Hitzometroa| Osasuna-Mirandes

  Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Seitik sei. Lehen bi partidetan bi garaipen pilatuta, denboraldia modu ezinhobean hasi du Osasunak. Atzokoan Mirandes hartu zuen mendean, neurketa oso lehiatu eta estu batean. Bi izan ziren garaipenaren giltzarriak: bata, defentsako lan sendoa, eta bestea, aurreko postuetako jokalarien lehiakortasuna. Defentsa lerroan bereziki aipatzekoa Unai Garcia ezkaroztarrak erakutsitako maila. Iragan sasoian Tudelanon utzita ibili ostean, atzokoa bezalako partidekin lekua egin du talde gorritxoan. Erasoko jokalariei dagokienez, Pucko eta Roberto Torres izan ziren gizonik aipagarrienak. Arrekoak, beste behin ere, une honetan taldeko liderra dela erakutsi zuen.

Martin Monreal

6| Arrizabalagakoak Llagosteraren aurka erabilitako hasierako hamaikako bera zelairatu zuen. Taldeak garaipena lortu zuen, baina ez zuen Palamosen bezain ongi jokatu. Horren arrazoietako bat defentsan bost jokalari jartzeagatik Merino euskarrian bakarrik utzi izana (Oier eta Torres bere aurretik aritu ziren) izan liteke. Edonola ere, gorritxoak, beste behin ere, sendo aritu ziren defentsan, atea hutsean utziz, eta hiru puntuak lortu zituzten. Alex Berenguer zelairatzea erabaki oso zuzena izan zen.

Nauzet

7| Bigarrenez partida golik jaso gabe amaitu zuen. Segurtasun handia transmititzen du, baloi altuak hartzen maisua delarik. Vasijlevic-ek bete betan asmatu zuen bere fitxaketarekin.

Javi Flaño

5| Noaindarrak dizdirarik gabeko neurketa jokatu zuen. Lehen zatian ezker hegalean aritu zen, eta atsedenaren ondoren Martinek eskuinean kokatzea erabaki zuen, Lago Junior jokalari azkarra gelditzearen erantzukizuna har zezan. Erasoko jokaldietan ez zuen asmatu.

David Garcia

7| Txukun, ohi bezala. Geroz eta sendotasun gehiago erakusten du. Gainera, baloia jokatuta ateratzeko kalitate handia du. Atzokoan Unai Garciarekin ondo konpontzen dela erakutsi zuen.

Unai Garcia

8| Ezkaroztarra sekulako maila ari da erakusten denboraldiaren hasiera honetan. Atzoko neurketan defentsako gizonik aipagarriena izan zen. Bigarren zatian erakustaldia eman zuen, Tanoren urduritasuna segurtasunarekin orekatuz. Baloi guztiak duen guztiarekin lehiatzen ditu. Tudelanon utzita aritu ostean, beste jokalari bat da.

Miguel Flaño

6| Berdegunean egon zen bitartean egoki aritu zen. Lehen zatia molestia batzuekin bukatu, eta atsedenean Martinek aldatu egin zuen.

Buñuel

5| Lehen zatian asko sufritu zuen, Lago Junior gelditzea tokatu zitzaionean. Bigarren zatian hegalez aldatu, eta hobe aritu zen. Erasoan, bestalde, erdiraketa onak jarri zituen.

Merino

6| Jokoan sartu zenean taldeak asko nabaritu zuen. Atzo beste euskarri baten falta somatu zuen, zenbait unetan lanak gainezka egin baitzion. Erregulartasuna hartzen joaten bada, Osasunak sekulako harribitxia izanen du euskarrian.

Oier

6| Lizarrakoa beti bezain langile aritu zen. Ez zuen dizdirarik egin, baina bere lanak egonkortasuna eman zion taldeari.

Roberto Torres

8| Arrekoa denboraldi hasiera aparta ari da egiten. Orain, geldikako jokaldiak ateratzeaz landa, taldearen jokoa bideratu eta partidak desorekatzen ditu (ikus atzoko golean egindako jokaldia).

Pucko

8| Ezin izan zuen golegile bezala errepikatu, baina taldeko jokalaririk erasokorrena izan zen. Abiadura eta erritmo aldaketak dira bere tresna nagusiak, atzo erakutsi bezala. Partida ezker hegalean amaitu zuen, defentsako gizonei lagunduz.

Nino

6| Ez zen bere partidarik onena izan. Ate aurrean ez zen fin ibili. Edonola ere, baloi luze ugari jaitsi zituen, taldeari arnasa emanez.

Berenguer

7|  Bigarren zatian sartu, eta Martinek bilatzen zuen erreakzioa gidatu zuen, gorritxo bezala bere lehen gola sartuta.

Tano

5| Miguel Flaño ordezkatzeko sartu zen. Orokorrean egoki aritu zen, baina bere akats baten ondorioz Mirandes gola sartzear egon zen.

Jose Garcia

N.G| Azkeneko minutuetan sartu zen. Ez zuen jokoan satzeko astirik izan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s