurketa horietatik bi irabazi zirela kontuan hartuta. Beraz, badirudi behintzat, Osasuna berria hau ez dela garai batean etxetik kanpo denboraldi osoa irabazi gabe ematen zuen horietakoa. Mailari eusteko puntu garrantzitsuenak etekoak badira ere, etxetik kanpo emaitza onekin etxean galdutakoak berreskuratzen dira. Noizean behin etxetik kanpo irabazi edo punturen bat ekartzea erabakigarria izan daiteke Adelante Ligan jarraitu ahal izateko,eta sailkapenaren zonalde lasaian biztzeko denboraldiko azken partidak.

Bajaz beterik joango da Osasuna Zaragoza aldera. Loties, Alex Sanchez, Luis Martins, eta Pucko  min hartuta daude. Bien bitartean, Bogdan Milic Montenegron dago taldearen baimenarekin eta ez da deialdian sartuko. Alex Berenguerrek ere badaezpada entrenamedua utzi behar izan zuen. David Garcia azken unera arte izango da zalantza, lumbalgia batek jota. Gauzak horrela, fitxa profesionala duten 12 jokalari -horietatik bi atezainak dira- baino ez ditu erabilgarri izango Arrizabalagako entrenatzaileak. Kontuan hartu behar da, ligako araudiaren arabera, zelaian uneoro zazpi jokalari profesional mantendu behar direla. Mario Fernadez egongo litzateke atean, eta atzealdeko lerroa Tano, Unai Garcia, David Garcia eta Javier Flañok osatuko lukete. David Garcia osatu ezean, buelta den Miguel Flañok ordekatu dezake. Zelai erdian Oier eta Torresekin batera Maikel Mesa arituko da, nahiz eta Merinoren lesioak hobera egin duen eta hamaikakoan sartzeko aukera gehiago dituen. Aurrealdea Olavide, Berenguer eta Ninok osatu dezakete. Hala ere, Kodrorengatik egin dezake apostua Martinek.

Lehen mailari itzultzeko prestatutako taldea

Ranko Popovicek zuzentzen duen taldearen helburua argia da; lehenengo mailari zuzenean igotzea, promozioa sahiestuz. Joan zen denboraldian igoera promozioko azken kanporaketara iritsi ziren, Gironari lehenengoan hiru gol errekuperatu ostean. Las Palmasek kanporatu zuen Zaragoza. Helburu bakarra du Aragoikoa, eta lortu ezean, denboraldi txarra izango litzateke eurentzat. Heraldo egunkariak, denboraldiaurrean, Igotzera behartuak edo bakarrik igotzeak balio dezake bezelako titularrak utzi zizkigun.

Hamalaugarren postuan da Zaragoza, bost punturekin. Denboraldi hasiera besterik ez bada ere, Aragoi aldean ez daude konforme taldearen hasierarekin eta lau puntu berreskuratu behar izatearekin. Azkenaurreko jardunaldian berdindu ostean, Romaredan Kordobaren aurka galdu zuen. Etean segidan jokatzen duten bigarren hontan ezin die garaipenak ihes egin. Iazko neurketei erreparatuz gero, Romaredan bana berdindu zuten bi taldeek. Etxean, ordea, elurrak atzeratutako neurketan, Zaragozakoak izan ziren garaile.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s